Arrauna
2025/08/24 - 17:07
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 17:01
Tolosaldearentzat Getariako Ikurrina, Arraun Lagunakentzat Euskotren Ligako koroa
Tolosaldea gailendu da Getariako uretan, eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Liga. Hondarribia, berriz, ETE ligara jaitsi da, sailkapen nagusian azken tokian bukatu baitu denboraldia.
2025/08/24 - 16:28
Aitor Lazkano (Zierbena): ''Kontxara paparra aterata joateko balio behar digu garaipen honek''
Zierbenak estropada bikaina eginda irabazi du Getariako Ikurrina, eta, horrela, hirugarren bandera lortu du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroia pozarren agertu da garaipenarekin.
2025/08/24 - 14:56
Olatz Lopez: ''Gaurko garaipenarekin bigarren postua eskuratu dugu Ligan, eta oso pozik gaude''
Tolosaldeak Getariako Ikurrina irabazi du igande honetan, eta 2 garaipen eta 105 puntu dituela, Euskotren Ligako bigarren postua eskuratu du Ramon Erastorbek entrenatzen duen ontziak. Olatz Lopez arraunlaria egindako denboraldiarekin oso pozik agertu da.
2025/08/24 - 14:41
Miren Garmendia (Hondarribia): ''Jaistea tokatzen zaigu, baina indar gehiagorekin igoko gara''
Hondarribiak azken tokian bukatu du Euskotren Ligan, eta, ondorioz, ETE ligan aritu beharko du datorren denboraldian. Miren Garmendia patroia hunkituta azaldu da, eta taldeak egindako lana nabarmendu du, mailaz jaitsi arren.
2025/08/23 - 23:00
Getariako estropada eremuaren nondik norakoak
Getariako Bandera egongo da jokoan, igandean, Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/08/23 - 22:58
Zarautz eta Santurtzi gailendu dira arrauneko ETE eta KAE ligetan
Zarautzek lehen aldiz irabazi du emakumezkoen ETE liga. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzik eskuratu du KAE liga, gaur, Bilbon, bigarren izan bada ere.
2025/08/23 - 22:53
2025eko Euskotren Ligako Ondarroako Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:32
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:26
Garaipen estua eta Euskotren Liga Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek eskuratu du Ondarroako Bandera, eta laugarren Euskotren Liga irabazi du horrela, hirugarrena jarraian.
2025/08/23 - 22:19
Oriok 12. bandera lortu du Ondarroan
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua jaun eta jabe izan da Ondarroan ere, eta esku-eskura du jada Eusko Label Liga.
2025/08/23 - 22:12
Aitzol Elu (Orio): ''Iker Zabalak esaten diguna egiten dugu, eta gero hori uretan ikusten da''
Orio jaun eta jabe da Eusko Label Ligan. Gaurkoan, Ondarroako Bandera bereganatu du, eta Aitzol Elu arraunlari ondarroarra pozarren agertu da etxean lortutako garaipenarekin.
2025/08/23 - 21:53
Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Aurtengo 12. bandera irabazi du Gipuzkoako traineruak, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
2025/08/23 - 20:34
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga
Tolosaldeak oso estropada ona egin du Ondarroako uretan, baina azkenean Joana Halsouet patroiak zuzendutako trainerua gailendu zaio, ehunenengatik izan bada ere. Horrenbestez, bandera eta liga eskuratu ditu Arraun Lagunakek.
2025/08/23 - 20:24
Ania Perez: ''Jendea ez da kontziente atzetik dagoen lanaz''
Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren azaldu da Ondarroako Bandera irabazi eta Euskotren Ligako txapeldun bilakatu ondoren. Egindako lana nabarmendu du.
2025/08/22 - 20:44
Ondarroako estropada eremuaren nondik norakoak
Ondarroako Bandera egongo da jokoan, larunbatean, Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/08/22 - 17:19
Miren Garmendia, Hondarribiko patroia: ''Ez dugu amore emango; dena emango dugu azken paladara arte''
Miren Garmendiak, Hondarribiko patroiak, ondo daki asteburu honetan zer dagoen jokoan: Euskotren Ligan jarraitzea. Erantzukizuna handia da, baina patroiak argi dauka amore ematea ez dela aukera bat.
2025/08/21 - 17:15
Juan Mari Lujanbiok gertutik jarraitzen ditu Euskotren eta Eusko Label ligak
Juan Mari Lujanbio patroiak ez du arraunlaritza begi bistatik galdu. Hurbiletik jarraitzen ditu bi liga nagusien nondik norakoak. Patroien eskola bat beharko litzatekeela ere azpimarratu du.
2025/08/21 - 14:25
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025/08/20 - 16:30
Justo Silveti, getariar arraunzale amorratua
90 urte ditu Justo Silvetik, eta bizi osoa pasa du itsasoan, arrantzan. Arrauna atsegin du, baita pilota eta txirrindularitza ere. Herriko arraunlariei etorkizun oparoa dutela dio.