Arrauna
2024/10/02 - 22:00
Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''
"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.
2024/10/02 - 21:49
Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte
Euskotren Ligan, Donostiarrako Nerea Perezek eskuratu du saria; EITBk babesten du hori. Eusko Label Ligan, aldiz, Gorka Aranberrik lortu du. Biak ala biak pozik azaldu dira, eta nabarmendu dute taldearen laguntzari esker erdietsi dutela golardoa.
2024/10/01 - 22:41
Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du
"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du klubak, astearte arratsaldean, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
2024/09/25 - 17:53
Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga
Horrela, pasaitarrak 11 denboraldi egingo ditu "Torrekua II" ontziaren entrenatzaile gisa.
2024/09/24 - 20:14
Urdaibaik ofizialki baieztatu du Iker Zabalak ez duela klubean jarraituko
Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
2024/09/24 - 16:57
Zabala: ''Momentuz, ez dago ezer Oriorekin, eseriko gara eta ikusiko dugu elkarrekin ahal garen ibili edo ez''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
2024/09/22 - 22:40
Iker Zabalak ez du Bermeon jarraituko
Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.
2024/09/22 - 21:58
Iker Zabalak ez du Urdaibain jarraituko
Bermeotarrak bere herriko klubarekin kontratua ez berritzea erabaki du, arrakastaz betetako hiru denboraldiren ostean. Oriorekin negoziatzen ari da.
2024/09/21 - 14:10
Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan
Isuntza Arraun Elkarteak iragarri du datorren denboraldian ere Osertz Aldayk zuzenduko dituela Lekittarra traineruko mutilak.
2024/09/18 - 16:30
Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''
Asteburuko play-offetan Euskotren Ligarako igoera lortuta, Amane Jimenez Zumaiako patroiak lorpena aztertu du elkarrizketa honetan, egindako lana azpimarratzeaz gain.
2024/09/17 - 16:58
San Juan, beste behin onenen artean
Asteburuan jokatutako playoff sailkapenetan lan bikana eginda, datorren denboraldian Eusko Label Ligan lehiatzeko txartela lortu du San Juan taldeak. Joseba Fernandez entrenatzaileak elkarrizketa honetan azaldu du nola sentitzen diren.
2024/09/16 - 17:18
Urdaibairen erakustaldi historikoa 2024 denboraldian
Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.
2024/09/16 - 00:43
Harrera beroa egin diote Urdaibairi Bermeon
Urdaibaik denboraldi historikoa egin du: txapelketa guztiak irabazi ditu eta Eusko Label Ligan jaun eta jabe izan da. Horiek horrela, Bermeoko herrian harrera beroa egin diote gaur gauean.
2024/09/15 - 23:14
Kalera atera dira Pasai Donibanen eta Zumaian, datorren urtean arraunaren elitean izango direla ospatzeko
San Juanek eta Zumaiak datorren denboraldian arraunlaritzaren maila gorenean lehiatzeko txartela eskuratu dute gaur, Portugaleten. Horrenbestez, arratsaldean, harrerak eta ospakizunak izan dira Pasai Donibanen eta Zumaian.
2024/09/15 - 20:02
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 19:53
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 19:47
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 18:48
2024ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
2024/09/15 - 18:45
2024ko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
2024/09/15 - 17:39
Ikusi arraun denboraldiko irudi ederrenen bideo musikala
2024ko arraun denboraldia play-offekin eta Portugaleteko estropadarekin batera amaitu da. Ikusi bideo honetan Eusko Label eta Euskotren ligek eta Kontxako Banderak utzitako irudi ederrak, musikarekin jantzita.