Arrauna
2025/07/08 - 01:02
Zarautzen garaipen bikoitza eta Pedreñaren ezustekoa
Zarautzek urrats handia eman du irailean jokatuko den Euskotren Ligarako igoera fasean sartzeko bidean, asteburuko bi estropadak irabazita. Gizonezkoen bigarren mailan, Pedreñak ezustekoa eman zuen Zumaiako erlojupekoan.
2025/07/07 - 17:01
Arraun Lagunak eta Orio, bitik bi lehenengo asteburuan
Arraun Lagunak ehunen gutxirengatik gailendu zaio Oriori Euskotren Ligako lehen bi estropadetan. Eusko Label ligan, aldiz, Oriok Bilboko eta Sestaoko banderak irabazi ditu. Urdaibai egungo txapelduna hirugarren da sailkapen nagusian.
2025/07/06 - 22:07
Oriok bereganatu du Sestaoko Bandera, Eusko Label Liga irabazteko faborito nagusia dela berretsita
Gorka Aranberri patroiaren mutilek bitik bi bandera irabazi dituzte ligaren hasieran. Bilboko itsasadarrean, Zierbena izan da bigarrena eta Urdaibai hirugarrena.
2025/07/06 - 22:06
Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta
Joana Halsoueten neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian. Orio izan da bigarrena (46 ehunenera), eta Tolosa hirugarrena.
2025/07/06 - 20:10
2025eko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai hirugarren postuan gelditu da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 19:54
2025eko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena bigarren geratu da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 19:29
2025eko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 18:55
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea hirugarren gelditu da 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 17:49
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 17:15
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du 2025eko Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 16:34
Oriok erakustaldia eman du Sestaon ere
Gorka Aranberri patroiaren mutilek bitik bi bandera irabazi dituzte Eusko Label Ligaren hasieran. Sestaoko uretan, Zierbena izan da bigarrena eta Urdaibai hirugarrena.
2025/07/06 - 16:28
Arraun Lagunakek asteburua biribildu du Sestaon
Larunbatean Bilboko erlojupekoan nagusitu ostean, Sestaoko Bandera irabazi du igandean. Arraun Lagunakek lehia estua izan du Oriorekin, eta ehunenengatik lortu du garaipena azkenean.
2025/07/06 - 16:18
Gorka Aranberri: ''Min egin behar genuen unean, min egin dugu''
Gorka Aranberri patroiaren mutilek bitik bi bandera irabazi dituzte ligaren hasieran. Sestaoko uretan, Zierbena izan da bigarrena eta Urdaibai hirugarrena.
2025/07/06 - 14:42
Tentsioa Ondarroa, Kaiku eta San Juan artean, Sestaoko lehen txandan
San Juan eta Kaiku euren kaleetatik kanpo atera, eta Ondarroaren kaletik aritu dira, elkarrengandik oso gertu. Epaileek ontzien norabideak zuzendu behar izan dituzte, istiluak eta zigorrak saihesteko.
2025/07/06 - 14:22
Xubane Uribarrena: ''Asko sufritu dugu; gakoa ziabogatik bueltan egon da''
Donostia Arraun Lagunakek bitik bi lortu ditu Euskotren Ligan: atzo Bilboko Bandera irabazi zuen eta gaur Sestaoko Bandera bereganatu du. Xubane Uribarrenak adierazi du "sufritutako" garaipena izan dela.
2025/07/06 - 01:00
Sestaoko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak
Uztailaren 6an, igandean, Sestaoko Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/07/06 - 00:09
2025eko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du 2025eko Bilboko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 00:02
2025eko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako Bilboko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/05 - 23:24
Tarte oso txikiarekin izan bada ere, Arraun Lagunak gailendu da Euskotren Ligako lehen estropadan
Arraun Lagunakek irabazi du Bilboko VII. Bandera, Bilboko itsasadarreko uretan lehiatutako Euskotren Ligako lehen estropada puntuagarria. Gorengo mailan estreinatu berritan, Zumaiak ezustekoa eman du, hirugarren postuan amaituta erlojuaren kontrako saioa.
2025/07/05 - 23:11
Oriok irabazi du Bilboko Bandera, eta Eusko Label Ligako faborito nagusia dela berretsi du
Oriok irabazi du Bilboko itsasadarrean gaur jokatu den Bilboko Bandera, Eusko Label Ligako lehen estropada puntuagarria. Zierbena izan da bigarren, eta Donostiarra hirugarren.