Arrauna
2025/07/27 - 16:52
Oriok aurrerapauso handia eman du liga irabazteko, Castroko estropada zirraragarrian gailenduta
Zierbenak bederatzigarren amaitu du eta horrek lanak erraztu dizkio Gorka Aranberriren ontziari ligako lehiari begira.
2025/07/27 - 14:43
Arraun Lagunaki zigorra ekarri dion maniobra
Arraun Lagunak Tolosaldearen kalean sartu da eta Tolosaldeako ontzia donostiarren uberara arraun egin behar izan du. Bi traineruak elkar jotzear izan dira eta epaileak, azkenean, bandera horia atera dio Arraun Lagunaki.
2025/07/27 - 14:34
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.
2025/07/26 - 22:59
2025eko Euskotren Ligako Getxoko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:48
Arraun Lagunak lidertzara itzuli da
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du, zazpigarren jardunaldian lehiatu den Getxoko Ikurrina irabazita.
2025/07/26 - 22:46
Oriok bosgarren bandera lortu du
Gorka Aranberri patroiak gidatutako traineruak jaun eta jabe jarraitzen du Eusko Label Ligan, eta aise gailendu dira Getxoko Ikurrinan ere.
2025/07/26 - 22:45
2025eko Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:09
Oriok agintzen jarraitzen du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina ere bereganatuta
Gipuzkoako traineruak bosgarren bandera irabazi du Getxon, aurkariei inongo aukerarik eman gabe, eta Ligako jaun eta jabe izaten jarraitzen du.
2025/07/26 - 22:04
Adur Tapia: ''Aurten oso ondo ari gara lanean''
Oriok denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, eta sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du.
2025/07/26 - 20:16
Arraun Lagunakek lidertza berreskuratu du, Getxoko Ikurrina irabazita
Pasa den astean Juan Mari Etxaberen ontziak kolpea jaso bazuen, gaur Euskotren Ligako lidertza eskuratu du berriro ere, Arraun Lagunak garaile atera baita Getxoko estropadan.
2025/07/26 - 20:15
Ane Sanchez: ''Liga hain estua izateak ikusgarritasuna ematen dio nesken arraunari''
Arraun Lagunak nagusitu da Getxoko Ikurrinan eta Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du. Ane Sanchez arraunlariarekin izan gara, estropada zelan bizi izan duten ezagutzeko.
2025/07/26 - 15:32
Getxoko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak
Gaur, hilak 26, Getxoko ikurriña egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/07/25 - 14:28
Joseba Amunarriz: ''Berriz gora iristeko, pauso bat eman behar dugu atzera; eta hori ari gara lantzen''
Joseba Amunarriz Hondarribiaren ikurretako bat da zalantzarik gabe. Ia bizi guztia darama berdeen patroi lanetan eta lorpen handiak eskuratu ditu. Berarekin izan gara eta helburu bat badu denboraldi honetarako: Ama Guadalupekoarekin bere 94. bandera astintzea.
2025/07/24 - 18:28
Hibaika gorantz begira jarri nahi da Ligan
Hibaika protagonistetako bat izan zen joan den asteburuan Euskotren Ligan. Errenteriakoek laugarren amaitu zuten, bai larunbatean eta bai igandean, eta ohorezko txandan daude. June Mikeo eta Maddi Insausti arraunlariek euren sasoi onaz hitz egin digute.
2025/07/23 - 17:11
Kaiku larri dabil Eusko Label Ligan
Kaikuk ez du hasiera ona izan Eusko Label Ligan, eta azken aurreko postuan dago sailkapen nagusia. Hala ere, lanean ari dira egoera hobetzeko. Jon Elortegi entrenatzailearekin izan gara.
2025/07/22 - 16:36
Zierbena, lehia bizirik mantentzeko prest
Joan den larunbatean Pasaiako Bandera irabazita, indartsu dago Zierbenako arraun taldea. Unax Antepara arraunlariak nola sentitzen diren azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/07/21 - 18:40
Igande borobila, Oriorentzat
Orioko taldeek igande bikaina izan zuten, herriko estropadan garaipena lortu zutelako, bai Euskotren bai Eusko Label ligetan. Ibon Arruti eta Amaia Agirre arraunlariek nola sentitzen diren kontatu dute bideo honetan.
2025/07/20 - 22:59
Gogotsu ospatu dituzte Euskotren eta Eusko Label ligetako garaipenak Orion
Udaletxean harrera egin diete Orioko emakumezkoen zein gizonezkoen traineruei eta zaleak ere gerturatu dira Orioko Banderako garaipen bikoitza ospatzera. Gustura egoteko moduan dira oriotarrak!
2025/07/20 - 20:40
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 20:26
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Lekittarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Lekittarra bigarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.