Arraun Lagunak
2024/09/08 - 13:37
Arraun Lagunakek nagusitasunez irabazi du Kontxako Bandera, denboraldiari bukaera bikaina emanda
Donostia Arraun Lagunakek aise irabazi du Kontxako Bandera, Donostiarra eta Orioren aurretik, enegarren erakustaldia emanda eta denboraldi ahaztezina borobilduta.
2024/09/02 - 16:57
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Bandera eskuan izan arte, ez dago ospatzeko ezer''
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuta, bederatzi segundo eta hamar ehuneneko aldea eskuratu zuen Arraun Lagunakek bigarren sailkatu zen Oriorekiko; hamabi segundokoa, berriz, Tolosaldearekiko.
2024/09/01 - 15:50
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Kriston arraunketa egin dugu''
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian eta, bigarrenari begira, 9 segundoko aldea du bigarren izan den Oriorekin.
2024/09/01 - 14:23
Xubane Uribarrena: ''Balorazio oso positiboa da, baina hau Kontxa da''
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko patroia oso pozik agertu da Kontxako Banderako lehen txanda bereganatu eta bigarren sailkatu den Oriori bederatzi segundoko aldea atera ostean. Dena den, oraindik lan egin beharko dutela garbi dauka
2024/08/18 - 22:09
Arraun Lagunak txapeldunak Donostian ospatu du Euskotren Ligako titulua
Donostiako Udalak Euskotren Ligako txapeldunak hartu ditu. Arraun Lagunakek 16 estropa jokatu eta 15 irabazi ditu. Taldeko kideek gogotik ospatu dute titulua Gipuzkoako hiriburuan.
2024/08/18 - 17:00
Arraun Lagunakek 2024ko Euskotren Ligako txapeldunen garaikurra jaso du
Denboraldi historikoa itxi du Arraun Lagunakek. Donostiako taldeak Euskotren Liga irabazi du, jokatutako 16 estropadetatik 15 irabazita. Zarauzko Ikurrina bereganatu ostean, Ligako irabazlearen garaikurra ere jaso du.
2024/08/18 - 15:51
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian bigarren izanda. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 14:17
Mar Larrea: ''Pena da estropada ez irabaztea, baina Kontxari begira gaude jada''
Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurrina irabazita eman dio amaiera Euskotren Ligari. Hala ere, arantza txiki bat geratu zaie, ezin izan baitute estropada guztiak irabazita amaitu, Zarauzko bigarren jardunaldian Tolosaldea gailendu baita.
2024/08/17 - 23:37
Oriok zail jarri dio Arraun Lagunaki Zarauzko lehen jardunaldia irabazteko
Oso estropada lehiatua izan da, eta Orio eta Hondarribia txapelduna gainditzeko zorian egon dira.
2024/08/17 - 20:19
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/17 - 20:18
Arraun Lagunakek abantaila hartu du Zarauzko Ikurrinan, lehen jardunaldia irabazita
Oso estropada lehiatua izan da, eta Orio eta Hondarribia txapelduna gainditzeko zorian egon dira.
2024/08/17 - 20:15
Andrea Astudillo: ''Azken momentura arte borrokatu dugu''
Arraun Lagunak nagusitu da Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian, Oriori 8 segundo eta Hondarribiari 11 segundo aterata.
2024/08/11 - 16:57
Arraun Lagunakek bereganatu du Gertu Eraikuntzak Bandera, Pasaiako uretan
Larunbatean Euskotren Liga eskuratu ondoren, gaur Gertu Eraikuntzak Bandera irabazi du Arraun Lagunakek Pasaiako uretan. Orio izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena.
2024/08/11 - 15:47
2024ko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Arraun Lagunaken estropadaren azken txanpa, barrutik
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/11 - 14:51
Lorea Etxabe (Arraun Lagunak): ''Zarautzen denboraldia biribildu nahi dugu''
Arraunlari pasaitarrarentzat berezia izan da igande honetan bere herrian irabazitako bandera. Asteburu bakarra falta da Euskotren Liga amaitzeko, eta Ligako estropada guztiak irabazita amaitu nahi dute denboraldia.
2024/08/11 - 14:07
Arraun Lagunak txapeldun aseezinak bereganatu du Pasaiako Gertu Eraikuntzak Bandera
Larunbatean Euskotren Liga eskuratu ondoren, gaur Gertu Eraikuntzak Bandera irabazi du Arraun Lagunakek Pasaiako uretan. Orio izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena.
2024/08/10 - 23:02
Arraun Lagunakek nagusitasun handiz bereganatu du Euskotren Liga, Hondarribiko Bandera irabazita
Donostia Arraun Lagunakek bigarrenez jarraian irabazi du Euskotren Liga, denboraldia bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, Txingudiko Bandera eskuratuta.
2024/08/10 - 20:56
2024ko Euskotren Ligako Txingudiko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Txingudiko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/10 - 20:20
Andrea Astudillo, patroia: ''Negu guztia eman dugu entrenatzen hau lortzeko''
Arraun Lagunakek Euskotren Liga irabaztea ziurtatu du Txingudiko Banderan gailenduta. Orain arte jokatu diren 13 estropadak irabazi ditu Donostiako traineruak.
2024/08/10 - 20:04
Arraun Lagunakek bereganatu du Euskotren Liga, Hondarribian enegarren erakustaldia emanda
Andrea Astudillok zuzendutako neskek bigarren urtez jarraian irabazi dute Euskotren Liga, denboraldia bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, Txingudiko Bandera eskuratuta. Hondarribiko uretan, Donostiarra izan da bigarrena eta Tolosaldea hirugarrena.