Arraun Lagunak
2025/08/16 - 21:01
Joana Halsouet: ''Segundo hauek hartu izanak lasaitasuna ematen digu biharko''
Donostia Arraun Lagunakek ondo bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, lehen jardunaldian 10 segundoko aldea atera baitio Tolosaldeari eta 22koa Oriori. Horrenbestez, Joana Halsouet patroia egindako lanarekin pozik agertu da.
2025/08/16 - 20:15
Arraun Lagunakek irabazi du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia
10 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Tolosaldeari, eta, horrela, gertuago du igandean, bigarren jardunaldia jokatu ostean, ikurrina astintzeko aukera.
2025/08/11 - 16:26
Arraun Lagunakek eskura du Euskotren Ligako titulua
Arraun Lagunak denboraldi bikaina egiten ari da, eta oso gertu du Euskotren Ligako titulua. EITB Mediak Juan Mari Etxabe entrenatzailearekin hitz egin du. Orain arte egindako lana eta taldeak sasoi amaierara arte dituen helburuak izan ditu mintzagai.
2025/08/10 - 16:48
Arraun Lagunakek Galizian emandako asteburua borobildu du Boiron
Donostiako traineruak Euskotren Ligako Rianxeira Bandera ere irabazi du, Orioren aurretik sailkatuta. Hala, bederatzigarren bandera eskuratu eta ia erabakita utzi du liga.
2025/08/09 - 22:51
Arraun Lagunak nagusitu da Galiziako lehen estropadan
Donostiako taldeak bigarren ziabogan lortu du estropada irabazteko aldea, Tolosaldea eta Orio oso gertutik zituela.
2025/08/09 - 20:25
Itziar Eguren: ''Indar froga bat zen, eta horretan gure neskak ondo dabiltza''
Arraun Lagunak klubeko presidentea pozik azaldu da Galiziako lehen estropada irabazi ostean. 8. garaipena lortuta, Liga ongi bideratuta dutela baina oraindik asko geratzen dela esan du.
2025/08/03 - 19:13
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 16:14
Asteburua biribildu du Arraun Lagunakek Lekeition
Arraun Lagunakek beste behin erakutsi du irteera indartsuak egiteko orduan ez duela parekorik. Lehen minutua nahikoa izan zaie Tolosaldeari bi segundoko aldea ateratzeko. Denboraldiko zazpigarren garaipena da lidertzan sendotu den traineruarentzat.
2025/08/03 - 14:22
Jule Arkotxa: ''Bukaera gazi-gozoa izan da, baina oso pozik gaude garaipenarekin''
Donostia Arraun Lagunakek ehunengatik irabazi dio Lekeitioko Bandera Oriori. Jule Arkotxa arraunlari lekeitiarra pozarren agertu da etxean lortutako garaipenarekin.
2025/08/03 - 01:13
2025eko Euskotren Ligako Txingudiko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Hondarribiako uretan lehiatu den Txingudiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/02 - 23:30
Atzera bota dute Tolosaldearen helegitea
Tolosaldeak jarritako helegitea atzera bota du TKE-ligako lehiaketa batzordeko epaileak. Arraun Lagunakek bere kalean sartu izana salatu zuen, baina epaileak dio, itsasoko epailea toki egokian zegoela une horretan egon zitezkeen arriskuen gaineko balorazioa egiteko.
2025/08/02 - 22:14
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek
Irteera ikusgarria eginda, laster hartu du aurrea Arraun Lagunakek. Itzulerako luzean, Arraun Lagunakek hegan egin du aurkari guztiak nabarmen atzean uzteko. Helmugan, 16 segundo atera dizkio Tolosaldeari.
2025/08/02 - 20:34
Udane Goenaga: ''Hasieratik buru ateratzea zen helburua, eta horrela izan da''
Donostia Arraun Lagunak izan da Txingudiko banderren irabazlea. Udane Goenaga arraunlariak eman digu traineruan bizitakoaren berri.
2025/07/27 - 14:43
Arraun Lagunaki zigorra ekarri dion maniobra
Arraun Lagunak Tolosaldearen kalean sartu da eta Tolosaldeako ontzia donostiarren uberara arraun egin behar izan du. Bi traineruak elkar jotzear izan dira eta epaileak, azkenean, bandera horia atera dio Arraun Lagunaki.
2025/07/26 - 22:59
2025eko Euskotren Ligako Getxoko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:48
Arraun Lagunak lidertzara itzuli da
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du, zazpigarren jardunaldian lehiatu den Getxoko Ikurrina irabazita.
2025/07/26 - 20:15
Ane Sanchez: ''Liga hain estua izateak ikusgarritasuna ematen dio nesken arraunari''
Arraun Lagunak nagusitu da Getxoko Ikurrinan eta Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du. Ane Sanchez arraunlariarekin izan gara, estropada zelan bizi izan duten ezagutzeko.
2025/07/20 - 14:21
Oriok, denboraldiko lehen bandera ez ezik, Ligako lidertza ere eskuratu du etxean
Egun borobila izan da gaurkoa Orioko traineruarentzat. Sari bikoitza eskuratu baitu, Orio Kanpina XIII. bandera eta Euskotren Ligako lidertza. Izan ere, iraultza eman da sailkapen nagusian, ohorezko txandatik kanpo geratu baita Arraun Lagunak.
2025/07/19 - 22:38
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/19 - 22:17
Denboraldiko laugarrena Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak nagusi izan da Gertu Eraikuntzak Banderan ere. Orio, aldiz, bosgarrenez izan da bigarren. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.