Arraun Lagunakek lidertza berreskuratu du, Getxoko Ikurrina irabazita
Arraun Lagunakek Getxoko XVII. bandera irabazi du nagusitasunez larunbat honetan, eta Euskotren Ligako lidertza eskuratu du, sailkapen nagusian lehen postua berreskuratuta. Gaurkoarekin, bosgarren bandera da Donostiako traineruarentzat.
Getxon lehiatu diren lehenak, Astillero, Zumaia, Donostiarra eta Hondarribia izan dira. Astillerok aurretik egin du lehen ziaboga, 4 segundoko aldea lortuta eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Astillerok abantaila handitu du, eta 11 minutu eta 13 segundoko denborarekin bukatu du lana. Zumaia izan da bigarren 5 segundora; Donostiarra hirugarren 6 segundora, eta Hondarribia laugarren 15ra.
Ohorezko txandan, Hibaika, Arraun Lagunak, Tolosaldea eta Orio aritu dira. Arraun Lagunak oso ongi atera da, eta abantaila atera die beste traineruei. Lehen ziabogan, Arraun Lagunak jarri da buruan, 5 minutu eta 32 segundoko denborarekin. Bigarren luzean, Juan Mari Etxaberen ontziak abantaila handitu du, eta 10 minutu eta 44 segundo behar izan ditu lana amaitzeko; Tolosaldea (+12.10), Orio (+14.30) eta Hibaika (+16.26) traineruen aurretik.
Hortaz, Arraun Lagunak da sailkapen nagusiko liderra 50 punturekin. Orio bigarren 49 punturekin, eta Tolosaldea hirugarren 44rekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost Gereñotar San Juanen traineruan
Igoera lortu eta gero, San Juaneko emakumezkoen trainerua Euskotren Ligan lehiatuko da berriro datorren denboraldian. Gereñotarrek eragin handia izan dute emaitza horretan.
2025eko Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: San Juanen estropada, traineru barrutik ikusita
San Juan gailendu da Euskotren Ligako play-offean Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Lehen hiru postuetan sartuta, errazago izango genuke iganderako''
Donostiarrak irabazi du 2025eko Euskotren Ligako play-offeko aurreneko jardunaldia, Bermeon. Patroiak nabarmendu duenez, Portugaleten igandean jokatuko dutena beste lehiaketa bat izango da: "Ez da nahikoa bost puntu hauekin".
Zierbena eta Tolosaldea gailendu dira Getariako Ikurrinan
Zierbena eta Tolosaldea izan dira garaile Getariako uretan, baina, ikurrina irabazteaz gain, galipoak piztu egin dira Kontxaren atarian. Donostia Arraun Lagunak txapeldunak, berriz, Euskotren Liga eskuratu du hirugarren urtez segidan, laugarrenez bere historian.
2025eko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.
Zuberoa Egurrola, Arraun Lagunakeko tostetan egonkortuta
Zuberoa Egurrola Hondarribian zebilen 2024ra arte, baina Juan Mari Etxaberen deia jaso zuen, eta Arraun Lagunak Ligako txapeldunak fitxatu egin zuen; orain arte, estropada guztietan izan da.
Tolosaldeak inpugnatu egingo du Castroko estropada, Arraun Lagunaken deskalifikazioa eskatzen baitu
Euskotren Ligako 8. jardunaldian, Arraun Lagunakek hiru segundoko zigorra izan zuen; izan ere, Lugañene Tolosaldearen kalean sartu zen, eta epaileak bizpahiru aldiz ohartarazi zion Arraun Lagunaki. Tolosako klubak baieztatu duenez, estropada inpugnatuko du.
Denboraldiko laugarrena Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak nagusi izan da Gertu Eraikuntzak Banderan ere. Orio, aldiz, bosgarrenez izan da bigarren. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.