Leboran: ''Oso pozik gaude, saiakera askoren ostean lortu dugu Meira TKEko taldea izatea''
Martin Leboran Samertolameuko patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Galiziako taldeak Eusko Label Ligara igotzea lortu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Martin Leboran Samertolameuko patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Galiziako taldeak Eusko Label Ligara igotzea lortu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Tolosaldea nagusi izan da emakumezkoen mailako play-offean eta EuskotrenLigan lehiatuko da datorren denboraldian. Gizonezkoen mailan, Lekittarra eta Samertolameu Eusko Label Ligan ariko dira 2023an.
Lekittarra, Samertolameu, Bueu, San Pedro eta Pedreña datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko lehiatu dira Bermeoko uretan play-offetako lehen jardunaldian. Lekeitioko trainerua izan da azkarrena, eta Samertolameu gutxigatik nagusitu zaio Bueuri.
Galiziako taldeari Gurutze Gorriaren ontzi bat gurutzatu zaio Bermeoko estropada eremuan, play-offeko lehen jardunaldiaren hasierako txanpan.
Emakumezkoen play-offean Tolosaldea nagusitu da Deusturen aurretik. Gizonezkoen mailan Lekittarra izan da onena erakustaldia emanda, eta Samertolameuk bigarren amaitu du.