Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan
Osertz Alday Eizagirrek Isuntzako entrenatzaile izaten jarraituko du datorren denboraldian, Lekeitioko arraun elkarteak jakinarazi duenez. Hortaz, Hondarribiko arraunlariak hamargarren sasoia beteko du Lekittarra traineruko mutilak zuzentzen.
Zuzendaritza Batzordeak adierazi du Osertzekin batera egindako ibilbidea "oso emankorra" izaten ari dela eta harekiko "konfiantza osoa" dutela. Era berean, urte horietan guztietan "egindako lana" eta "klubarekiko duen konpromisoa" eskertu dizkio, eta lortutako emaitzak nabarmendu ditu.
Amaitzeko, Isuntzako arduradunek esker ona adierazi diete arraunlari guztiei aurtengo denboraldian egin duten lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Markel Akarregik ilusioz gainezka heldu dio Lekittarra entrenatzeko erronkari
Osertz Aldaik taldea utzi ostean, Markel Akarregi izango da Lekittarra taldearen entrenatzailea. Erronka berriari gogotsu heldu diola azaldu du Akarregik elkarrizketa honetan.
Iñaki Goikoetxea (Lekittarra): ''Herria oso pozik dago, eta horrek betetzen gaitu''
26 urte igaro eta gero, Lekittarra Kontxako Banderan lehiatuko dela eta, Iñaki Goikoetxea patroia pozarren topatu dugu.
Josu Aboitiz, Isuntzaren historia bizia
Isuntzako kirol zuzendariak ibilbide luze eta mardula dauka arraunaren munduan. Denetarik egin du; arraunlari eta entrenatzaile ere ibili da. Gaur egun, Osertz Aldai entrenatzailearen laguntzailea ere bada.
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Lekittarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Lekittarra bigarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Isuntzako arraun eskola: umeei arrauna gerturatzen
Aritz Murphy eta Aimar Zatika Lekittarra taldeko arraunlariek umeei irakasten lan egiten dute astean zehar, Isuntzako arraun elkartean. Haien esperientzia kontatu dute bideo honetan.