Orioko bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribiak irabazi du Orioko Kanpina X. Bandera

3 segundoko aldea atera diote Donostiarrari helmugan, hala ere, hauek ez dute sailkapen nagusiko lehen postua galdu.
Hondarribiak irabazi du Orioko bandera.
Hondarribiak irabazi du Orioko bandera. Argazkia: EITB Media.

Hondarribiak (20:22) irabazi du Orioko Kanpinaren hamargarren bandera. Azken txanda parekatua izan den arren, azkenerako Hondarribiak lortu du garaipena Donostiarrari 3 segundoko (20:25) abantaila ateraz. Estropada nahiko berdindua izan da eta bigarren ziabogatik aurrera Donostiarra eta Hondarribiaren arteko norgehiagoka bihurtu da. 800 metroren faltan hasi dira berdeak 2 segundoko abantaila ateratzen.  

Sailkapen nagusiko lehen postua oraindik donostiarren eskuetan dago. Hondarribiak lehen garaipena zuen gaurkoan eta Donostiarrak baino puntu bat gutxiago du.

Talka Aresek eta Cabok

Lehen txanda amaitzear zela, helmugatik metro gutxira Ares eta Cabok bata bestea jo dute eta epaileek bi traineruak kanporatzea erabaki dute.

Orioko Banderako sailkapena. Orioko Banderako sailkapena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X