Donostiarra Kaiarriba
2022/07/18 - 18:40
Donostiarra Eusko Label Ligan lider, Euskotren Ligan, berriz, Orio
Orioko banderan, gizonezkoetan, Hondarribiak bereganatu zuen bandera. Emakumezkoetan, berriz, Oriok etxeko bandera lortzeaz gain, lehenengo postua berreskuratu zuen. Zierbenan, Donsotiarrak maisuki irabazi zuen. Euskotren ligan, Oriok asteburuko bigarren garaipena lortu zuen.
2022/07/17 - 21:30
Donostiarrak erakustaldia eman du
Donostiako ontziak aurtengo bigarren garaipena lortu du. Olatu baten gainean hegan joan dira eta bigarren sailkaturi, Hondarribiari, 18 segundo ateratzera bultzatu ditu.
2022/07/17 - 16:33
Iñaki Mirena: ''Denboraldia oso ondo doa; berdin jarraitzea espero dugu''
Donostiarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du igande honetan Zierbenako uretan. Hala, sailkapen nagusiko lidergoa sendotu du. Mirenaren arabera, lanean jarraituz gero denboraldia ondo joango da.
2022/07/17 - 16:20
Erakustaldia eman du Donostiarrak lidergoa sendotzeko
Jaun eta jabe izan da Donostiarra Zierbenako uretan. 18 segundo atera dizkio Hondarribiari eta 22 Oriori. Estropada aparta egin eta gero, Donostiarrak lidergoa sendotu du, 2 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari eta 5 Urdaibairi.
2022/07/17 - 15:59
Donostiarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Zierbenan
18 segundo atera dizkiote Hondarribiari, bigarren sailkatuari, eta 21 Oriori, podiuma itxi duena Urdaibairen aurretik. Horrela, Donostiarrak lidergoa sendotu du.
2022/07/06 - 22:56
TKEko epaileak Donostiarra zigorrik gabe uztea erabaki du
Onartu egin du Donostiarrak Iker Imaz arraunlariaren balizko erabilera okerra egin duela, baina, era berean, aitortu du akatsa egon zela harrobiko gisa onartzeko garaian.
2022/07/06 - 17:40
Donostiarraren aurkako salaketa: harrobikoa edo propioa, polemikaren gakoa
Eusko Label Ligako lau taldek Donostiarraren aurkako salaketa jarri dute arraunlarien balizko erabilera okerra egiteagatik iragan asteburuan jokatutako bi estropadetan, itxuraz, harrobiko arraunlarien kupoa zuzen bete ez zuela argudiatuta.
2022/07/06 - 00:24
Salaketa aurkeztu dute Donostiarra traineruaren aurka, arraunlarien balizko erabilera okerra egiteagatik
Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak bere Facebook kontuan zabaldu duenez, lau taldek salaketa jarri dute "Torrekua" ontziaren aurka, behar adina harrobiko arraunlari ez erabiltzea argudiatuta.
2022/07/04 - 19:03
Donostiarra, Eusko Label Ligako liderra lehen asteburua beteta
Igor Makazagak entrenatzen duen Donostiarra taldeak Eusko Label Ligako lidertza bereganatu du lehen bi jardunaldiak jokatu ostean. Larunbatean, Bilboko Banderan, bigarren egin zuten; igandean, berriz, Fabrika Bandera bereganatu zuten, etxean. Hartara 23 puntu pilatu dituzte dagoeneko.
2022/07/03 - 16:20
XIV. Fabrika Bandera Donostiarrarentzat izan da
Donostian, etxekoek irabazi dute Fabrika Bandera eta Eusko Label ligako lidergoa hartu dute. Hondarribiak eta Urdaibaik bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren.
2022/07/03 - 15:57
Oriok eta Donostiarrak irabazi dute Fabrika Bandera
Euskotren Ligan, Orioko taldeak lidergoa kendu dio Arraun Lagunaki, eta Eusko Label Ligan Donostiarra da lehen postuan dagoena, Orio eta Urdaibai atzetik dituela.
2022/07/02 - 21:53
Donostiarra arraunaren palarekin kateatu da bigarren ziabogan
Donostiarrak arazoak izan ditu bigarren ziabogan. Arraunaren palarekin kateatu dira eta denbora asko galdu dute.