Cabok Orioko estropadan jarritako helegitea baietsi du epaileak
Lehiaketako epaileak atzera bota du Aresen inpugnazioa, Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldiko deskalifikazioagatik, baina Cabok jarritakoa onartu du.
Cabo eta Ares elkarrekin talka eginda helmugaratu ziren eta epaileek bi ontziak deskalifikatzea erabaki zuten. Hala ere, Aresek eta Cabok erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten, eta ACTko epaile bakarrak kontuan hartu du Cabok aurkeztutako errekurtsoa.
Beraz, Cabok ez zuela Ares abordatu ondorioztatzen da, eta ez da deskalifikatuta geratuko.
Horrela, 20:54ko denborarekin, Cabo zortzigarren postuan sailkatu da, Ondarroa (4 puntu), Getaria (3 puntu) eta Santurtzi (2 puntu) postu batean atzeratuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Cabo da Cruzek mailari eusteko itxaropena du
Galiziarrak Eusko Label Ligako azken tokian dira, eta euren helburua play-offetan sartzea da, hor salbazioa lortzen saiatzeko. Kaiku zazpi puntura dute, amaierarako bederatzi jardunaldiren faltan.
Caboko brankariak arraun luzearekin egin du bigarren ziaboga!
Iago Davila Cabro da Cruz ontziko brankariak arraun luzearkien egin behar izan du Hondarribiko Banderaren bigarren ziaboga, lehenengoa egitean arraun txikia hautsita.