Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria
Urdaibaik badu Iker Zabalaren ordezkoa, eta aspaldiko ezagun bat izango da: Jon Salsamendi (53 urte). Hala jakinarazi du Bermeoko klubak igande honetan, bere sare sozialetan argitaratutako ohar baten bidez. Ohar horren arabera, bi aldeen arteko akordioa denboraldi baterako da, hau da, 2025 denboraldirako.
Horrenbestez, Orioko entrenatzailea Bermeora itzuliko da Bou Bizkaia trainerua zuzentzeko. Iraganean ere lan hori egindakoa da, lau denboraldiz (2013tik 2016ra) urdinak zuzentzeko ardura izan baitzuen, eta, besteak beste, Kontxako hiru bandera eta Eusko Label Ligako koroa bat bereganatu zituen. Bizkaira jo aurretik, Astillero ere entrenatu zuen (2006-2012), eta, gerora, Bermeoko etapa amaitu ostean, Orion egin zuen lan (2017-2023).
Egun, Lapurdi Arraun Taldeko (KAE-1 Liga) entrenatzaile lanetan zebilen Salsamendi, baina lapurtarrek atzo bertan jakinarazi zuten, Instagrameko bere kontuaren bidez, Orioko prestatzaileak ez zuela klubean jarraituko.
Berri hau Iker Zabala datozen hiru denboraldietan Orion arituko dela baieztatu eta biharamunean egin da ofizial. Zabalak Mikel Arostegiren lekua hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria
Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.
Urdaibaiko arraunlari bati arrauna puskatu zaio
Mikel Calleja arraunlariari arrauna puskatu zaio Eusko Label Ligan, Orio Kanpina Banderako bigarren txandan.
2025eko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.