Urdaibaik inpugnatu egin du Zarautzeko ikurrinaren bigarren jardunaldiko denboren neurketa
Bermeo Urdaibaik helegitea aurkeztu du Traineru Taldeen Elkarteko (TKE) epailearen aurrean joan zen igandean Zarautzeko Ikurrinaren bigarren jardunaldian izandako denboren neurketen azken emaitzarengatik. Hala aurreratu du Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak.
Bizkaiko kluba ez dago ados ikurrinaren bigarren jardunaldian fotofinisharekin egin zen neurketarekin. Izan ere, Urdaibaren aburuz, egun indarrean dagoen neurketa-sistema ez zen era egokian erabili, eta, ondorioz, Zarautzen egindako neurketa zehatza ez zela izan irizten dio.
Builetatik denbora hartu zen marretara distantzia gehiegi zegoela salatzen dute Bou Bizkaia ontzikoek, eta horrek eragina izan zuela azken emaitzan.
Gogoratu beharra dago, bigarren jardunaldiko garaipena Hondarribiarentzat izan zela, bi ehunenengatik, ikurrina Urdaibaik irabazi bazuen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria
Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.
Urdaibaiko arraunlari bati arrauna puskatu zaio
Mikel Calleja arraunlariari arrauna puskatu zaio Eusko Label Ligan, Orio Kanpina Banderako bigarren txandan.
2025eko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.