Eusko Label Liga
2024/09/15 - 14:29
San Juan eta Ares Eusko Label Ligara igo dira; San Pedrok maila galdu du
Mailaz igotzeko play-offetako bi onenak izan dira Gipuzkoako eta Coruñako taldeak; beraz, maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. Bestalde, San Pedrok ezin izan dio mailari eutsi, eta KAE-1 Ligan arituko da 2025ean.
2024/09/15 - 12:21
2024ko Eusko Label Ligako Bermeoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Bermeoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 11:31
2024ko Eusko Label Ligako Bermeoko Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Bermeoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 11:20
2024ko Eusko Label Ligako Bermeoko Bandera: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da Eusko Label Ligako Bermeoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/14 - 23:20
Urdaibaik 13. garaipena lortu du Bermeon, eta marka berdindu du
Iker Zabalaren taldeak estropada bikaina egin du etxean Bermeo, eta igandean Portugaleteko Bandera irabazten badu, Ligako historian garaipen gehien lortu duen taldea izango da.
2024/09/14 - 22:36
2024ko Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia: Aresen estropada, ontzi barrutik ikusita
Ares nagusitu da play-offeko 1. jardunaldian eta aurrerapausoa eman du datorren denboraldian Eusko Label Ligan egoteko. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/14 - 22:35
Bermeoko bandera etxean geratu da, Urdaibaik enegarren erakustaldia emanda
Iker Zabalaren taldeak estropada bikaina egin du etxean, eta bihar Portugaleteko Bandera irabazten badu, Ligako historian garaipen gehien lortu duen taldea izango da.
2024/09/14 - 21:48
Rascado (Ares): ''Estropada ona izan da, baina azken luzean ez gara eroso aritu''
Hugo Rascado Areseko patroia kritiko agertu da Eusko Label Ligako play-offetako lehen jardunaldia irabazi arren. Horren ustez, azken luzea ez da ona izan, eta horrek kalte egin diezaieke bigarren jardunaldiari begira. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/09/14 - 21:35
Ondarroak eta Lekittarrak talka egin dute arraunekin Bermeoko estropadako azken luzean
Ondarroa Lekittarraren kalean sartu da eta gehiegi hurbildu zaio, arraunekin talka egin duten arte. Bigarrenez ere hurbildu dira, baina Lekeitioko traineruak bere kalea babestu du eta aurretik helmugaratu da.
2024/09/14 - 20:47
Ares, nagusi play-offeko lehen jardunaldian; San Juan, bigarren
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da larunbat honetan Bermeon, eta Ares izan da onena. Galiziarren atzetik San Juan sailkatu da, garaileengandik segundo bakarrera.
2024/09/13 - 22:53
Ares eta Chapela dira euskal traineruen aurkariak
San Pedro eta Santurtzi euskal traineruekin batera, Ares eta Chapela ontzi galiziarrak lehiatuko dira Eusko Label Ligako play-offetan, Bermeon lehenik eta Portugaleten gero. Galiziarren entrenatzaileekin izan gara.
2024/09/13 - 18:18
Santurtzi, iaz galdutakoa berreskuratzera
Santurtzi asteburuan jokatuko diren play-offetan lehiatuko da. 'Itsasoko Amak' Eusko Label Ligara itzultzea amesten du. Horretarako, Bermeon hasita, dena emateko prest dira. Alexander Esteban entrenatzailearekin izan gara.
2024/09/13 - 17:54
Bermeoko Banderako estropada eremuaren batimetria eta olatuen iragarpena
Eusko Label Ligan, Bermeoko Bandera jokatuko da larunbatean, irailaren 14an. Hemen duzu ikusgai estropada eremuaren batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
2024/09/12 - 22:56
Sei urte geroago, San Juanek ohorezko mailara itzuli nahi du
San Juan asteburuko Eusko Label Ligako play-offari begira dago jada. Parte hartzen duen laugarren aldia izango da. Azkenekoz 2018an aritu zen TKE Ligan. Sei urte geroago, pasaitarrek ohorezko mailara itzuli nahi dute.
2024/09/12 - 16:45
San Pedro itxaropentsu, hitzordu garrantzitsuenaren aurrean
Eusko Label Ligan lehiatzen jarraitzeko play-offak ditu asteburu honetan San Pedrok. Martin Rekondo arraunlariak itxaropentsu daudela azaldu du elkarrizketa honetan.
2024/09/12 - 13:20
Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroako arraun taldeak entrenatzen jarraituko dute
Azkaratek emakumeen taldea gidatzen segiko du; Errastik, berriz, gizonezkoenak. Biek beste denboraldi baterako konpromisoa hartu dute.
2024/09/09 - 17:00
Gorka Aranberri, historiara ate nagusitik
Jaun eta jabe izan zen Urdaibai Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, eta Bermeoko taldearen eskuetara joan da saria. Gorka Aranberri patroiarentzat 9. bandera izan da, eta historia egin du.
2024/09/08 - 23:41
Bermeok Kontxako txapeldunekin gozatu du
Herria jaietan murgilduta dago, eta jendetza bildu da udaletxean Urdaibaiko arraunlariei, Kontxako txapeldunei, harrera beroa egiteko eta festarekin jarraitzeko.
2024/09/08 - 17:44
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da gizonezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 17:39
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da gizonezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.