Eusko Label Liga
2023/09/17 - 16:12
Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren izan da El Corte Ingles Banderan, txapelketako azken estropadan, baina Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga. Bideo honetan duzu ikusgai nola jaso duten txapeldunen koroa.
2023/09/17 - 15:52
Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du
Galipoek eguneko denborarik onena egin dute, eta haien atzetik Hondarribia geratu da, irabazleengandik 12 segundora.
2023/09/17 - 15:51
Lazkano: ''Helburuetako bat zen liga bigarren amaitzea eta lortu dugu''
Aitor Lazkano Zierbenako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Bizkaiko taldeak El Corte Ingles Bandera iabazi eta Eusko Label Liga bigarren amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/17 - 15:51
2023ko Eusko Label Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Bueuren estropada, ontzi barrutik ikusita
Bueu laugarren izan da play-ofeko bigarren jardunaldian, baina Eusko Label Ligara igo da bi egunetako markak batuta Lapurdi baino 3 segundo hobea izan delako. Bideo honetan duzu ikusgai Galiziako taldearen estropada traineru barrutik ikusita, EITB Mediaren minikamerako irudiei esker.
2023/09/17 - 15:01
Andres Rios: ''Igotzea Jainkoaren oparia da''
Galiziako Bueu ontziak Eusko Label Ligara igotzea lortu du bere historian lehen aldiz. Andres Rios patroia pozarrenagertu da lortutako arrakastaren ondoren.
2023/09/17 - 14:35
San Pedro eta Bueu igo dira Eusko Label Ligara; Santurtzik maila galdu du
Portugaleten jokatutako play-offeko bigarren jardunaldian San Pedro nagusitu da eta Lapurdi izan da bigarren. Hala ere, bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, talde gipuzkoarrak eta Bueuk lortu dute igoera. Bestalde, Santurtzi KAE1 Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
2023/09/17 - 11:46
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik
Zierbena hirugarren izan da da Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/17 - 11:15
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik
Donostiarra bigarren izan da Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 22:56
Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.
2023/09/16 - 22:29
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibai nagusitu da Bermeoko Ikurrinan eta, garaipen horrekin, 2023ko Eusko Label Ligako txapeldun izandatu da. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 22:09
Aranberriren eta Zabalaren adierazpenak Urdaibaik 2023ko Eusko Label Liga eta Bermeoko Ikurriña irabazi ostean
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bizkaiko taldeak liga erabakita utzi du jardunaldi baten faltan. Gainera, Bermeoko Ikurriña ere bereganatu du. Gorka Aranberri patroiak eta Iker Zabala entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin dute estropada amaituta.
2023/09/16 - 21:55
2023ko Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia: San Pedroren estropada, ontzi barrutik ikusita
San Pedro nagusitu da play-offeko 1. jardunaldian eta aurrerapausoa eman du datorren denboraldian Eusko Label Ligan egoteko. Bideo honetan duzu ikusgai Gipuzkoako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 21:42
Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna Bermeoko Ikurrina irabazita
Traineru bizkaitarrak Bermeoko Ikurrina irabazi du, bere etxean, eta Hondarribiari nahikoa alde atera dio txapeldun izateko.
2023/09/16 - 20:41
San Pedro, nagusi play-offeko lehen jardunaldian; Bueu izan da bigarren
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da Bermeon eta San Pedro izan da onena. Bueuk amaitu du bigarren. Beraz, talde gipuzkoarrak eta galiziarrak aurrerapausoa eman dute datorren denboraldian maila gorenean egoteko.
2023/09/15 - 17:45
Bermeoko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak eta olatuen iragarpena
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
2023/09/14 - 17:06
Lapurdi, ametsa egia bihurtzetik bi pausora
Asteburu honetan, irailak 16 eta 17, Eusko Label Ligako azkeneko bi banderak eta emakumezkoen zein gizonezkoen ligako play-offak jokatuko dira. Lapurdi gorengo mailara igotzeko lehiatuko da bertan.
2023/09/12 - 16:45
Alain Colunga, Urdaibaiko arraunlaria: ''Gure sekretu handiena dugun gogoa da''
Bermeo-Urdaibaik irabazitako zazpi banderetan hartu du parte Alain Colunga arraunlari ondarrutarrak. Besteak beste, taldearen sekretua zein den kontatu du elkarrizketa honetan.
2023/09/10 - 20:47
2023ko Kontxako Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da 2023ko Kontxako Banderako 2. jardunaldian, baita sailkapen nausian ere. Bideo honetan ikus dezakezu Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita, minikameraren irudiei esker.
2023/09/10 - 20:20
2023ko Kontxako Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Kontxako Banderako 2. jardunaldia, baita sailkapen nagusian ere. Bideo honetan duzu ikusgai Zierbenako arraunlariek egindako estropada, traineru barrutik ikusita, minikameren irudiei esker.
2023/09/08 - 22:50
Zierbena, ustekabekoa emateko gogoz
Dani Perezek zuzendutako arraunlariek hankak lurrean dituzte, eta igandean duten guztia emango dute Kontxan estropada txukun bat egiteko. Urdax Antepara eta Dani Perezekin izan gara.