Eusko Label Liga
2024/08/07 - 20:46
Diego eta Sergio Perez anaiak, Eusko Label Ligako bi muturretan: bata, Urdaibain; bestea, Bueun
Diego, gazteena bera, Ligako lehen postuan dabil; Sergio, ordea, azkenengoan. Biek ala biek dute itxaropena etorkizunean, berriro, klub berean aritzeko.
2024/08/06 - 21:31
Hondarribiaren garaipena ''une egokian iritsi da'', dio Joxemi Elduayen presidenteak
Hamabigarren jardunaldian, Hondarribiak estreinakoz irabazi du bandera aurtengo Eusko Label Ligan, Orion. Joxemi Elduayen presidentearen esanetan, "lasaiago" daude klubean, lehen garaipen hori eskuratuta.
2024/08/04 - 16:45
2024ko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Getariaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Getaria hirugarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:39
Hondarribiak ezustekoa eman du Orion
Berdeak bigarren txandatik nagusitu dira Orio Kanpina Banderan, aurtengo ligan lehen garaipena lortuta.
2024/08/04 - 16:34
2024ko Eusko Label Ligako Orioko Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:20
Hondarribiaren ospakizuna bigarren txandatik Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera irabazi ostean
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bigarren txandako onena izan da, eta ohorezko txandakoek amaitu arte itxaron behar izan du. Zierbenak ez du haren marka hobetu, eta Hondarribiak bereganatu du garaipena.
2024/08/04 - 16:15
2024ko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/04 - 16:06
Mikel Orbañanos, Hondarribiaren entrenatzailea: ''Bandera honek asko suposatzen du''
Ama Guadalupekoak bigarren txandatik irabazi du Orio Kanpina Bandera, estropada bikaina eginda. Sari garrantzitsua da Gipuzkoako klubarentzat, aurten espero baino makalago ari baitira Ligan.
2024/08/04 - 16:04
Hondarribiak garaipen handia lortu du Orion, ezustekoa emanda
Bigarren txandan aritu den Hondarribiak irabazi du Orioko Bandera, estropada bikaina eginda. Zierbena izan da bigarrena eta Getaria hirugarrena. Urdaibaik bosgarren tokian amaitu du, Lekittarraren atzetik.
2024/08/03 - 22:41
2024ko Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena hirugarren izan da Eusko Label Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/03 - 22:33
Urdaibaik ez die aurkariei zirrikiturik utzi Castron, eta bederatzigarren bandera irabazi du
'Bou Bizkaia'k CaixaBank Bandera irabazi du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sailkatuta. Bermeotarrak sendo daude Eusko Label Ligako lidergoan, bigarren sailkatua 13 puntura duela.
2024/08/03 - 22:31
Mikel Azkarate: ''Ligan abantaila handia daukagu, baina gure asmoa estropada guztiak irabaztea da''
Castroko Banderan gailendu ondoren, Mikel Azkarate Urdaibaiko arraunlariak aitortu du Eusko Label Ligan abantaila handia dutela, baina azpimarratu du ez dutela errenta horrekin jokatuko, eta berretsi du euren asmoa estropada guztiak irabazteko lehiatzea dela.
2024/08/03 - 22:25
2024ko Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra bigarren izan da Eusko Label Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/03 - 22:08
2024ko Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/01 - 17:32
Xanet Gimeno ondarroarrak 6 estropada lehiatu ditu izarren artean
Mailari eusteko helburua ia beteta, Ondarroa gozatzen ari da Eusko Label Ligako bigarren txandako estropadetan. Xanet Gimenok, 17 urteko patroia, sei estropada jokatu ditu dagoeneko maila gorenean.
2024/07/29 - 17:00
Arraun Lagunak eta Urdaibai, traineru geldiezinak
Arraun Lagunak eta Urdaibai asteburuko protagonistak izan dira berriz ere Euskotren eta eusko Label ligetan, hurrenez hurren. Izan ere bi traineruak erakustaldia emanda gailendu ziren Getxon eta Lekeition.
2024/07/28 - 22:39
2024ko Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra bigarren izan da Eusko Label Ligako El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/28 - 19:11
2024ko Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek eta taldeko patroiak nola bizi izan duten estropada.
2024/07/28 - 17:13
Urdaibaik enegarren erakustaldia eman du
Bermeoko traineruak ez du aurkaririk izan, eta abantaila handiarekin iritsi da helmugara buruan, zortzigarren bandera bereganatzeko.
2024/07/27 - 22:45
Urdaibaik gogotik lan eginda irabazi du zazpigarrena
Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.