Eusko Label Liga
2024/08/24 - 23:18
Getariak bigarren txandatik irabazi du Ondarroako Bandera
Getariak ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera irabazita. Bigarren txandako onena izan da, baita estropadakoa ere, aurkari guztiak menderatuta. Orio izan da bigarren, eta Ondarroa hirugarren.
2024/08/24 - 23:14
2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Ondarroaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Ondarroa hirugarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/24 - 23:03
2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Orio bigarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/24 - 22:59
2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Getariaren estropada, traineru barrutik ikusita
Getariak irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/24 - 22:06
Jon Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Gu bezalako ekipo batek gaur bezalako egun bat behar du''
Getariak Ondarroako bandera irabazi du. Gipuzkoarrek bigarren txandatik irabazi dute, ohorezkoan baldintzek nabarmen okerrera egin dutela aprobetxatuta. Urdaibai (ohorezko txandako onena) bosgarren izan da.
2024/08/24 - 22:03
Getariak irabazi du Ondarroako Bandera, ezustekoa emanda
Bigarren txandako onena izan da Gipuzkoako taldea, eta 21 minutu eta 19 segundoko markarekin ohorezko txandako lau taldeak menderatu ditu.
2024/08/23 - 17:20
Ondarroako Banderako estropada eremuaren batimetria eta olatuen iragarpena
Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera jokatuko da larunbat honetan, abuztuak 24. Hemen duzu ikusgai estropada eremuko batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
2024/08/23 - 15:41
Iñaki Errasti, Ondarroako entrenatzailea: ''Ekipoa gogoekin dago etxeko estropadarako''
Antiguako Ama une gozoan iritsiko da etxeko estropadara, zortzigarren baitira Eusko Label Ligako sailkapenean. Duela bi urte etxeko bandera irabazi zuten, eta balentria errepikatzea zaila dela baina ez dela ezinezkoa esan dute.
2024/08/22 - 16:57
Unax Eizagirre, Getariako patroia: ''Itsasoan ibiltzen gara erosoen''
Unax Eizagirre Getariako patroiak ezaugarri asko hobetu dituela kontatu du elkarrizketa honetan. Halaber, taldea itsasoko estropadetan hazi egiten dela onartu du.
2024/08/21 - 16:37
Fran eta Ismael Montes, anaiak eta Zierbenako taldekideak
Bi anai galiziarrak Zierbenan dihardute arraunean. Esperientzia esanguratsua izanik, gaur egungo gazteak nola ikusten dituzten azaldu dute. Horrez gain, Kontxako Banderak haientzat duen garrantzia ere azpimarratu dute.
2024/08/19 - 19:02
Zorioneko Zarauzko Ikurrina Pastor neba-arrebentzat
Xabat Pastor eta Jone Pastor arraunlariak neba-arrebak dira. Xabatek Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina irabazi zuen Donostiarrarekin eta Jonek Euskotren Ligako Zarauzko 2. jardunaldia Tolosaldearekin. 2024ko abuztuaren 18a nekez ahaztuko dute Pastor sendian.
2024/08/18 - 19:50
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinan, bigarren jardunaldia hirugarren amaituta. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 19:21
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinan, bigarren jardunaldian bigarren amaituta. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 19:19
Donostiarrak irabazi du Zarauzko Ikurrina, Urdaibairi azken metroetan ateratako tarteari esker
Bizkaitarrek 5 segundoko aldea zuten lehen jardunaldian lortutako tarteari esker, baina olatu baten bultzadak eman die garaipena donostiarrei, estropada bikaina egin ostean.
2024/08/18 - 19:02
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarrak irabazi du Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian nagusituta. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 16:52
Donostiarrak garaipen handia lortu du, Urdaibairekin izandako lehia zirraragarria irabazita
Arkaitz Diazen ontziak Zarauzko Ikurrina irabazi du, bizkaitarrek zuten 5 segundoko aldea iraulita. Lehia estu eta bikaina izan dute bi ontziek, azken luzean bereziki.
2024/08/18 - 16:31
Makazaga: ''Pozik gaude, oso emozionatuta, gure lana egin dugu eta bandera etxera''
Donostiarrak irabazi du Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian nagusituta. Garaipena bereganatu ostean, Igor Makazaga Donostiarraren entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du.
2024/08/17 - 22:56
Urdaibai nagusitu da Zarauzko lehen jardunaldi ikusgarrian
Bermeoko ontziak 4 segundo atera dizkio Donostiarrari, 12 Hondarribiari eta 15 Zierbenari, igandeko bigarren eta azken jardunaldiaren faltan.
2024/08/17 - 22:54
Urdaibaik eman du lehen kolpea Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldi zoragarrian
Itsaso bihurriak ikuskizuna eman du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Urdaibai izan da azkarrena, eta 5 segundora du Donostiarra eta 12ra Hondarribia, igandeko bigarren eta azken jardunaldiari begira.
2024/08/17 - 22:46
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.