Eusko Label Liga
2024/09/08 - 16:45
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Bermeo Urdaibaik zortzigarrenez irabazi du Kontxako Bandera. Ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 15:40
Gorka Aranberri: ''Sekulako lana egin dugu, eta uste dut merezitako garaipena izan dela''
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia pozarren eta hunkituta agertu da Kontxako Bandera irabazi ostean. Arraunlariek egindako lana nabarmendu du, eta bere familiarentzat esker oneko hitzak izan ditu.
2024/09/06 - 17:02
Makazaga: ''Igandean gure bertsio onenetik gertuago egongo gara''
Donostiarra denboraldi bikaina egiten ari da, baina Kontxako lehen jardunaldian ez zitzaien inondik ere amestutako estropada atera. Garaipenaren lehian aritzea zaila izango duten arren, argi dute igandean borrokatzera aterako direla.
2024/09/05 - 16:59
Unax Antepara, Zierbenako arraunlaria: ''Oso txanda lehiatua izango da, eta taldea prest dago''
Zierbenak ez du amore emango igande honetan, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, nahiz eta Urdaibaik duen aldea handia izan. Unax Antepara Zierbenako arraunlariaren esanetan, taldea prest dago.
2024/09/04 - 17:15
Iker Zabalak eskura du bere 10. Kontxako Bandera
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai entrenatzaileak taldeak denboraldi honetan egindako lan bikaina nabarmendu du Kontxako Banderari begira egindako elkarrizketan. Igandean irabaziz gero, hurrengo Banderaren bila jarraituko dutela esan du.
2024/09/03 - 17:01
Nagore Iturralde eta Adur Tapia, Orioko arraunlariak, Kontxako Banderari begira
Adur Tapia eta Nagore Iturralde Orioko arraunlariek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian hitz egin dute. Zaila ikusten duten arren, ahalik eta lanik onena egiteko asmoa agertu dute.
2024/09/01 - 15:56
Iker Zabala: ''Daukagun gosearekin, oso zaila izango da guri buelta ematea, baina badira gai''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak bere taldearen lanean bete-betean sinesten du, eta uste du hurrengo igandean bere arraunlarien jarduna zuzena da, zaila izango dela garaipenak ihes egitea Kontxako Banderan.
2024/09/01 - 15:34
Gorka Aranberri: ''Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena esango nuke''
Bermeok ez du aukaririk izan Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Izan ere, 14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. "Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena", adierazi du Gorka Aranberrik, Urdaibaiko patroiak.
2024/08/30 - 16:47
Iker Gimeno (Kaiku), Kontxari buruz: ''Beste urte batzuetan baino saltsa gehiago egongo da''
Orio eta Kaiku dira Donostiako Banderan lehiatzeko emakumezkoen eta gizonezkoen ontzia, biak, sailkatzea lortu duten klub bakarrak. Iker Gimenorekin, Eusko Label ligan ari den ontzi sestaoarraren patroiarekin izan gara.
2024/08/28 - 22:29
Lekittarra, Ares eta Ondarroako kideak burumakur sailkapenik gabe geratu baitira
Iñaki Goikoetxea (Lekittarra), Hugo Rascado (Ares) eta Josu Elu atsekabetuta agertu dira hurrengo bi asteburuetan Kontxako Bandera lehiatzeko eskubiderik gabe geratu izanagatik.
2024/08/28 - 22:05
Getaria, Kaiku eta Caboko arraunlarien poza Kontxarako sailkatu ostean
Unax Eizagirre (Getaria), Iker Gimeno (Kaiku) eta Benigno Lojo (Cabo) pozik agertu dira Kontxarako sailkapena lortu eta gero.
2024/08/26 - 23:07
Getariako herria ''Esperantza'' traineruak Ondarroan egindako balentriarekin ezin harroago
Getariarrek herriko "Esperantza" traineruak larunbatean Ondarroan bereganatutako Eusko Label Ligako bandera merezi moduan ospatu zuten, poztasunez beteta eta arraunlariez harro. Irabazitakoa euren historiako lehena da.
2024/08/26 - 17:36
Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Bandera hau merezi genuen''
Jon Larrañaga Getariako entrenatzailea pozarren agertu da Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi ostean. Orain, asteazkenari begira, Kontxako Banderaren sailkapen proba ahalik eta ondoen egitea dutela helburu azaldu du.
2024/08/25 - 17:20
Urdaibaik koroa ziurtatu du, Getariako Ikurrina Donostiarrak 8 ehunenengatik irabazi arren
Azken luze zirraragarriaren ostean, Donostiarra 'Bou Bizkaia'ren aurretik sartu da helmugan. Bermeok nahikoa zuen Zierbenaren aurretik sartzearekin Eusko Label Liga hirugarrenez jarraian irabazteko.
2024/08/25 - 17:17
2024ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena hirugarren izan da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/25 - 17:11
Donostiarrak Urdaibairi zortzi ehunen aterata irabazi du Getariako Ikurrina
Arkaitz Diazen ontziak denboraldiko bigarren ikurrina lortu du, Urdaibairekin lehia zirraragarria izanda. Bermeoko taldeak, baina, ligako koroa ziurtatu du, amaitzeko bi jardunaldiren faltan.
2024/08/25 - 17:03
2024ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/25 - 16:53
2024ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarrak irabazi du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/25 - 16:21
Gorka Aranberri, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onena
Gorka Aranberri da 2024ko Eusko Label Ligako patroi onena. Urdaibarekin liga irabazi du matematikoki txapelketa amaitzeko bi estropada falta direla. Hala, bada, CaixaBankek babestutako maillota jaso du.
2024/08/25 - 16:05
Arkaitz Diaz: ''Borroka latza eta polita izan dugu Bermeorekin, eta gaur gure alde etorri da''
Donostiarrak irabazi du Getariako Ikurrina, Urdaibai azken hasperenean menderatuta. Garaipena bereganatu ostean, Arkaitz Diaz patroiak EITB Mediarekin hitz egin du estropadari buruz.