Frantziako Tourra
2023/07/09 - 22:37
Woodsek bereganatu du 9. etapa eta Vingegaardek horiari eutsi dio
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Pogacarrek 8 segundo murriztu dizkio Vingegaardi, eta orain 17ra dago.
2023/07/09 - 21:11
Jon Izagirre: ''3.600 metroko desnibela eta holako mendate zaharrarekin, bero honekin, oso gogorra egin da''
Jon Izagirre, Cofidiseko euskal txirrindulariak, Frantziako Tourreko 9. etapari buruz hitz egin du. Amaiera beroa eta ibilbidea gogorra izan dela azpimarratu du.
2023/07/09 - 21:01
Pogacarren eta Vingegaarden arteko lehian Puy de Domeko igoerako azken kilometro t'erdian
Frantziako Tourreko 9. etapa Puy de Domeko mendeantean amaitu da. Jonas Vingegaard liderrak eta Tadej Pogacar sailkapen nagusiko bigarrenak lehia ikusgarria eskaini dute beste behin. Bideo honetan duzu ikusgai Tourra irabazteko faboritoen arteko 9. etapako lehia.
2023/07/09 - 20:56
Gorka Izagirre: ''Saiatu gara, baina ez da posible izan''
Movistar taldeko txirrindularia 11. helmugaratu da Puy de Dôme mendatean amaitu dne etapan. Jorgenson taldekideak eskura izan du garaipena baina Michael Woods irabazleak igoerako azken metroetan harrapatu eta gainditu du.
2023/07/09 - 20:45
Tourreko 9. etapako Puy de Domeko igoerako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du bederatzigarren etapa. Irabazlea azkeneko 500 metrotan erabaki da, Woodsek Jorgenson aldapan arrapatu duenean, eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/09 - 20:20
Michael Woods garaile Puy de Dôme mendatean, eta Pogacarrek 8 segundo kendu dizkio Vingegaard liderrari
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Gorka Izagirre 11. izan da.
2023/07/09 - 00:35
Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)
Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.
2023/07/08 - 22:53
Pedersen, nagusi Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era erorikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:14
Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du zortzigarren etapa. Irabazlea esprintean erabaki da eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/08 - 19:07
Mads Pedersen Philipseni gailendu zaio Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era eroikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:04
Mikel Landak erorikoa izan du 8. etapako azken kilometroetan
Mikel Landa txirrindulari arabarrak erorikoa izan du beste hainbat txirrindularirekin batera, Simon Yates tartean, 2023ko Frantziako Tourreko 8. etapa amaitzeko 5 kilometro falta zirenean.
2023/07/08 - 18:22
Mark Cavendishek Frantziako Tourra utzi du 8. etapan izandako erorikoaren ondorioz
Britania Handiko esprinterrak lasterketa utzi du 8. etapako helmugara iristeko 61 kilometro falta zirenean erorikoa izan ostean. Hala, ezin izango du gainditu Eddy Merckxekin partekatzen duen Tourreko 34 etapa garaipeneko marka.
2023/07/08 - 17:58
Cavendish Tourretik kanpo geratzea eragin duen erorikoa
Mark Cavendishek (Astana) erorikoa izan du 2023ko Frantziako Tourreko 8. etapan, helmugarako 61 kilometro falta zirenean. Britainiarrak min hartu du eskuin lepauztaian, eta etapa eta Tourra utzi behar izan ditu.
2023/07/08 - 15:05
Pello Bilbao, Gorka Izagirre eta Alex Aranburu txirrindularien hitzak, 8. etapako irteeran
Pello Bilbao, Gorka Izagirre eta Alex Aranburu gogotsu agertu dira 2023ko Frantziako Tourreko 8. etapako irteeran.
2023/07/07 - 21:59
Philipsen, hirutik hiru
Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) txirrindulari belgikarra nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapako esprint finalean, Mark Cavendish (Astana) etapa gehien dituen txirrindularia bilakatzea eragotziz.
2023/07/07 - 20:35
Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)
Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.
2023/07/07 - 19:39
Frantziako Tourreko 7. etapako azken kilometroa eta esprinta
Frantziako Tourrak atzean uzti du jada 7. etapa. Garaipena esprintean erabaki da eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2023/07/07 - 19:18
Philipsenek bere 3. etapa garaipena bereganatu du Tourrean, 7. etapako esprintean Cavendish mendean hartuta
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
2023/07/07 - 15:45
Pello Bilbao: ''Mikelek ez ditu egunik onenak izan eta ni nire momentua itxaroten nago''
Pello Bilbao Bahraineko txirrindulari euskaldunak, Tourreko sailkapenean berak eta Mikel Landa taldekideak duten egoeraz hitz egin du eta nahi zutena baino atzerago daudela aitortu du.
2023/07/06 - 22:27
Pogacarrek erasoa eman du eta Vingegaard lider jarri da
Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, helmugarako bi kilometro falta zirenean erasoa jo eta Jonas Vingegaard aurkaria atzean utzita. Hau, era berean, sailkapenaren gorenean kokatu da.