Espainako Vuelta
2021/08/09 - 21:06
Mikel Landak asmo handiko taldea izango du bere aginduetara Vueltan
Murgiako txirrindularia podiumera iritsi nahi duen Bahrain Victorius sendo baten babesarekin aurkeztuko da lasterketaren irteeran.
2021/05/26 - 12:45
2022ko Espainiako Itzulia Utrechtetik aterako da
Horrenbestez, 2020rako prestatuta zegoen egitasmoa berreskuratuko dute antolatzaileek, eta hiru egun emango dituzte txirrindulariek Herbeheretan barrena.
2021/02/16 - 21:37
Euskaltel Euskadik eta Caja Ruralek 2021eko Vueltan parte hartuko dute
Bi euskal taldeek Vueltaren gonbidapena jaso dute, eta Espainiako Itzulian ariko dira lehian abuztiaren 16a eta railaren 5a artean.
2021/02/16 - 14:29
Caja Rural eta Euskaltel - Euskadi aurtengo Vueltan izango dira
Antolatzaileek 4 talde gonbidatu dituzte Espainiako 76. ediziorako.
2021/02/12 - 11:56
2021eko Espainiako Itzuliko ibilbidea eta etapak aurkeztu dituzte
Abuztuaren 14an hasiko da Burgosen eta Santiagon amaitu irailaren 5ean.
2021/02/12 - 11:48
Vuelta, menditsua eta bi erlojupekorekin
2021eko Espainiako Itzuliaren ibilbidea aurkeztu egin da jada. Burgosen hasiko da abuztuaren 14an eta Santiago amaitu irailaren 5ean.
2021/01/27 - 13:19
2021eko Vuelta otsailaren 11n aurkeztuko da, Burgosen
Abuztuaren 14an hasiko da eta irailaren 5ean amaitu, koronabirusaren pandemiak ekiditen ez badu.
2021/01/21 - 17:48
Tourra eta Vuelta, Miguel Angel Lopezen helburu nagusiak
'Superman' Lopez Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak taldearen aurkezpen ofizialean jakinarazi ditu 2021 denboraldirako dituen helburuak. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/12/20 - 17:58
Gazteen iraultzaren urtea, txirrindularitzan
Pandemiak baldintzatutako denboraldian gazteen izenak denon ahotan izan dira: Pogacar (Tourra), Tao Geogeghan Hart (Giroa), Van Aert (Milano-San Remo), Evenepoel eta Ganna, besteak beste.
2020/11/12 - 14:36
Ion Izagirre, hiru handietan garaipen bat lortu duen bosgarren euskal ziklista
Fulgsang eta Vlasovekin batera Izagirretarrak izango dira Astanaren makulu nagusiak datorren denboraldian ere.
2020/11/09 - 12:35
Primoz Roglic, munduko lehen postuan
Tadej Pogacar bigarren tokira jaitsi da eta hirugarren tokian Wout Van Aert belgikarrak jarraituko du.
2020/11/09 - 11:45
Primoz Roglic, Espainiako Itzuliaren 75. edizioaren garaile
Podiumean Richard Carapaz eta Hugh Carthy izan ditu lagun. Pascal Ackermann gailendu da Madrilen jokatu den 18. eta azken etapan.
2020/11/08 - 23:56
Primoz Roglicek bere bigarren Vuelta irabazi du
Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo Visma) Espainiako Itzulia irabazi du bigarren aldiz jarraian. Podiumean Richard Carapaz (Ineos) eta Hugh Carthy (Education First) izan ditu lagun.
2020/11/07 - 20:31
Gauduk irabazi du etapa eta Roglicek bigarrenez irabaziko du Vuelta
Frantziarra bera bakarrik iritsi da La Covatillako helmugara. Carapazek Roglici eraso dio azken kilometroetan baina ez du lortu denbora nahikoa ateratzea. Ion Izagirre hirugarren izan da helmugan.
2020/11/07 - 18:30
Gaudu nagusi La Covatillan, Ion Izagirre hirugarren, eta Roglic Vueltako garaile
Richard Carapaz sailkapen nagusiko bigarren sailkatuak eraso egin du helmugarako lau kilometrora baina 20 segundo bakarrik jan dizkio Roglici eta ezin izan dio lidergoa kendu.
2020/11/06 - 22:05
Roglicek lidergoa sendotu eta Cort Nielsenek etapa irabazi du
Vuelta amaitzeko bi egun besterik ez dira falta. Magnus Cort Nielsenek irabazi du 16. etapa eta Primoz Roglicek sendo jarraitzen du lidergoan.
2020/11/06 - 18:46
Cort Nielsen gailendu da Ciudad Rodrigon eta Roglicek sei segundoko saria lortu du
27 urteko danimarkarra Primoz Roglic sailkapen nagusiko liderrari gailendu zaio helmugan.
2020/11/06 - 00:39
Jasper Philipsen, indartsuena
Vueltako 15. etapa irabazi du Jasper Philipsenek. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Primoz Roglicek jarraitzen du lidergoan.
2020/11/05 - 18:31
Philipsenek lortu du etapa garaipena
Jasper Philipsenek irabazi du Vueltako 15. etapa, esprintean Ackermann eta Steimle mendean hartuta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Roglicek jarraitzen du lidergoan.
2020/11/05 - 15:15
Madrilgo Udalak Vueltako azken etapara ez joatea eskatu die hiritarrei
Hemezortzigarren etapa igandean izango da, hiriburuan, eta bere ohiko ibilbidea egingo du, Castellana, Recoletos eta Pradotik.