Espainako Vuelta
2022/08/31 - 21:13
Grovesek bereganatu du Gata lurmuturreko esprinta eta Evenepoelek líder jarraitzen du
Txirrindulari australiarra Danny Van Poppel herbeheretarraren eta Tim Merlier belgikarraren aurretik helmugaratu da.
2022/08/31 - 15:53
Simon Yatesek eta Pavel Sivakovek Vuelta utzi behar izan dute koronabirusagatik
Britainiarra bosgarrena zen sailkapen nagusian eta frantziarra, ostera, bederatzigarrena. Kern Pharma taldeak ere hiru baja jakinarazi ditu arrazoi beragatik.
2022/08/31 - 13:34
2022ko Espainiako Itzuliko 11. etaparen profila eta ibilbidea: El Pozo Alimentacion – Cabo de Gata (191,2 km)
Aurreko eguneko erlojupekoaren ostean, esprinterrek aukerak politak izango dituzte Andaluzian bukatuko den etapan.
2022/08/30 - 20:50
Evenepoel azkarrena izan da erlojupekoan eta lidergoa sendotu du
Primoz Roglic esloveniarra izan da bigarrena, 48 segundora eta Remi Cavagnak itxi du podiuma, minutu batera.
2022/08/30 - 12:53
2022ko Espainiako Itzuliko 10. etaparen profila eta ibilbidea: Elx – Alacant (30,9 km, erlojupekoa)
Espainiako Itzuliko faborito nagusiek ez lukete arazo handirik izan behar denbora ona egiteko, hori bai, txirrindulari batzuk, eskalatzaileak kasu, estualdian egon litezke.
2022/08/28 - 20:04
Meintjes hegoafrikarrak irabazi du bederatzigarren etapa
Evenepoelek maillot gorria sendotu du. Enric Masek 1:12ra jarraitzen dio; Roglicek, 1:53ra; Rodriguezek, 2:33ra eta Juan Ayusok, 2:36ra.
2022/08/27 - 20:27
Jay Vinek beste etapa bat irabazi du La Fancuayan
Sailkapen nagusian Evenepoelek jarraitzen du agintean, Enric Mas 28 segundora eta Roglic 1:01 minutura dituelarik. Carlos Rodríguez (INEOS) laugarren postuan dago 1:47ra.
2022/08/27 - 12:07
2022ko Espainiako Itzuliko 9. etaparen profila eta ibilbidea: Villaviciosa – Nava (171,4 km)
Etapa gogorra izango da Espainiako Itzuliko lehen asteari amaiera emateko, eta sailkapen nagusiko liderrak nor izango diren erabakiko du.
2022/08/26 - 19:42
Jesus Herradak irabazi du zazpigarren etapa
Sailkapen nagusian, Remco Evenepoel belgikarrak 21 segundo ateratzen dizkio Rudy Molardi (Groupama) eta 28 Enric Masi (Movistar).
2022/08/26 - 02:32
2022ko Espainiako Itzuliko 8. etaparen profila eta ibilbidea: Pola de Laviana – Colláu Fancuaya (153,4 km)
153,4 kilometro bigarren mailako bi mendaterekin, hirugarren mailako hirurekin eta lehen mailako batekin, txirrindularien erresistentzia proban jarriko dutenak, beraz, azken zatirako indarrak gorde beharko dituzte.
2022/08/25 - 20:36
Jay Vinek Pico Janoko gailurra estreinatu du eta Evenepoel da lider berria
Vine bakarrik iritsi da Pico Janoko gailurrera 4:38:00ko denborarekin, batez beste 39,1 km/orduko abiaduran. Sailkapen nagusian, Remco Evenepoel belgikarra da lider berria, Molard frantziarra atzetik duelarik 21 segundora eta Enric Mas hirugarren 28ra.
2022/08/25 - 16:26
Honelakoa izan da 2022ko Espainiako Itzuliko seigarren etapa Bilbotik abiatu den unea
2022ko Espainiako Vueltako seigarren etapa Bilbotik atera eta Pico Janon (Kantabria) amaituko da. Ikusi bideo honetan tropela Bizkaiko hiriburutik irten den unea.
2022/08/25 - 14:24
2022ko Espainiako Itzuliko 7. etaparen profila eta ibilbidea: Camargo – Cistierna (190 km)
Etaparen bat irabazi nahi duten txirrindulariek euren aukera izango dute etapa honetan.
2022/08/25 - 13:11
2022ko Espainiako Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo – San Miguel de Aguayo (181,2 km)
Hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek etapan zehar, orain arteko gogorrenak, eta horietako azkenengoan egongo da kokatuta helmuga.
2022/08/24 - 22:03
Ander Okamika: ''Gaur sentsazio hobeak izan ditut''
Burgos BH taldean ari den Lekeitioko txirrindulariak Espainiako Itzuliko 5. etapa "sentsazio hobeekin" amaitu duela adierazi du, aurreko jardunaldia "hutsik" amaitu ostean.
2022/08/24 - 21:49
Ibai Azurmendi: ''Saiatu gara etapa lehiatzen, baina ezin izan da''
Ibai Azurmendi Euskaltel Euskadiko txirrindularia Irun eta Bilbo artean jokatu den Espainiako Itzuliko bosgarren etapako ihesaldi nagusian parte hartu du, baina ez du indar nahikorik izan etaparen lehian egoteko.
2022/08/24 - 19:40
Marc Solerrek lortu du garaipena Bilbon
UAEko txirrindulari kataluniarra gailendu da Bilboko Kale Nagusian, Espainiako Vueltako bosgarren etapan, ihes egindako talde bati segundo gutxi batzuk aterata.
2022/08/24 - 15:57
Honelakoa izan da 2022ko Espainiako Itzuliko bosgarren etapa Irunetik abiatu den unea
2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapa Irunetik atera eta Bilbon amaituko da. Ikusi bideo honetan tropela Gipuzkoako herritik irten den unea.
2022/08/24 - 15:40
Mikel Iturria: ''Mendiko elastikoa defendatzen saiatuko gara''
Euskaltel Euskadiko Mikel Iturriak aurreratu duenez, Irun eta Bilbo batuko dituen Espainiako Itzuliko 5. etapan Joan Bou taldekideak soinean daraman mendiko elastikoa defendatzen saiatuko dira.
2022/08/24 - 10:52
2022ko Espainiako Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Irun – Bilbo (187,2 km)
Ibilbidearen bigarren zatian dauden bost mendateek gatza eta piperra jarriko diote Gipuzkoako eta Bizkaiko errepideetatik jokatuko den jardunaldiari.