Unai Lekerika
2025/08/14 - 16:29
Lekerika vs Barandika, bi gernikar aurrez aurre Gernikako Grand Slameko finalean
Abuztuaren 16an jokatuko dute Gernikako Grand Slameko finala Unai Lekerikak eta Xabi Barandikak. Gernikarrak dira biak, herriko jaiak dira, eta Jai Alai frontoian ariko dira nor baino nor gehiago. Lekerikak Erkiagarekin osatuko du bikotea; Barandikak, aldiz, Gorka izango du bikotekide.
2024/12/31 - 01:39
Unai Lekerika: ''Partidan, eta txapelketan, bolada onak eta txarrak izan ditugu''
Johanek eta Lekerikak Olharan eta Zabala mendean hartu dituzte, Eusko Label Winter Seriesen, hiru jokotan (15-6, 12-15 eta 5-3).
2024/12/26 - 20:50
Johan Sorozabal eta Unai Lekerika bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-2025eko Eusko Label Winter Seriesen aurrera egiteko aukera gabe geratu den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/02 - 15:43
'Lekecrew', Lekerika animatzen duen lagun taldea
Unai Lekerikabeaskoa 2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketan parte hartzen ari da. Aurtengo edizioan Johan Sorozabalekin osatzen du bikotea. Lekerikak beti izaten du 'Lekecrew' izenaeko lagun taldearen babesa harmailetan. Guk hobeto ezagutu dugu 'Lekecrew' lagun taldea.
2024/11/30 - 13:32
Lekerikak hilabeteak eman ditu lesionatuta, baina nola dago orain?
Unai Lekerikabeaskoa joan den uda hasieran lesionatu zen, eta hilabeteak eman ditu frontoietatik kanpo. Eusko Label Winter Series txapelketan Johan du bikotekide, eta bere itzuleran nola dagoen kontatu digu atzelari gernikarrak.
2023/12/12 - 01:34
Goikoetxea eta Lekerika, 12 puntu lortuta, Eusko Label Winter Serieseko finalaurrekoan izango dira
Txapelketako zazpigarren jardunaldian, astelehenean, bi jokotan menderatu dituzte Goitia eta Basque, 15-14 eta 15-5. Hala, jokatutako hiru partidak irabazita, Goikok eta Lekerikak A multzoko lehenengo postua lortuta dute; Alex Goitiak eta Thibault Basquek lau puntu dituzte.
2023/11/28 - 00:26
Goikok eta Lekerikak Cosme-Del Rio menderatu dituzte eta gertu dute Eusko Label Winter Serieseko finalerdia
Zumaiako aurrelaria eta Gernika-Lumoko atzelaria bi jokotan nagusitu dira, 15-9 eta 15-5, eta zortzi puntu dituzte, dagoeneko, A multzoan, jokatutako bi partidak irabazia. Unai Lekerika izan da neurketako onena.
2023/10/31 - 00:48
Goikoetxea eta Lekerika: ''Hasieratik kontzentratuta atera gara, eta partida oso borobila jokatu dugu''
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikak lortu dute garaipena 2023-24ko Eusko Label Winter Serieseko aurreneko jardunaldian, Erik eta Minvielle bi setetan gailenduta. Irabazleek nabarmendu dutenez, neurketari gogor ekin diote, eta horrek konfiantza eman die.
2023/02/18 - 15:45
Lekerika eta Lopez baikorrak dira, Winter Serieseko finalari begira
Bihar, otsailaren 19an, Jai Alai Winter Series txapelketako finala jokatuko da Gernikan. Bertan, Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Lekerika bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira. Finalaren bezperan, atzelariekin izan gara.
2023/02/07 - 16:29
Barandika eta Lekerika, Winter Serieseko finalera
Barandikak eta Lekerikak sekulako partida jokatuta, Goikoetxea eta Etxeto mendean hartu eta Winter Serieseko finalerako txartela eskuratu dute. Neurketa otsailaren 19an izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/08/12 - 23:07
Lekerika, udako partida garrantzitsuenaren aurrean
Bihar jakingo dugu Gernika Grand Slameko finalerako ze bi bikote sailkatzen diren. Txartela bilatuko duten protagonisten artean Unai Lekerika daukagu, etxeko puntista. Erkiaga izango du lagun helburu hori lortzeko.
2019/08/01 - 22:57
Barandika eta Lekerika, bi lagun aurrez aurre finalerdietan
Xabier Barandika eta Unai Lekerika elkarren aurka ariko dira Gernikako finalerdietan. Haurrak zirenean askotan jokatu zuten bata bestearen kontra, baina profesional mailan inoiz ez.