Paris-Niza
2021/03/14 - 16:59
Roglicek erorikoa izan du Paris-Nizako azken etapan, baina tropelera itzuli da
Primoz Roglic Paris-Nizako liderrak erorikoa izan du azken etapan. Ezker izterrean urratuak zituela altxatu da, baina tropelera itzuli da arazorik gabe.
2021/03/13 - 19:31
2021eko Paris - Nizako etapak eta profilak
Denboraldiko etapetako lehen lasterketa garrantzitsua izango da. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETBn eta eitb.eus-en.
2021/03/13 - 18:14
Paris-Nizako zazpigarren etapako azken 5 kilometroak
Primoz Roglic esloveniarrak bereganatu du Paris-Nizako zazpigarren etapa, azken metroetan egindako ahaleginarekin.
2021/03/13 - 16:10
Roglicek hirugarren garaipena lortu du, etapa nagusia bereganatuta
Ion Izagirre 8. helmugaratu da, eta postu bat egin du behera sailkapen nagusian.
2021/03/12 - 18:00
Bigarren garaipena lortu eta lidergoa sendotu du Primoz Roglicek
Azken kilometroak ikusgarri egin ditu liderrak, eta helmugan sartu da Christophe Laporteren eta Michael Matthewsen aurretik. Ion Izagirre hirugarren da sailkapen nagusian, 50 segundora.
2021/03/12 - 17:51
Seigarren etapako azken kilometroak
Sailkapen nagusiko faborito nagusien artean erabaki da seigarren etapako irabazlea. Roglic gailendu da eta lidergoa sendotu du.
2021/03/12 - 15:34
Izen handiko txirrindulariak ihesaldian
6. etapa Brignoles eta Biot artean da eta eguneko ihesaldian, Anthony Perez, Elissonde, Campenaerts, Julien El Fares, Lutsenko eta Hivert ziklistak sartu egin dira.
2021/03/11 - 17:59
Bosgarren etapako azken kilometroa eta esprinta
Bukatu da jada Paris-Niza lasterketako bosgarren etapa eta bideo honetan duzu ikusgai garaipena lortzeko lehia.
2021/03/11 - 17:42
Sam Bennett nagusitasunez gailendu da, bigarrenez
Irlandarraren atzetik, Nacer Bouhanni eta Pascal Ackermann sartu dira. Tony Martinek erorikoa izan eta lasterketa utzi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik.
2021/03/11 - 17:20
Tony Martinek lasterketa utzi du eroriko baten eraginez; Roglicek jarraitu ahal izan du
Jumbo Visma taldeko Tony Martin eta Primoz Roglic lurrera joan dira Paris-Nizako 5. etapan, helmugarako 34 kilometro falta zirenean. Martinek lasterketa utzi du, eta Roglicek jarraitu ahal izan du.
2021/03/11 - 09:29
Roglic nagusitasunez gailendu da Chiroublesen eta lasterketako lider berria da
Primoz Roglicek irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Esloveniarra nagusi izan da lehen mailako azken igoeran. Ion Izagirre bosgarren da sailkapen nagusian.
2021/03/10 - 18:38
Chiroubleseko igoeraren azken kilometroak
Paris-Niza lasterketako laugarren etapa ñehen mailako mendatean bukatu da. Lehia ikusi ahal izan da faboritoen artean. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako azken kilometroak.
2021/03/09 - 18:23
Bisseggerrek liderraren elastikoa jantzi du, erlojupekoa irabazita
Suitzako txirrindularia izan da onena Paris-Nizako hirugarren etapan, eta Matthewsek ezin izan dio sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi.
2021/03/09 - 17:59
Paris-Niza lasterketako erlojupekoaren laburpena
Hirugarren etapa atzean utzi du jada Paris-Nizak. Bakarkako erlojupekoa egin dute txrrindulariek eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esangursatsuenak.
2021/03/09 - 16:12
Rohan Dennisek 17:47ko denbora egin du erlojupekoan
INEOS Grenadiers taldeko txirrindularia ondo ibili da erlojuaren kontrako proban. Gienen hasi eta bukatu egiten da 14,4 kilometro burutu eta gero.
2021/03/08 - 17:45
Cees Bolek faborito guztiak gainditu ditu esprintean
Aurreikusita zegoen bezala esprintean erabaki da garaipena gaurkoan ere. Michael Matthews da lider berria.
2021/03/08 - 17:35
Cees Bolek irabazi du Amilyn
Oinville-sur-Montcient eta Amilly artean 188 kilometro egin dituzte txirrindulariek. Garaipena esprintean erabaki da.
2021/03/08 - 16:05
Haizea agertu da lasterketan!
Paris Nizako 2. etapa Oinville-Sur-Moncient eta Amilly artean jokatzen ari da eta helmugarako 70 kilometroren faltan agertu dira haize-babesak.
2021/03/07 - 18:21
1. etapako azken kilometroa, erorikoa eta esprinta
Sam Bennett gailendu da lehen etaparen amaieran jokatutako esprintean. Azken kilometroan sartu eta berehala eroriko bat izan da tropelean, zenbait txirrindulari lurrera erori dira.
2021/03/07 - 18:17
Sam Bennettentzat izan da Paris-Nizako hastapenekoa
Deuceninck taldeko esprinter irlandarrak sasoiko dagoela erakutsi du, EAU Tourrrean beste bi garaipen erdietsita iritsi baita Frantziako lasterketara.