Paris-Niza
2023/03/07 - 17:45
Pogacarrek bakarkako esprint ikusgarria egin du Paris-Nizako taldekako erlojupekoan
Paris-Nizako 3. etapa taldekako erlojupeko modalitatean jokatu da, eta talde bakoitzaren denbora taldeko lehen txirrindulariak ezarri du. Tadej Pogacarrek esprint bikaina egin du Team UAEri denbora emateko.
2023/03/06 - 17:51
Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa eta esprinta
2023ko Paris-Nizako bigarren etapako irabazlea ere esprintean erabaki da. Mads Pedersen izan da azkarrena oso estua izan den lehian.
2023/03/06 - 17:51
Pedersenek irabazi du Fontainebleuko esprinta, Paris-Nizako bigarren etapan, eta lider jarri da
Tropela bat eginda iritsi da helmugara, eta esprinta ikusgarria izan da, hainbat txirrindulari sartu baitira garaipenerako lehian. Trek-Segafredo taldeko txirrindulari danimarkarra Olav Kooij Jumboko herbeheretarrari eta Magnus Cort Nielsen EF Education-EasyPosteko danimarkarri gailendu zaie.
2023/03/06 - 17:33
Tadej Pogacarrek sei segundoko gainsaria lortu du Paris-Nizako esprint berezi batean
Tadej Pogacar esloveniarrak bereganatu du Paris-Nizako 2. etapako helmugarako 13 kilometroren faltan kokatuta zegoen esprint bereziak aitortzen zuen sei segundoko gainsaria. Michael Matthews eta Nathan Van Hooydonck baino azkarragoa izan da.
2023/03/05 - 19:33
Merlierrek Paris-Nizako liderraren elastikoa jantzi du lehen etapa esprintean irabazita
Tim Merlierrek bereganatu du garaipena 2023ko Paris-Nizako estreinako etapan, esprintean Bennett eta Pedersen mendean hartuta. Bestalde, Pogacarrek sei segundoko gainsaria hartu du etapako azken igoeratxoan, eta hirugarren da sailkapen nagusian.
2023/03/05 - 18:33
Paris-Nizako lehen etapako azken kilometroa eta esprinta
2023ko Paris-Niza lasterketako lehen etapako irabazlea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/03/05 - 18:33
Pogacarren eta Vingegaarden arteko lehia Paris-Nizako estreinako etapako azken igoeran gainsaria hartzeko
2023ko Paris-Nizako lehen etapan Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da azken igoeran. Sei segundoko gainsaria egon da jokoan eta Pogacar izan da nagusi.
2023/03/05 - 18:00
Lehen erorikoak Paris-Nizako estreinako etapan
2023ko Paris-Niza abian da. Martxoaren 5an jokatuta da lehen etapa. Erorikoak egon dira, eta txirrindulariren batek edo bestek lasterketa utzi behar izan du.
2023/02/22 - 22:35
Pogacar ez da Strade Bianche lasterketan izango, eta Paris-Nizan irtengo da
2022an Strade Bianche proba irabazi zuen, baina aurten Paris-Nizaren alde egitea erabaki du. Jonas Vingegaardek ere hartuko du parte bertan. Pogacar, gerora, Milan-San Remo Klasikoan eta Flandriako Tourrean ibiliko da.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/11/30 - 19:29
Davide Rebellin Italiako txirrindularitzako txapeldun ohia hil da
Txirrindulari italiarra (51 urte) kamioi batek harrapatuta hil da Montebello Vicentino udalerrian entrenatzen ari zela.
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2022/03/13 - 20:41
Roglic gailendu da Paris-Nizan, Simon Yatesen erasoari aurre eginda
Britainiarrak estutasun handia eragin dio esloveniarrari, zeinak Wout Van Aert taldekide belgikarraren laguntza behar izan duen lidergoari eusteko.
2022/03/13 - 19:33
2022ko Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak
2022ko Paris-Nizako azken etapak une zirraragarriak eskaini ditu Roglicen eta Simon Yatesen artean sailkapen nagusirako borrokan. Bideo honetan etapako azken kilometroak ikus daitezke.
2022/03/12 - 20:03
Roglicek erabakita utzi du lasterketa Col de Turini gainean
Esloveniarrak garaipena lortu du azken metroetan erasoa jo eta faboritoak atzean utziz. Ion Izagirre 11. helmugaratu da.
2022/03/12 - 16:09
Paris - Nizako 7. etapako Col de Turiniko igoera ikusgarria
Faboritoen arteko eraso festa azken kilometroetan ikusi ahal izan da. Primoz Roglicek lortu du garaipena Col de Turiniko gainean.
2022/03/11 - 18:49
Burgaudeauk etaparik gabe utzi ditu Paris-Nizako esprinterrak
TotalEnergies taldeko frantziar gazteak ozta-ozta zeharkatu du helmuga Mads Pedersen eta Wout Van Aerten aurretik.
2022/03/11 - 17:46
Paris-Nizako 6. etapako azken kilometroa
2022ko Paris-Nizako 6. etapak ezusteko irabazlea izan du. Denei aurre hartuta sartu da Mathieu Burgaudeau frantziarra.
2022/03/10 - 18:44
Paris- Nizako 5. etapako azken kilometroak
Bideo honetan bildu ditugu Paris - Niza lasterketako bosgarren etapako momentu esanguratsuenak.
2022/03/10 - 17:17
McNultyk irabazi du bosgarren etapa eta Roglic da lider berria
Brandon McNulty nagusitu da Paris - Niza lasterketako bosgarren etapan, ihesaldia garaipenarekin biribilduta. Primoz Roglicek liderraren elastikoa jantzi du. Ion Izagirre sailkapen nagusiko 10.postuan da.