Nadia Erostarbe
2025/02/11 - 23:01
Nadia Erostarbe: ''Olatu onak hartzeko gogoz gelditu nintzen, baina gustura nago''
Basque Teameko surflaria etxera bueltatu da, Donostiara, WCT zirkuituan debuta egin ostean, surfeko zirkuiturik onenean, alegia. Lexus Pipe Pro txapelketan, Hawaiin, bederatzigarren postua eskuratu du.
2025/01/30 - 13:23
Nadia Erostarbe: ''Oso egun berezia izan da lehenengoz CTan parte hartu dudalako, gustura geratu naiz''
Nadia Erostarbek final-zortzirenetarako txartela lortu du World Surf Leagueko Championship Tourreko (CT) Lexus Pipe Pro txapelketan. Gainera, historia egin du, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko lehen emakumea izan baita.
2025/01/22 - 13:16
Erostarbe: ''Gogo eta emozioz beteta nago CTan parte hartzeko, leku arriskutsua da, baina dena emango dut''
Nadia Erostarbek Lexus Pipe Pro txapelketan parte hartuko du, munduko maila goreneko zirkuituko 2025eko lehen proban. Surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egingo duen Espainiako Estatuko lehen emakumea izango da. Prest dago erronkari aurre egiteko.
2024/08/01 - 15:09
Nadia Erostarbe: ''Nahi dudan emaitza domina bat lortzea da''
Nadia Erostarbe domina olinpikoa lortzeko lehian jarraitzen du. Lehenengo txandan ebaluazio onenak izan ditu surflari zarauztarrak eta itxaropena dauka domina bat etxera eramateko.
2024/03/03 - 21:03
Nadia Erostarbek eta Joan Duruk laugarren egin dute Munduko Txapelketan, Puerto Ricon
Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute, eta Tahitin lehiatuko dira zortzigarren izan den Andy Criererekin eta Janire Gonzalez-Etxabarrirekin batera.
2024/03/03 - 16:05
Erostarbe eta Duru, Munduko Surf Txapelketa irabazteko borrokan
Nadia Erostarbe eta Joan Duru Basque Teameko euskal surflariak Puerto Ricon jokatzen ari den Munduko Txapelketa irabazteko lehian ari dira.
2024/03/01 - 22:28
Nadia Erostarbek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik historia egin dute Olinpiar Jokoetarako txartela lortuta
Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflariek historia egin dute Puerto Ricoko munduko txapelketan. Bertan lortutako emaitzei esker, zumaiarra eta zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira.
2024/03/01 - 16:17
Nadia Erostarbek historia egin du Olinpiar Jokoetarako txartela lortuta
Puerto Ricoko munduko txapelketan, Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egin du. Bertan lortutako emaitzei esker, Parisko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela eskuratu du.
2023/10/24 - 16:45
Nadia Erostarbe surflaria, denboraldi berriko erronkei begira
Denboraldia amaituta, etxera itzuli da Nadia Erostarbe surflaria, atseden hartzeko asmoz. Nahiz eta Championship Tour txapelketatik kanpo geratu den, dagoeneko hasi da datorren sasoiko erronkak aztertzen.
2023/10/22 - 22:59
Omenaldia egin diote Nadia Erostarberi, Zarautzen
Surflari zarauztarrari bi txanda falta izan zaizkio hurrengo denboraldian onenekin jarduteko. Hala ere, zortzigarren geratu da Challenger kategorian, eta hurrengo denboraldian jarduteko txartela bermatu du.
2023/06/05 - 10:31
Aranburu, Ochoa, Erostarbe, Lasa eta Duruk aurrera egin dute Munduko Surf Txapelketako bigarren aukerakoan
Ariane Ochoak, Nadia Erostarbek, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak, Adur Amatriainek eta Joan Duruk euren neurketak gainditu dituzte, eta lehian jarraitzen dute. Adur Amatriain, ostera, txapelketatik kanpo geratu da laugarren kanporaketan.
2022/09/24 - 13:18
Nadia Erostarbe Munduko Txapelketatik kanpo geratu da
Nadia Erostarbek ezin izan du finlerdietarako txartela lortu Munduko Surf Txapelketan. Final-laurdenetan ez zuen aurrera egin, eta bigarren aukeran ez du aurrera egitea lortu.
2022/09/21 - 16:34
Nadia Erostarbe eta Pauline Ado, Munduko Txapelketako final-laurdenetara
Nadia Erostarbe zarauztarrak eta Pauline Ado hendaiarrak Huntington Beacheko Munduko Txapelketako final-laurdenetara igarotzea lortu dute. Garazi Sanchezek eta Adur Amatriainek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu, baina lehiaketan jarraituko dute bigarren aukerakoaren bitartez.
2022/09/20 - 16:29
Erostarbe, Sanchez eta Ado Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketan izango dira
Nadia Erostarbe, Garazi Sanchez eta Pauline Ado euskal surflariek Huntington Beacheko Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketara sailkatzea lortu dute
2022/03/26 - 15:13
Nadia Erostarbek bigarren egin du Netanya Pro txapelketan
Surflari zarauztarra finalera heldu da baina azken seriean Teresa Bonvalot portugaldarrak gainditu du.
2021/06/03 - 14:30
Nadia Erostarbek aurrera egin du, eta Andy Criere kanpoan geratu da
Albiste onak eta txarrak ekarri ditu El Salvadorren jokatzen ari den munduko txapelketak. Erostarbek aurrera jarraitzen du bigarren aukeran, eta Crierek, berriz, ezin izan du kanporaketa gainditu.
2021/05/31 - 23:21
Nadia Erostarbe, berraukera; Andy Criere, bigarren kanporaketara
Nadia Erostarbek ez du lehen kanporaketa gainditu El Salvadorreko Munduko Txapelketan eta berraukerako fasea jokatu beharko du. Andy Criere bigarren kanporaketara igaro da bere txandan bigarren izanda.
2021/02/11 - 13:31
Nadia Erostarbe, olatu gaineko aparretan
20 urteko zarauztarrak txikitatik izan du surflari profesionala izateko ametsa, eta amets hori gauzatzea lortu du. Orain, Tokioko Olinpiar Jokoetarako sialkatzea da bere helburu nagusia.
2020/08/22 - 23:06
Aranburu bigarren eta Erostarbe hirugarren, Pantin Classic txapelketan
Aritz Aranburu euskal surflariak bigarren postuan amaitu du Abanca Pantin Classic txapelketa gizonezkoen mailan. Emakumezkoen mailan Nadia Erostarbe hirugarren izan da.
2019/09/09 - 17:27
Canales eta Erostarbe, onenak euskal ordezkarien artetik Munduko Txapelketan
Leticia Canales eta Nadia Ereostarbe izan dira euskal surflari onenak Munduko Txapelketan. Biak, kanporatuak izan dira bigarren aukerako zazpigarren txandan.