Juan Martínez de Irujo
2014/06/26 - 13:25
Irujok eta Retegik finalerako pilotak aukeratu dituzte
Atanon izan da gaur finalerako pilota aukeraketa. Bakoitzak bere jokoaren aldeko pilotak aukeratuditu, Irujok biziagoak.
2014/06/16 - 21:30
Atano III.ak hartuko du Irujo eta Retegi Biren arteko finala
Ekainaren 29a izango da Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegiren arteko Buruz Buruzko Txapelketaren finalerako data, Enpresen Ligak iragarri duen bezala.
2014/06/14 - 22:39
Retegi Bi izango da Irujoren aurkaria, Buruz Burukoaren finalean
Aspeko pilotaria maisu aritu da Mikel Idoateren kontrako finalerdian, 22 eta 14 irabazita. Partida luzea, borrokatua eta gorabeheratsua izan da.
2014/05/24 - 22:00
Irujo finalerdietan da, Beroiz 22 eta 13 mendean hartuta
Iberokoak partida kontrolpean izan du hasieratik eta Mikel Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.
2014/05/04 - 21:48
Irujo eta Barriola, jaun eta jabe
Aspeko bikotea 22 eta 13 nagusitu zaie Olaizola II.ari eta Aretxabaletari, Binakako Txapelketako final gogor eta lehiatuan.
2014/05/03 - 23:11
Olaizola-Aretxabaleta eta Irujo-Barriola: heldu da Binakakoaren finala
Txapelketa osoan agertutako sendotasunaren ondorioz, Asegarceko bikotea faboritotzat jotzen dute gehienek. Partida, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
2014/05/02 - 15:56
Irujo: 'Sasoi hobean heldu naiz beste final batzuetara'
Hala ere, ilusio handiarekin eta gauzak ondo egiteko nahiarekin gainditu nahi ditu gabeziak eta arazo fisikoak.
2014/04/21 - 21:32
Irujo-Barriola finalera, Iberokoaren partida borobilari esker
Partida hirunakoaren ostean hautsi da, urdinen nagusitasunaren ondorioz (22-8). Olaizola II.a eta Aretxabaleta izango dituzte aurrez aurre gaurko irabazleek, maiatzaren 4ko finalean.
2014/04/20 - 18:48
Irujo-Barriola eta Xala-Zubieta, finalera sartzeko lehian
Bi aldiz neurtu dituzte indarrak aurtengo Binakako Txapelketan, eta garaipen bana lortu. Partida zuzenean emango dute ETBk eta eitb.com-ek, 17:00etatik aurrera.
2014/04/05 - 21:55
Irujo eta Barriola, jaun eta jabe (22-8)
Urrutikoetxea eta Beroiz erraz gainditu dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan. Galtzaileek agur esan diote finalean sartzeko aukerari.
2014/04/04 - 17:05
Martinez de Irujo jokatzeko prest dago
Labriten Urrutikoetxea-Beroiz bikotearen aurka aritzeko prest dago Iberoko aurrelaria.
2014/04/02 - 20:37
Martinez de irujok ostiralean erabakiko du jokatu edo ez
Martinez de Irujo Labriten izan da gaur. Iberokoak pilota aukeraketan hartu du parte, baina ez du ezker eskua behartu nahi izan. Baikor azaldu da baina jokatu edo ez ostiralean erabakiko du.
2014/04/01 - 19:01
Antxon Maiz: 'Olaizola II.a eta Irujo besteen gainetik daude'
Arantzako pilotariak eta Julian Retegik bosna txapel dituzte Binakako txapelketan, beste inork baino gehiago.
2014/03/31 - 22:25
Irujok zalantza izaten jarraitzen du
Iberokoari erresonantzia egin diote, eta azterketa medikoan hematoma bat ikusi diote.
2014/03/28 - 14:49
Aritz Lasak Martinez de Irujoren ordez jokatuko du Gasteizen
Martinez de Irujo ez da prest egongo larunbatean jokatzeko, Barriolarekin batera, Olaizola II-Aretxabaleta bikotearen aurka.
2014/03/26 - 17:59
Irujo larunbateko partidarako zalantza da
Irujo ez da egon pilota aukeraketan, Barriola bikotekide eta Olaizola II-Aretxabaleta aurkariekin.
2014/03/06 - 19:29
Irujo ez da iganderako pilota aukeraketan egon
Iberokoak ezin izan du materiala aukeratu, familiako konpromiso batengatik. Abel Barriolak, igandean bueltan, Titin III.a eta Merino II.arekin batera aukeratu ditu pilotak.
2014/03/01 - 22:22
Irujo-Tolosa bikotearen garaipena Labriten
Olaizola II.a eta Aretxabaleta gainditu dituze liderren arteko partidan. Irujok neurketa handia egin du, baina Xabi Tolosaren kalitatea eta jokoa izan dira protagonista nagusiak.
2014/02/23 - 21:32
Irujo eta Cecilio, finalaurrekoetan ia, irabazle Eibarren
Irujok eta Ceciliok Urrutikoetxea-Beroiz bikoteari irabazi diote Eibarko Astelena pilotalekuan (22-15), eta ia sailkatuta daude Binakako Txapelketako hurrengo fasea jokatzeko.
2014/02/23 - 17:44
Irujok eta Ceciliok zortzigarren puntua lortu dute
Ezusteko handirik ez bada, Aspeko bikotea Binakakoaren finalerdietan izango da, igande honetan Urrutikoetxeari eta Beroizi 22 eta 15 irabazi ostean.