Jon Rahm
2020/06/13 - 13:46
Jon Rahmek ez du kortea gainditu Charles Schwab Challenge txapelketan
Barrikako jokalaria lehiaketatik kanpo geratu da, 71 kolpe eginda (+1). Guztira, txapelketan 140 egin ditu.
2020/06/12 - 13:23
Jon Rahm lehian da berriro, koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean
Charles Schwab Challenge torneoan zirkuituko jokalaririk onenak bildu dira.
2020/06/09 - 23:01
Rahm: ''Inoiz ez dut horren geldialdi luzerik izan, baina irabaztera nator''
Jon Rahmek PGA Tourreko Charles Schwab Challenge txapelketan parte hartuko du aste honetan. Barrikakoak koronabirusak eragindako geldialdiari eta txapelketan dituen helburuei buruz hitz egin du.
2020/06/01 - 16:32
Floyden erailketaren aurrean, kirolariak suminduta
Minneapolisen polizia batek Floyd ito zuen. Han eta hemen etengabeak izaten ari dira egoera salatzeko mezu eta keinuak. Jon Rahmek ere biolentzia arrazista salatzeko bere aletxoa jarri nahi izan du.
2020/05/11 - 16:19
Rahmek, burua hemen, bera han
Oso litekeena da Jon Rahm izatea ofizialki lehiatzen hasiko den aurreneko euskal kirolaria. Dena ondo baldin badoa ekainaren 11n abiatuko da, Texasen.
2020/03/18 - 12:08
Golfeko sailkapena ez da aldatuko, lehiaketa bueltatu arte
Munduko sailkapeneko liderra da Rory McIlroy da eta ondoren Jon Rahm bizkaitarra.
2020/02/24 - 17:58
Rahm munduko sailkapeneko bigarren postura igo da eta McIlroy liderra gertuago du
Mexikoko World Golf Championshipa hirugarren postuan amaituta, Jon Rahmek postu bat gora egin du Rory McIlroy buru duen munduko sailkapenean.
2020/02/24 - 10:30
Jon Rahm, hirugarren Mexikon
Patrick Reedek eraman du asteburuan jokatu den World Golf Championship lehiaketa.
2020/02/23 - 14:01
Jon Rahmek kolpe bakarrean egindako zuloa, Mexicon
Barrikako golf jokalariak kolpe bakar batean egin du Mexikoko golf txapelketako 17. zuloa, hirugarren jardunaldian.
2020/01/27 - 18:01
Rahmek munduko sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du
Jon Rahm bizkaitarrak bigarren amaitu zuen Farmers Insurance Irekia, garaile izan zen Marc Leishmanengandik kolpe bakarrera.
2020/01/27 - 15:23
Jon Rahmek ez du Farmers Insurance Open irabazi kolpe batengatik
Azken erronda gaizki abiatu du Jon Rahmek eta horrek Farmers Insurance Open txapelketa irabaztetik baztertu du. Marc Leishman izan da garaile, 273 kolperekin, bizkaitarrak baino bat gutxiago.
2020/01/06 - 15:39
Rahmek PGAko lehen txapelketan hamargarren postua lortuta ekin dio urteari
Sentry Tournament of Championship txapelketan hamargarren izan da euskal golf jokalaria. Justin Thomas izan da irabazlea. Jon Rahmek hirugarren jarraitzen du munduko sailkapenean.
2019/12/15 - 14:39
Jon Rahmek zutik jarri du San Mames, ohorezko sakea egitean
Barrikako golf jokalariak San Mamesen bildutako zaleen omenaldia jaso du, Europako golf zirkuitua irabazi ostean. Horrez gain, Rahm munduko hirugarren jokalaririk onena da gaur egun.
2019/12/12 - 11:31
Jon Rahmek omenaldia jaso eta ohorezko sakea egingo Athletic-Eibar derbian
Barrikakoa zurigorrien zale sutsua da eta bere aitona beheko kategorietako ordezkaria izan zen 33 urtez.
2019/12/03 - 21:53
Rahm, 2019ko Europako Zirkuituko jokalari onena
Jon Rahm bizkaitarrak 2019ko European Tourreko jokalari onenaren saria jaso du; sari hori lortu duen lehen euskal golf jokalaria da.
2019/11/25 - 16:56
Jon Rahm, munduko sailkapeneko hirugarren postuan
Dubain irabazita, Barrikako golf jokalariak bi postu egin ditu gora sailkapen horretan. Bizkaitarrak Europako jokalari onenaren postuan amaituko du urtea, lehen aldiz.
2019/11/25 - 16:48
Rahm hirugarren da munduko sailkapenean eta lehen postua lortzea du helburu 2020rako
Jon Rahmek Europako Zirkuitua irabazi du, eta munduko sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da. 2020rako dituen helburuak dira; lehen postua eskuratzea eta Olinpiar Jokoetan domina eskuratzea.
2019/11/24 - 16:23
Jon Rahm, Europako Zirkuituko jokalaririk onena
Barrikakoa Dubaiko txapelketan nagusitu da eta, ondorioz, Europako sailkapeneko lehen postuan amaituko du urtea.
2019/10/14 - 22:40
Ryder Cup eta Olinpiar Jokoak, Jon Rahmen helburu nagusiak 2020rako
Jon Rahm pozik da 2019an eskuratu dituen lorpenekin, eta datorren denboraldiari begira jarri da jada. Ryder Cup txapelketa eta Tokio 2020 ditu begiz jota golf-jokalari bizkaitarrak.
2019/10/13 - 16:35
Rahm, txikienekin Arboledako golf zelaian
Jon Rahm Barrikako golf-jokalaria oporretan da Bizkaia aldetik, famialiarekin. Hala ere, ez du golfa albo batera utzi, eta Arboledara gerturatu da txikienekin golf jardunaldi batez gozatzeko.