Jannik Sinner
2025/07/13 - 23:43
Sinnerrek lehen aldiz irabazi du Wimbledon torneoa
Oraingoan, tenislari italiarra Carlos Alcaraz baino gehiago izan da. Lehen aldia da espainiarrak Grand Slam bateko finala galtzen duela.
2025/06/07 - 14:45
Alcaraz eta Sinner, Roland Garroseko tituluaren bila
Carlos Alcarazek Jannik Sinner italiarraren aurka neurtuko ditu indarrak Roland Garros txapelketaren finalean. Alcarazek Musetti garaitu du (6-4, 6-7, 0-6 eta 0-2) finalerdietan, eta Sinnerrek, Djokovic (6-4, 7-5 eta 7-6).
2025/02/15 - 20:03
Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Sinnerri dopinagatik
Montecarloko eta Madrilgo Sunshine Double txapelketak galduko ditu, eta Erromako Mastersean itzuliko da.
2025/01/26 - 14:37
Jannik Sinnerrek titulua berretsi du Australian Zvereven aurka, eta bere hirugarren Grand Slama irabazi du
Italiako tenislaria Alexander Zverev alemaniarrari gailendu zaio igande honetan (6-3, 7-6 (4), 6-3). Munduko lehenak iazko garaipena berretsi du eta bere kirol ibilbideko hirugarren Grand Slama poltsikoratu.
2025/01/18 - 14:21
Sinner eta Swiatek Australiako Irekiko final-zortzirenetara sailkatu dira
Italiarra Marcos Giron estatubatuarrari gailendu zaio 6-3, 6-4 eta 6-2, joko onik egin gabe. Poloniarrak, aldiz, Emma Raducanu britainiarra menderatu du 6-1 eta 6-0, eta txapelketa osoan set bakarra galdu gabe jarraitzen du.
2024/10/13 - 19:32
Jannik Sinner italiarrak Shanghai konkistatu du, Novak Djokovic mendean hartuta
ATP rankingeko lehenak 7-6 (4) eta 6-3 irabazi dio serbiarrari Shanghaiko 1.000 Masterseko finalean.
2024/09/09 - 01:16
Jannik Sinnerrek irabazi du AEBko Irekia
Tenislari italiarra 6-3, 6-4 eta 7-5 gailendu zaio Taylor Fritz estatubatuarrari.
2024/01/28 - 20:14
Sinnerrek bere lehen Grand Slama irabazi du, Medvedevi Australian bi set iraulita
Errusiarra 3-6 eta 3-6 aurreratu da, baina 22 urteko italiarrak ez du amore eman, eta hurrengo hiru setak irabazi ditu hiru ordu eta 43 minutuan.