Irene Paredes
2021/06/09 - 23:12
Irene Paredes: ''Azkenean liga irabaztearen helburua lortu dugu, eta oso pozik nago''
PSG taldeko kapitaina den Irene Paredesek elkarrizketa eskaini dio Euskal Telebistari. Klubaren historian lehen aldiz lortu du Liga irabaztea Parisko taldeak.
2020/08/27 - 01:03
Olympique Lyonek mendean hartu du PSG eta Wolfsburgen aurka jokatuko du finala
Wendy Renardek 67. minutuan sartutako golak erabaki du finalerdia. Irene Paredesen Paris Saint-Germain taldea Txapeldunen Ligatik at geratu da, finalaren atarian.
2019/08/26 - 14:46
Irene Paredesek Athletic uztea erabaki du
Jokalari zuri-gorriak klubarekin duen kontratua ekainaren 30ean amaitzen da.
2019/07/04 - 16:21
Irene Paredes: 'Bultzada eta jarraipen handiak izan ditugu, eta hori oso ona da'
Irene Paredesek bi Munduko Kopa jokatu ditu jada. Etxean da, eta campusa antolatu du udarako. ETBrekin hitz egin du campusari eta emakumeen futbolak izan duen bilakaerari buruz.
2019/05/20 - 16:02
Quiñones, Paredes, Nahikari eta Lucia Garcia, Frantziako Munduko Txapelketara
Lau euskal jokalari deitu dituzte Espainiako selekzioarekin jokatzeko udako Mundialean.
2019/03/28 - 00:04
Bayern vs Bartzelona eta Lyon vs Chelsea, Txapeldunen Ligako finalerdietan
Irene Paredesen Paris Saint-Germainek ezin izan du Chelsearen aurkako kanporaketa gainditu, nahiz eta 2-1 menderatu duen etxean.
2019/03/27 - 11:04
Irene Paredesen PSGk joaneko 2-0ekoa irauli beharko du
Chelsearen kontra galdu eta gero erronka zaila du Pariseko taldeak. Lyonek eta Bartzelonak aldea lortu zuten joaneko partidan eta Slaviak eta Bayern Munichek bana egin zuten.
2018/12/28 - 17:57
Irene Paredesek jaso du Gipuzkoako kirolaririk onenaren saria
Urte bikaina osatu du Paris Saint Germainen ari den Legazpiko atzelariak, Frantziako Kopa irabaziz. Talde onenaren saria Txuri-Berri curling taldeak eraman zuen.
2018/03/22 - 14:22
Irene Paredes: 'Horrelako sariek indarra ematen dizute'
Paris Saint Germaineko jokalari legazpiarra nazioarteko 2017ko hamaikakorik onenean sartu dute. Frantziako Ligan eta Txapeldunen Ligan ezinbesteko jokalaria da gipuzkoarra.
2017/06/02 - 13:50
Irene Paredesen PSG taldeak Txapeldunen Ligako finala galdu du, penaltietan
Olympique Lyon taldeak titulua irabazi du partida hobea jokatuta, baina ez da golik sartzeko gai izan.
2017/05/31 - 16:12
Irene Paredesen PSGk Txapeldunen Ligako finala jokatuko du
Legazpiko jokalariak atzerriko bere lehen titulua lortu dezake Cardiffen.