Iñigo Llopis
2021/09/09 - 22:40
Iñigo Llopis 2022ko Munduko Txapelketari begira dago
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu zuen Paralinpiar Jokoetan eta agerraldia egin du ostegun honetan Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.
2021/09/01 - 13:36
Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma lortu dute estilo libreko 400 metroetan
Llopis zazpigarren izan da gizonezkoen mailan eta Nahiak laugarren postuan amaitu du emakumezkoen mailako finala. Txirrindularitzan Eduardo Santasek eta mahai-tenisean Iker Sastrek ere diplomak eskuratu dituzte.
2021/08/27 - 13:25
Iñigo Llopis, zilarra, 100 metro bizkarreko proban
Txirrindularitzako jazarpen probetan Dorian Foulonek urrea lortu du eta Alexandre Leautek zilarra.
2021/08/25 - 14:36
Llopisek ez du sailkapen fasea gainditu estilo libreko 100 metrokoan
Aquatic Centren jokatu diren hiru serieetako bigarrenean egin du igeri, bere txandan laugarren amaituz. Abuztuaren 27an bizkar estiloko 100 metroko proban hartuko du parte.
2021/08/25 - 14:35
Iñigo Llopis, finaletik at
Basque Teameko beka duen Iñigo Llopis igerilariak ez du lortu Tokioko Joko Paralinpikoetako bere estreinakoan finalean sartzea estilo libreko 100 metroko lasterketan.
2021/05/19 - 21:28
Tobalinaren, Jainagaren, Morenoren eta Axperen pazientzia
Carlos Tobalina, Odei Jainaga, Arantza Moreno jaurtitzaileek eta Maialen Axpe pertika jauzilariak bakoitzak euren diziplinetan aurrera egiteko behar duten pazientziaz mintzatzen dira; izan ere, pisu zein xabalina jaurtiketek edota pertika jauziek oso lan espezifikoa eta teknikoa eskatzen dute.
2021/05/18 - 14:37
Iñigo Llopis igerilariak urrea lortu du Europako Txapelketan, Portugalen
Donostiarra S8 erako 100 metroko bizkar estiloan gailendu da, eta txapelketan lortzen duen bigarren domina da, igandean brontzea irabazi baitzuen.
2021/05/18 - 13:52
Iñigo Llopis, Europako txapelduna
Iñigo Llopisek urrezko domina bereganatu du Madeiran jokoan den igeriketa egokituko Europako txapelketan. Tokioko Paralinpiar Jokoetan goiko postuetan izateko lehian egon daitekeela baieztatu du.