Iker Irribarria
2020/01/02 - 12:43
Berdinketa da nagusi Binakako Txapelketako bigarren postuarekiko lehian
Jaka eta Zabaletak sailkapenaren gorenean jarraitzen dute Bengoetxea eta Mariezkurrenari irabazita. Altuna-Galarza eta Artola-Imaz bikoteek, berriz, puntu berak dituzte.
2019/12/30 - 15:25
2019. urteko pilota partidetan bizitako unerik onenak
Elezkano II eta Rezusta, binakako txapeldun izan ziren. Buruz burukoan, Iker Irribarria nagusitu zen. Leire Etxanizek banaka eta binaka irabazi zuen. Pilota mistoak bide berria zabaldu du.
2019/12/29 - 21:46
Olaizolak eta Urrutikoetxeak mendean hartu dituzte Irribarria eta Rezusta
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak bigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Irribarriari eta Rezustari 22-16ko emaitzarekin irabazita.
2019/12/26 - 12:10
Aldeak handitu egin ditu 5. jardunaldiak
Sailkapenaren buruan, bi bikote daude partida bakarra galduta: Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz. Zuloan, berriz, beste bi partida bakarra irabazita: Olaizola-Urrutikoetxea eta Bengoetxea-Mariezkurrena.
2019/12/24 - 12:23
Pilota, Gabonetan ere
Abenduaren 25ean amaituko da 5. jardunaldia eta asteburuan hasiko da seigarrena; Eibarrek hartuko du, urtarrilaren 1ean, urteko lehen neurketa.
2019/12/21 - 20:50
Irribarria-Rezusta nagusi izan dira Bengoetxea-Mariezkurrenaren aurka (22-12)
2017ko Binakakoaren irabazleak nagusia izan dira Lekeition jokatutako partidan eta txapelketako hirugarren garaipena lortu dute.
2019/12/20 - 12:20
Abian da Binakakoaren bosgarren jardunaldia
Jaka-Zabaleta bikote liderraren eta Olaizola II.a-Aretxabaleta azken sailkatuaren arteko neurketak emango dio hasiera jardunaldiari. Azken partida Eguberri egunean jokatuko da.
2019/12/16 - 22:26
Garaiturik gabeko bikoterik ez, laugarren jardunaldiaren ostean
Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteek jarraitzen dute sailkapenaren buruan, lehenengoz partidak galdu arren.
2019/12/16 - 21:32
Irribarriak eta Rezustak garaipena lortu dute Artolaren eta Imazen aurka
Irribarria-Rezusta bikoteak irabazi egin du Artolaren eta Imazen kontra (22-16) jokatu duen Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partida.
2019/12/08 - 22:00
Altuna III.a eta Galarza, garaile Irribarria-Rezusta bikotearen aurka
Altuna III.ak eta Galarzak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatu duten 3. jardunaldiko partida. Lehen garaipena Altuna-Galarza bikotearentzat.
2019/11/30 - 21:52
Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteen lehen garaipenak
Irribarriak eta Rezustak 22-21 irabazi diote Ezkurdia-Martija bikoteari BInakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Bengotxeak eta Aretxabaletak ere 22-21 irabazi dute Laso-Albisu bikotearen kontra.
2019/11/29 - 10:22
Jaka - Zabaleta VS Altuna III.a - Ladis Galarza, gaur, zuzenean
Amezketa, Estella-Lizarra, Eibar eta Soria dira Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko egoitzak.
2019/11/25 - 20:09
Jaka eta Zabaleta, lider lehen jardunaldiaren ostean
22 eta 5 nagusitu zitzaizkien Irribarria eta Rezustari, eta horri esker sailkapeneko lehen postuan jarri dira.
2019/11/24 - 20:39
Jaka eta Zabaleta aise nagusitu dira Irribarriaren eta Rezustaren aurka
Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak 22-5eko emaitzarekin lortu dute garaipena Irribarria-Rezusta bikotearen kontra, Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partidan.
2019/11/04 - 19:27
4 t'erdikoaren egutegia eta kanporaketak
Martxan da 2019ko 4 t'erdiko txapelketa.
2019/10/07 - 22:28
Artola, Laso eta Etxeberriak aurrera egin dute eta final-laurdenak zehaztu dira
Lehendabiziko biek final-zortzirenetako euren kanporaketak irabazi dituzte; Etxeberria, berriz, fase horretako galtzaileen artean tanto gehien lortu dituen pilotaria izan da.
2019/10/05 - 16:41
Victor final-laurdenetako ligaxkara sailkatu da, Irribarriari aise irabazita
Victor Estebanek 22-7ko emaitzarekin irabazi zion Iker Irribarriari Lau t'erdiko Txapelketako final-zozrtzirenetako neurketa, eta Altunaren A multzoan egongo da final-laurdenetan.
2019/10/04 - 13:25
Irribarria eta Victor, kaiolako lehen partida
2019ko 4 t'erdiko txapelketako lehen neurketa jokatuko da Zallan. Mikel Urrutikoetxearen baja baieztatuta dago.
2019/09/24 - 16:39
Berritasunak 4 t'erdiko Txapelketan
Urriaren 4an hasiko da kaiolako txapelketa. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute txapelketa urtero legez.
2019/08/16 - 13:55
Irribarriak eta Rezustak Zarauzko finala jokatuko dute
Garaipenaren bidera itzuli dira Iker Irribarria eta Beñat Rezusta Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Izan ere, nagusi izan dira Zaratzko Torneoaren lehenengo finalaurrean eta finala jokatuko dute.