Goiuri Zabaleta
2025/10/07 - 23:36
Goiuri Zabaleta, 3Hko finalista: ''Ez dago faborito garbirik; ez dago partidua hautsiko duen faktorerik''
Zabaleta-Mendizabal eta Etxegarai-Gaminde bikoteek jokatuko dute Hiru Hiriburuak torneoko finala, igandean, Donostiako Atano Hirugarrena pilotalekuan. Pilotariek final irekia izango dela uste dute.
2024/12/17 - 15:35
Goiuri Zabaleta: ''Oraingoz ez daukat mugarik, pilotaz gozatu nahi dut''
Goiuri Zabaleta da Lau t'erdiko aurtengo txapelduna, joan den asteburuan finalean Aldai mendean hartuta. Nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/12/15 - 16:16
Goiuri Zabaleta, Lau t’erdiko txapeldun 15 urterekin
Leitzako aurrelariak iazko finaleko arantza atera, eta bere lehen txapela irabazi du, partida bikaina eginda Amaia Aldai egungo txapelduna 11-22 menderatuta.
2024/12/15 - 16:06
Goiuri Zabaletak Lau t'erdiko txapela bereganatu du Aldai menderatuta (11-22)
Goiuri Zabaletak historia egin du Emakume Master Cupeko finala 15 urterekin irabazita. Nafarra Amaia Aldai egungo txapeldunari gailendu zaio, 11-22, final gogor batean.
2024/12/15 - 15:13
Goiuri Zabaleta: ''15 urterekin amets hau betetzea ikaragarria da''
Goiuri Zabaleta da Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko txapeldun berria. 15 urteko pilotari leitzarrak 11-22 irabazi dio Amaia Aldai azken urteetako garaileari. Zabaletak erabateko nagusitasuna erakutsi du Sestaoko Las Llanas frontoian. Iazko finaleko arantza kenduta, lehen txapela eskuratu du.
2024/12/11 - 15:30
Aldai eta Zabaleta, aurrez aurre, Lau t'erdiko finalean
Amaia Aldai egungo txapeldunak Goiuri Zabaleta izango du aurkari igande honetan Sestaon jokatuko duten Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Indartsu daudela esan dute biek, finala gogorra izango dela azpimarratzeaz gain.
2024/11/23 - 14:48
Goiuri Zabaleta: ''Laso gertuago daukat Peio baino, eta bere alde egingo dut''
Lau t'erdiko egungo txapeldunordea gustura da igandeko final handian bi nafar izango direlako aurrez aurre: Unai Laso eta Peio Etxeberria. Lasok bezala, Goirurik ere errematea du gustuko, eta Bizkarretakoaren alde egingo du.
2024/10/13 - 16:01
Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek jantzi dituzte Hiru Hiriburuak torneoko txapelak
Gasteizko Ogueta frontoian jokatutako finalean, Zabaleta-Mendizabal bikoteak 16-22 menderatu ditu Mirian Arraiza eta Enara Gaminde.
2024/07/23 - 02:18
Zabaleta-Gaminde: ''Txapelketa ona egin dugu eta finalerako sailkatu gara''
Goiuri Zabaleta eta Enara Gamindek "Plazandreak" saioko binakako finalerako txartela lortu dute, Leire Galeano eta Maddalen Etxegarairi 22-15 irabazita. Finalean Aldai-Mendizabal bikotea izango dute aurkari.
2024/07/09 - 01:35
Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminde: “Txapelketa motza izanda, puntua ateratzea oso garrantzitsua da”
Zabaleta eta Gaminde bikotea 22-13 gailendu da "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldia Aldai-Mendizabalen aurka. Bilboko Esperantza pilotalekuan hasieratik nagusi izan dira.
2023/12/14 - 22:26
Goiuri Zabaleta, igandeko finalerako prest
Abenduaren 17an Lau T'erdiko Emakume Master Cupeko finala jokatuko dute Durangon Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak. Leitzarrarentzat estreinako finala izango da txapelketa honetan.