Garbiñe Muguruza
2021/08/08 - 11:06
Noiz eta zer ordutan lehiatuko dira euskal kirolariak Tokioko Olinpiar Jokoetan?
Partaidetza zabala izango du euskal kirolak Tokioko Olinpiar Jokoetan. 33 kirolari izango dira, guztira, 14 espezialitatetan banatuta.
2021/07/28 - 16:40
Virginia Diaz, finalera; Garbiñe Muguruza, Jokoetatik kanpo
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria lemazainik gabeko biko finalera sailkatu da Aina Cid katalanarekin batera. Bestalde, Garbiñe Muguruza tenislariak agur esan die Jokoei final-laurdenetan.
2021/07/28 - 14:29
Garbiñe Muguruza, lehiatik kanpo final-laurdenetan
Elena Rybakina kazakhstandarraren aurka galdu du (7-5 eta 6-1), banakako txapelketan. Hortaz, Tokioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, atzo binakako lehian ere aurrera ezin eginda geratu baitzen.
2021/07/26 - 13:52
Garbiñe Muguruza final-zortzirenetarako sailkatu da
Aise gailendu zaio Qiang Wang txinatarrari bi setetan (6-3 eta 6-0), ordubete pasatxoan.
2021/07/25 - 19:30
Garbiñe Muguruza bigarren kanporaketarako sailkatu da
Kudermetova errusiarra hartu du mendean bi setetan eta hurrengo partida astelehenean jokatuko du.
2021/07/22 - 16:30
32 euskal herritar lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan
Horietako 22, gainera, estreinakoz arituko dira. Maialen Chourraut, Mikel Oyarzabal eta Jon Rham dira ezagunenak. Guztira, 14 espezialiatetan lehiatuko dira.
2021/07/02 - 22:39
Garbiñe Muguruzak agur esan dio Wimbledoni
Ons Jabeurrek Garbiñe Muguruza kanporatu du Wimbledoneko hirugarren kanporaketan. Pliskova, Sabalenka eta Swiatek, final-zortzirenetara sailkatu dira.
2021/07/01 - 01:41
Muguruzak Wimbledoneko hirugarren kanporaketarako txartela lortu du
Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Pattinamaren aurka eta Venus Williams kanpratu duen Jabeur izango du aurkari. Kenin txapelketatik at geratu da. Swiatek, Azarenka eta Pavlucehnkova, aurrera.
2021/06/03 - 15:12
Muguruza, kanporatuta; Williams, aurrera baina nekez; Federer, nagusitasunez
Garbiñe Muguruza kalera joan da lehen kanporaketan Marta Kostyuk ukrainarraren aurka (6-1 eta 6-4). Serena Williamsek 7-6 (6) eta 6-2 irabazi dio Irina Begu errumaniarrari. Roger Federer garaipenarekin itzuli da, aurreko ekitaldian parte hartu gabe egon ostean urtebetez, eta Denis Istandez gainditu du 6-2, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin.
2021/03/13 - 22:48
Garbiñe Muguruza, garaile Dubaiko txapelketan
Garbiñe Muguruza tenislariak denboraldiko lehen titulua lortu du Barbora Krejcikova txekiarrari 7-6 (6) eta 6-3 irabazita. WTA 1.000 kategoriakoa den Dubaiko txapelketa eskuratu du, pista gogorrean.
2021/03/13 - 20:50
Muguruzak Dubaiko txapelketa bereganatu du
Barbora Krejcikova txekiarrari irabazi dio 7-6 (6) eta 6-3ko emaitzarekin, eta denboraldiko lehen txapelketa irabazi du.
2021/03/07 - 13:29
Muguruzak Dohako txapelketako finala galdu du, Kvitovaren aurka
Garbiñe Muguruza munduko sailkapeneko 16. tenislariak 6-2 eta 6-1 galdu du partida.
2021/02/14 - 16:05
Muguruza eta Thiem, kanporatuta final-zortzirenetan; Serena eta Djokovic, aurrera
Garbiñe Muguruzak eta Dominic Thiemek galdu egin dute final-zortzirenetan, Naomi Osakaren eta Dimitroven aurka, hurrenez hurren. Serena Williamsek eta Djokovicek Sabalenka eta Raonici irabazi diete.
2021/02/12 - 17:40
Djokovicek sufrituta egin du aurrera; Muguruza eta Halep, arazorik gabe
Novak Djokovicek bost set behar izan ditu Fritz mendean hartzeko, eta aurrera egin du Australiako Irekian. Garbiñe Muguruzak aise irabazi dio Zarina Diyasi. Halep, garaile Kudermetovaren aurka.
2020/10/04 - 14:47
Garbiñe Muguruza hirugarren txandan kanporatu dute
Garbiñe Muguruzak Danielle Collins estatubatuarraren aurka galdu du (7-5, 2-6 eta 6-4) eta 2020ko Roland Garros txapelketatik at geratu da.
2020/10/02 - 01:34
Muguruzak Pliskovari irabazi dio eta aurrera jarraitzen du
Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Kristyna Pliskovaren kontra (3-6 eta 2-6) Roland Garroseko bigarren txandan.
2020/09/04 - 12:59
Garbiñe Muguruzak ezin izan du bigarren kanporaketa gainditu
Caracasen jaiotako tenislariari asko kostatzen zaio txapelketan aurrera egitea; zortzi aldiz parte hartu du eta behin bakarrik gainditu du bigarren kanporaketa.
2020/09/03 - 22:19
Muguruzak agur esan dio US Open txapelketari
Garbiñe Muguruzak 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin galdu du Tsvetana Pironkovaren aurka jokatu duen bigarren txandako partida eta Grand Slam estatubatuarretik at geratu da.
2020/09/01 - 23:59
Garbiñe Muguruza, aurrera US Open txapelketan
Muguruzak garaipena lortu du Nao Hibinoren aurka 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin Grand Slam estatubatuarreko lehen txandan.
2020/02/01 - 14:20
Sofia Keninen eta Garbiñe Muguruzare arteko finalaren laburpena
Garbiñe Muguruzak Australiako Irekiko finala galdu du Sofia Kenin estatubatuarraren aurrean.