Euskal Selekzioa
2023/09/03 - 17:11
Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan
Talde mistoko 580 kiloko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du Suitzan ospatzen ari den sokatirako munduko txapelketan. Finalerdietan Italia mendean hartu eta gero, suediarrak izan dituzte aurkari final handian. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute suediarren nagusitasunaren aurrean.
2023/09/02 - 23:04
Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan
Suitzan, lur gaineko munduko sokatira txapelketan, euskal selekzioak lehen domina irabazi du arratsaldean, zilarra. Gaur ere Suitzarrak izan dituzte finalista, eta ezin izan dituzte menderatu.
2023/09/02 - 17:08
Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan
Euskal selekzioko 23 urtez azpiko 500 kiloko emakumeek brontzezko domina oso gertu izan dute Suitzan jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketan. Gizonezkoetan 680koan eta 23 urtez azpiko 660koan aritu dira. Biak ere dominetatik urruti baina Euskal Herria ordezkatzearen harrotasunez.
2023/08/13 - 19:50
Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon
Sei euskal pilotari aritu dira lehian herrialde amerikarrean. Partidak jokatu dira hainbat modalitatetan, baita bi selekzioen arteko erronka berezia ere.
2023/07/29 - 22:17
Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna
Mexiko Hirian egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, hainbat herrialdek eta Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak erabaki dute gai zerrendatik kentzea bertan zegoen puntu bakarra; hala, Euskadiko Federakuntzak jarraitzen du eskubide osoko kide izan gabe.
2023/07/29 - 12:42
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko selekzioaren ofizialtasuna bozkatuko du gaur
Mexiko Hirian egingo duten batzar orokorrean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak erabakiko du estatutuak aldatzea ala ez, eta, baiezkoa gailentzekotan, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza eskubide osoko kide gisa onartzen duen ala ez.
2023/07/28 - 20:19
Euskadiko Federakuntza itxaropentsu dago, Nazioarteko Federazioak hartu beharreko erabakiaren gainean
"Itxaropenak benetakoak dira; gero, zer gertatuko den... Partidetan bezala, partida amaitu arte ez dugu jakingo zeinek irabazi duen", esan dio Enaitz Olaeta Euskadiko Federakuntzaren Zuzendaritza Batzordeko kideak EITBri.
2023/07/06 - 19:05
Joseba Iraola, oso pozik egindako lanarekin eta baikor datozen lasterketarako
Joseba Iraolak Euskal Selekzioarekin bigarren denboraldia osatuko du. Bizkaitarra Europako Mendi Lasterketen Txapelketaren hirugarren postuan dago eta, egin diren sei probetatik, sei aldiz igo da podiumera (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/04/16 - 15:48
Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan
Dubrovniken (Kroazia) jokatutako txapelketan zortzigarren postu historikoa lortu du Euskal Selekzioak.
2023/04/13 - 22:17
14 urtez azpiko waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioa, TOMO2023 Nazioarteko Txapelketako final laurdenetera
Dubrovniken (Kroazia) ari dira jokatzen txapelketa, hilaren 16ra arte, eta Euskadi historian lehen aldiz iritsi da final laurdenetara. Sailkatzea lortzeko, euskal selekzioak 12-1 menderatu du Marseilla, ostegunean, eta ostiralean jokatuko du laurdenetan.
2023/03/29 - 23:58
Euskal Selekzioak urrezko hiru domina lortu ditu Nazioarteko Pilota Konfederazioaren Munduko Txapelketan
Euskal Herriko emakumeek urrea lortu dute bi modalitate hauexetan: nazioartekoan eta valentziar erako pilotan. Gizonezkoek ere urrezko domina zintzilikatu dute valentziar erako pilota modalitatean.
2023/03/27 - 18:30
Euskal Selekzioa, Esku Pilotako Konfederazioaren Munduko Txapelketara
Bihar hasi eta apirilaren 1a bitartean, Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketa jokatuko da, Alziran, Valentzian. 19 herrialdetako selekzio arituko dira, tartean Euskal Selekzioa dela. 16 pilotarik jardungo dute: zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko.
2023/03/25 - 21:45
Euskal ordezkariak 'Adamello Ski Raid' lasterketan lehiatu dira
Euskal Herriko hiru bikote aritu dira medi-eskiari dagokion iraupen luzeko Munduko Txapelketan. Euskal Selekzioko ordezkariak izan dira. Nahia Quincocesek eta Igone Camposek 9. amaitu dute. Asier Alonso eta Jon Ander Aranburu 29. izan dira. Rafa Urbizuk eta Aitor Ajuriak proba utzi behar izan dute.
2023/03/11 - 22:17
Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.
2023/03/11 - 17:26
Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ostiraletik, kluben arteko txapelketak selekzioena ekarri du. Euskal Selekzioak bi domina irabazi zituen atzo, eta gaur goizean beste bat.
2023/03/10 - 21:58
Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.
2023/03/08 - 21:54
Sei domina lortu dituzte euskal taldeek Indoor Sokatirako Munduko Txapelketako lehen egunean
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
2023/03/08 - 18:28
Lehen dominak euskal taldeentzat Belfasteko Sokatirako Munduko Txapelketan
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
2023/02/27 - 18:45
Oihana Kortazarrek irabazi du Espainiako Trail Running Txapelketa; Ainara Urrutia, hirugarrena
Kortazarrek 4:12:07an gelditu du denbora, Urrutiak, aldiz, 4:22:35eko markarekin itxi du podiuma. Garazi Sampedrok helmuga zazpigarren postuan zeharkatu ondoren, Durangoko Kirol Taldeak irabazi du taldekako urrea.
2022/12/23 - 16:21
Pilotako Euskal Selekzioak Mendeurreneko Txapelketa jokatuko du
Abenduaren 27tik 30era artean jokatuko da txapelketa, trinketeko, ezker paretako eta zesta-puntako modalitateetan. Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatuta dago. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Nafarroakoak eta Frantziakoak hartuko dute parte.