Euskal Selekzioa
2022/09/14 - 19:08
Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean jokatuko da
Herbeheretan jokatuko da Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean. Euskal ordezkariek taldeka zein selekzioka ariko dira lehian, dominak eskuratzeko helburuarekin.
2022/09/07 - 23:28
Euskal Selekzioa, Munduko Sokatira Txapelketara
Herbeheretan jokatuko da datorren astean sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal Selekzioa prest da eta dominak ekartzea du helburu.
2022/05/11 - 20:29
Euskadiko Futbol Federazioak "ez dio uko egingo" Euskal Selekzioaren ofizialtasunari
Federazioak ohar baten bidez adierazi du, ofizialtasunerako urratsak ematen jarraituko duela FIFAren eta UEFAren ezezkoak jaso dituen arren.
2022/04/01 - 14:35
Federazioak TASera jotzeko balizko aukeraren aurrean hartutako edozein erabaki errespetatuko du Urkulluk
Lehendakariak Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak Euskal selekzioaren inguruan egindako galderari erantzun dio kontrol saioan.
2022/03/31 - 17:03
Euskal selekzioak automobilismo talde berria du
Joseba Iraola izango da gidaria eta datorren asteburuan hastekoa den mendi txapelketan arituko da. Lasterketetako podiumean sartzea da taldeak duen helburu nagusia.
2022/03/30 - 02:05
Euskadiko Futbol Federazioa epez kanpo dabil TASera jotzeko
UEFAk eta FIFAk ez dute jorratuko Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaia eurn batzorde exekutiboen batzarretan. Euskadiko Futbol Federazioak ez zuen helegiterik aurkeztu Kirol Arbitrajeko Auzitegian, eta epez kanpo dabil jada.
2022/03/29 - 23:23
Futboleko euskal selekzioen ofizialtasunerako bidea ezerezean gera liteke
FIFAk eta UEFAk argi utzi zuten ez dutela Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaia euren batzorde exekutiboen batzarretan jorratuko. Jada, Euskadiko Federazioa epez kanpo dago Kirol Arbitrajeko Auzitegian helegiteak aurkezteko.
2022/03/24 - 19:22
UEFAk eta FIFAk ezezkoa eman diote berriro Euskal Selekzioaren ofizialtasunari
Bi erakundeek adierazi dutenez, ez dute jorratuko euren batzorde exekutiboen batzarretan Euskadiko Futbol Federazioak "eskubide osoko kide gisa" onartua izateko egindako eskera.
2022/01/25 - 13:36
Euskadik borroka eta teknikako Espainiako Senior Txapelketan parte hartuko du
Kirolari garrantzitsuenek puntuak bilatuko dituzte Europako eta munduko txapelketetan parte hartzeko.
2021/12/15 - 13:25
Federazioak baieztatu egin du ez dela egongo Euskal Selekzioaren Gabonetako partidarik
Zabaldu duen oharrean adierazi duenez, “ezinezkoa” gertatu zaio “kalitate gorena bermatuko duen norgehiagoka” antolatzea.
2021/12/07 - 22:53
Ez da Euskal Selekzioaren partidarik jokatuko aurtengo Gabonetan
EITB Mediak jakin duenez, futboleko Euskal Selekzioak ez du partidarik jokatuko 2021eko Gabonetan, ezin izan baita data egokirik aurkitu Santander Ligako egutegian egon diren aldaketen ondorioz.
2021/12/01 - 17:08
Burutu gabeko Euskal Futbol Federazioaren erronkak
Laster beteko da urtebete Euskal Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko eskubide osoko kide izateko eskaera egin zuenetik, Durangon 2018ko abenduko Batzar Nagusian hartutako erabakiari jarraiki. Suitzako irudi itxaropentsu haren ostean, ordea, ez da urrats gehiago egin.
2021/11/27 - 22:16
Euskal Selekzioak amore eman behar izan du Brasilen nagusitasunaren aurrean (21-41)
Basque Country International Women's Cup txapelketako hirugarren partida jokatu du Euskal Selekzioak Brasilen kontra, eta Hego Amerikako selekzioak talde indartsuagoa dela erakutsi du Eibarren jokatu den neurketan.
2021/11/27 - 12:04
Euskal Selekzioak ezin izan du Argentinarekin, eta 21-35 galdu du
Argentinarrak etxekoak baino hobeto aritu ziren uneoro, eta ez zien inolako aukerarik eman Euskal Selekzioko jokalariei. Larunbat honetan, 15:30ean, Brasilen aurka lehiatuko dira. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/26 - 16:35
Partida ona jokatu arren, Euskal Selekzioak galdu egin zuen Finlandiaren aurka (27-26)
Porrotarekin estreinatu ziren Basque Country International Women's Cup txapelketan. Ostiral honetan Argentinaren aurka lehiatuko da Berangon eta larunbatean Brazilen aurka. Azken hau zuzenean eskainiko dugu ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/09 - 15:55
Euskal Selekzioaren Gabonetako aurkaria, airean
Abenduaren 21ean Txileren aurka jokatzea adostuta zegoen, baina egun batzuk geroago Nigeriaren aurka jardutea aztertzen ari dira orain (abenduaren 27an).
2021/11/02 - 21:34
Lehendakariak harrera egin die Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariei
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Getxon egin zen 2021eko Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariak hartu dituzte Lehendakaritzan, astearte honetan.
2021/10/30 - 23:07
Ingalaterrak Euskal Selekzioa gainditu du, oinez jokatzen den futbolean
Lezaman jokatu da Euskal Selekzioaren eta Ingalaterraren arteko lehia; 50 eta 60 urte bitarteko mailetan aritu da eta batean zein bestean, galdu egin du euskal taldeak.
2021/10/24 - 23:05
Bost domina Euskal Selekzioarentzat, Europako Pilota Txapelketan
Euskal Herriak bost domina bildu ditu Franeker Herbehereetako hirian jokatu den txapelketan. 17 eta 19 urtez azpikoen emakumezkoek bi urre lortu dituzte wall-ball eran. Joko internazionalean ere zilarra eskuratu dute. Gizonezkoek, berriz, bi brontze bereganatu dituzte wall-ball modalitatean.
2021/10/20 - 22:56
Euskal Selekzioak gazte mailako Europako Pilota Txapelketa jokatuko du
Urriaren 22tik 24ra artean jokatuko da gazte mailako Europako Pilota Txapelketa Herbehereetan. Bertan izango da Euskal Selekzioa, 14 pilotarirekin. Llargues, Nazioarteko Jokoa eta Wall Ballena jokatuko dute.