ETE Liga 2026
2025/08/23 - 22:58
Zarautz eta Santurtzi gailendu dira arrauneko ETE eta KAE ligetan
Zarautzek lehen aldiz irabazi du emakumezkoen ETE liga. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzik eskuratu du KAE liga, gaur, Bilbon, bigarren izan bada ere.
2025/08/18 - 23:36
Zarautzek eskura du ETE Liga; KAE-1 Ligan, Santurtzik play-offa ziurtatu du
ETE Ligan, Zarautzek, etxeko estropadan gailenduta, urrats handia egin du txapelketa eskuratzeko; KAE-1 Ligan, ordea, Santurtzik, Zarauzko Ikurrina irabazita, play-offean izango dela ziurtatu du.
2024/08/15 - 18:26
Zumaiak eta San Juanek eskuratu dituzte ETE eta KAE1 ligetako Plentziako banderak
ETE eta KAE1 ligetako estropadak Plentziak jokatu dira ostegun honetan. Lehenean Zumaia nagusitu da; bestean, berriz, San Juan.
2024/07/16 - 13:14
Zumaia nagusi, ETE Ligako Sestaoko estropadan
Gizonezkoen estropada bertan behera geratu zen, eta bandera bat gutxiago izango dute aurtengo denboraldian. Emakumezkoetan, berriz, Zumaiak irabazi zuen Sestaon.
2024/07/02 - 15:43
San Juan eta Zumaia nagusi KE1 eta ETE ligetan
Sailkapen nagusietan lider dira San Juan eta Zumaia, orain arte jokatutako estropada denak irabazita. Asteburu honetan Zumaian lehiatutako jardunaldian ere, biak nagusitasunez gailendu ziren.
2023/08/27 - 18:55
Kaiku, ETE Liga irabazi duen lehen talde bizkaitarra
Kaikuko tripulazioak Erandion amaitu den ETE Ligako txapeldun titulua eskuratu du, eta historia egin du, garaipen absolutua lortu duen lehen talde bizkaitarra izan baita.
2023/08/14 - 22:20
Kaikuk eskura du ETE Liga irabaztea, eta Sanpedrotarrak presioa sartu dio Lapurdi liderrari KAE Ligan
Kaiku garaile atera da Pasaian jokatutako ETE Ligako banderan eta bost puntuko aldea du orain sailkapen nagusian. KAE Ligan, Sanpredotarrak garaipena lortu du aspaldiko partez, Arkote eta Lapurdi liderraren aurretik.
2023/07/11 - 01:14
Kaikuk eta Lapurdik irabazi dute Zumaiako Bandera, ETE eta KAE Ligetan
ETE Ligan, Kaiku, 38 puntu dituela, lehen postuan dabil; Zumaiak 37 puntu ditu. KAE Ligan, San Pedro eta Lapurdi dabiltza berdinduta, aurreneko tokian, 63na puntu dituztela.
2022/06/26 - 15:52
Hondarribiak bigarren bandera eskuratu du ETE Ligan
Hondarribiak Zumaiako 5. Ikurrina irabazi du eta ETE Ligako lider jarraitzen dute. Hibaika eta Zumaia heldu dira Ama Guadalupekoaren atzetik, hurrenez hurren.
2019/06/16 - 14:38
Hibaikak, bitik bi
Errenteriako traineruak ETE Ligako asteburuko bi estropadak eraman ditu nagusitasunez. Igandekoa Pasai Donibanen jokatutako I. Adegi Bandera.