Emakumeen kirola
2025/09/23 - 15:31
Paula Ostizek Munduko Txapelketako erlojupekoaren zilarrezko domina irabazi du, junior mailan
Txirrindulari iruindarrak bigarren postua eskuratu du, banakako proban, asteartean, Kigalin (Ruanda). Megan Arens herbeheretarrak erdietsi du urrezko domina, eta Oda Aune Gissinger norvegiarrak lortu du brontzezkoa.
2025/09/23 - 13:29
IDK taldea prest dago denboraldiko erronkei aurre egiteko
Irene Murua eta Veronica Remenarova IDKko jokalariek prentsaurrekoa eman dute astearte honetan, taldeak aurretik dituen helburuei buruz hitz egiteko, besteak beste.
2025/09/23 - 03:00
Maite-Maialen vs Elaia-Maia Jai Alai Ligako finalaurreko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Elaiak eta Maiak finalerako txartela lortu dute, Maite eta Maialen 15-12 eta 15-9 mendean hartuta, bi jokotan.
2025/09/23 - 03:00
Elaia-Maia eta Barandika-Lopez bikoteek Jai Alai Ligako final handirako txartela lortu dute
2025eko Jai Alai Ligako Lauko Finaleko bigarren finalerdietan, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak bi jokotan irabazi diete, 15-12 eta 15-9, Maialen Aldazabal eta Maite Ortizi, eta Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek gauza bera egin dute, 7-15 eta 9-15, Aritz Erkiagaren eta Gorka Sorozabalen aurka.
2025/09/23 - 01:57
Dembelek bere lehen Urrezko Baloia lortu du, eta Bonmatik bere erreginaldia luzatu du hirugarrenarekin
Paris Saint Germain taldeko aurrelari frantziarrak Lamine Yamali, Bartzelonako aurrelariari, eta Vitinha taldekideari aurrea hartu die bozketan. Bestalde, erdilari kataluniarrak Mariona Caldentey gainditu du azken bozketan.
2025/09/22 - 14:04
Jai Alai Leagueko finalaurrekoetako 2. jardunaldia, gaur gauean, EITB Median
Batetik, Erkiaga-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, ordea, Elaia-Maia eta Maite-Maialen kantxaratuko dira.
2025/09/21 - 23:48
Carlota Ciganda, hirugarren Arkansasen, 18 zuloko erronda bakarrera egindako txapelketan
Antolatzaileek txapelketa erronda bakarrera murriztea erabaki dute, igande honetarako eta astelehen eta astearte osorako iragarpen meteorologikoa dela eta.
2025/09/21 - 20:16
Marlen Reuserrek eta Remco Evenepoelek irabazi dute erlojupekoa 2025eko Munduko Txapelketan
Txirrindulari suitzarrak eta ziklista belgikarrak urrezko domina eskuratu dute elite mailan, Ruandan jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Anna van der Breggen eta Demi Vollering igo dira podiuma osatzera emakumezkoetan, eta Jay Vine eta Ilan Van Wilder gizonezkoetan.
2025/09/21 - 18:47
2025eko Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: San Juanen estropada, traineru barrutik ikusita
San Juan gailendu da Euskotren Ligako play-offean Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/09/20 - 22:58
Realak Levante garaitu du sailkapenean gora begira jartzeko (2-1)
Realak 2-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Nerea Eizagirrek sartu ditu txuri-urdinei hirugarren garaipena eman dieten bi golak.
2025/09/20 - 20:24
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Lehen hiru postuetan sartuta, errazago izango genuke iganderako''
Donostiarrak irabazi du 2025eko Euskotren Ligako play-offeko aurreneko jardunaldia, Bermeon. Patroiak nabarmendu duenez, Portugaleten igandean jokatuko dutena beste lehiaketa bat izango da: "Ez da nahikoa bost puntu hauekin".
2025/09/20 - 17:00
Athleticek meritu handiko puntua eskuratu du Espanyolen etxean (1-1), ordubetez 10 jokalarirekin arituta
Javi Lergaren taldea 30. minutuan geratu da jokalari bat gutxiagorekin, epaileak Bibi kanporatu baitu; jokaldi horretan, gainera, Espanyol aurretik jarri da, penaltiz. Bigarren zatian, baina, 72. minutuan, Jone Amezagak berdinketa jarri du markagailuan.
2025/09/20 - 16:57
Eibarrek ezin izan du Granadarekin (3-1)
Eibarrek 3-1 galdu du Granadan F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Cardozok bere atean sartutako golari esker aurreratu den arren, Granadak partida irauli du bigarren zatian.
2025/09/19 - 18:21
Hibernian taldeko Joelle Murray izendatu du Athleticek 2025eko One Club Woman
Jokalari eskoziarrak Hibernian Eskoziako taldean egin zituen bere ibilbide profesionaleko 20 denboraldiak, 2004 eta 2024 bitartean, eta 507 partida jokatu zituen.
2025/09/19 - 00:28
Lointek Gernikak PAS Gianina talde greziarra jipoitu du haren kantxan (57-90)
Lucas Fernandezen jokalariak nagusi izan dira partida osoan, eta azkar bideratu dute norgehiagoka, greziarrei ia aukerarik eman gabe. Horrela, kanporaketa ia erabakita utzi dute.
2025/09/18 - 22:54
IDK Euskotrenek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Azu Muguruzuak zuzenduko du aurten ere talde donostiarra. Zazpi fitxaketa egin dituzte denboraldi honetarako eta iazko mailari eustea dute helburu.
2025/09/18 - 17:36
Maialen Arrazola: ''Denboraldi oso ona izan da; orain brotxea jartzea da, urrezkoa edo zilarrezkoa''
Asteburu honetako Bermeoko eta Portugaleteko banderek datorren denboraldian Euskotren Liga osatuko duten ontziak ezagutzeko balioko dute. San Juanen play-offa irabaztearekin eta elitean lekua berreskuratzearekin amesten dute, hala erakutsi digu Maialen Arrazolak.
2025/09/17 - 23:10
Harrera berezia egin diote Janire Gonzalez-Etxebarriri Zumaian
Janire Gonzalez-Etxebarri munduko surf txapeldun izendatu berri daEl Salvadorren. Harrera berezia jaso du etxean, Zumaian.
2025/09/17 - 18:42
Janire Gonzalez-Etxebarri, surflaria: ''Oraindik ez dut sinesten munduko txapelduna naizela''
ISAk El Salvadorren antolatutako World Surfing Games txapelketan, lehenengo postua eskuratu du Janire Gonzalez-Etxebarrik. Zumaiarrak bide luzea egin du horraino iristeko, eta sinistu ezinik dago oraindik.
2025/09/17 - 16:30
Igotzea lortu eta Kontxako arantza atera nahi du Zarautzek
ETE ligako garailea igoerari begira dago buru-belarri Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko gorabehera gaindituta. Irati Zubeldia taldeko arraunlariak eta Juanjo Etxarte entrenatzaileak hori adierazi dute.