1 Formula
2021/07/18 - 23:39
Hamiltonek garaipen eztabaidagarria lortu du Silverstonen
Lewis Hamiltonek irabazi du Silverstonen. Hala ere, eztabaidagarria izan da garaipena. Izan ere, britainiarrak Verstappenekin izandako istripu bat lasterketatik at utzi du belgikarra.
2021/07/06 - 14:22
Australian, lasterketarik ez
Australian jokatu behar ziren Bat Formulako eta Motoziklismoko lasterketak bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiagatik.
2021/07/05 - 13:53
Verstappenek samur irabazi du Austrian
Max Verstappenek bost garaipen ditu guztira, azken hirurak elkarren segidan eta 32 puntu ateratzen dizkio Lewis Hamilton bigarren sailkatuari. Sainz bosgarrena izan da eta Alonso hamargarrena.
2021/06/07 - 01:09
Checo 'Perez mexikarra nagusitu da Bakuko eromenean
Sergio 'Checo' Perez (Red Bull) pilotu mexikarrak garaipen harrigarria lortu du Azerbaijango Sari Nagusian; izan ere, zulatu batek Max Verstappen ordura arteko liderraren lasterketa hondatu du.
2021/05/10 - 10:59
Hamiltonen beste garaipen bat
Lewis Hamilton (Mercedes) bere 98. garaipena eskuratu du Bat Formulako Munduko Txapelketan Espainiako Sari Nagusian. Verstappenek eta Bottasek, bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren
2021/05/03 - 10:58
Hamiltonen garaipena Portugalen
Lewis Hamiltonek (Mercedes) erdietsi zuen garaipena Portimaon Portugaleko Sari Nagusian Max Verstappenen (Red Bull) aurretik; Fernando Alonso (Alpine) eta Carlos Sainz (Ferrari) 8. eta 11.
2021/04/18 - 22:57
Verstappenek bereganatu du Emilia Romagnako Sari Nagusia, Hamiltonen aurretik
Semaforoak itzali bezain laster, holandarrak aurkariak aurreratu ditu eta inork ezin izan dio garaipena kendu. Hamiltonek, ordea, lidergoarekin jarraitzen du, itzuli azkarrean lortutako puntuari esker.
2021/03/29 - 01:36
Hamiltonek beste garaipen batekin estreinatu du denboraldia
Lewis Hamilton da 2021eko 1 Formulako Munduko Txapelketako lehen liderra, igande honetan Bahraingo Sari Nagusian Max Verstappen (Red Bull) herbeheretarrari irabazi eta gero.
2021/03/24 - 16:12
2021eko denboraldiaren atarian, Red Bull eta Mercedesi begira
Bat Formulako Munduko Txapelketa Bahrainen abiatuko da. Hurrengo urtean araudian egingo diren aldaketa sakonen aurreko edizioa izango da.
2021/03/24 - 10:30
2021eko Bat Formulako egutegia
Lehenengoa igandean izango d, Bareineko Sarin Nagusiarekin eta azkena, abenduaren 12an, Abu Dabin jokatuko da.
2021/03/10 - 21:17
Ferrarik 2021 denboraldirako autoa aurkeztu du
SF21 autoaren aurkezpena egin du Ferrarik. Carlos Sainz eta Charles Leclerc izango dira pilotuak 2021eko Bat Formulako Munduko Txapelketan.
2021/03/02 - 19:18
Alpine taldeak Bat Formulako Mundialean Alonsok erabiliko duen autoa aurkeztu du
Alpine F1 taldeak, 2021eko Bat Formulako Munduko Txapelketan erabiliko duen A521 autoa aurkeztu du. Fernando Alonso eta Esteban Ocon izango dira talde frantziarreko pilotuak.
2021/03/02 - 18:56
Mercedesek 2021 denboraldirako autoaren diseinua aurkeztu du
Mercedestaldeak Bat Formulako 2021 denboraldian erababiliko duen Mercedes-AMG F1 W12 E Performance autoa aurkeztu du. Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas izango dira pilotuak.
2021/02/23 - 15:44
Red Bullek RB16B autoa aurkeztu du Mercedesi aurre egin ahal izateko
Bat Formulako 2021eko denboraldiari begira RedBullek auto ikusgarria aurkeztu egin du; Max Verstappenek eta Sergio "Checo" Perezek Mercedesen azken urteetako nagusitasunarekin amaitu nahi dute.
2021/01/01 - 19:23
Urte arraroa nazioarteko kirolean, pandemiaren eraginagatik
Tokioko olinpiar jokoak eta Wimbledon txapelketa bertan behera geratu dira, besteak beste, baina badira azkenean lehiatu diren kirolak, motoziklismoa, Bat Formula, tenisa eta atletismoa, esaterako.
2020/12/13 - 20:32
Max Verstappenek irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusia, denboraldiko azken lasterketa
Holandarraren atzetik Valtteri Bottas eta Lewis Hamilton munduko txapelketa zazpigarren aldiz irabazi duen britainiarra sartu dira.
2020/12/06 - 23:18
Sergio Perezek bereganatu du Sakhirko Sari Nagusia
Sergio Perez (Racing Point) gidari mexikarrak bere ibilbideko lehen Sari Nagusia irabazi du igande honetan Munduko Txapelketako azken-aurreko hitzorduan, Sakhirko zirkuituan.
2020/11/29 - 21:34
Romain Grosjeanen istripu larria Bahraingo Sari Nagusian
Romain Grosjean auto gidari frantziarra ''ondo'' dago. Istripu larria izan du 1 Formulako Bahraingo Sari Nagusian eta bere autoak su hartu du.
2020/11/15 - 18:55
Munduko txapelketa zazpigarrenez irabazi eta Schumacherren marka berdindu du Hamiltonek
Britainiarra Turkiako Sari Nagusian gailendu da eta zazpigarrenez jantziko du munduko txapela.
2020/11/10 - 13:17
Bat Formulak 23 lasterketako denboraldia aurkeztu du
Saudi Arabiako Sari Nagusia jokatuko da aurrenekoz, azaroaren 28an, eta gauez izango da lasterketa.