Elaia-Ihart eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteek irabazi dute 2024ko Bilbao Iron Cup
Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain, emakumezkoen txapelketan, eta Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea, gizonezkoenean, nagusitu dira 2024ko Bilbao Iron Cup txapelketan, ostiralean, Deportivon. Elaiak eta Ihartek Erika eta Frida menderatu dituzte finalean, hiru jokotan (15-12, 12-15 eta 5-1), eta Erkiagak eta Ibarluzeak Urrutia eta Del Rio garaitu dituzte, bi setetan (15-4 eta 15-13).
Hala, Elaia eta Ihart Erika Mugartegi eta Frida Watkins baino erregularrago aritu dira finalean, akats gutxiago egin dituzte, hainbat tartetan eutsi egin diote joko onari, eta, horrenbestez, Bilbao Iron Cup txapelketako txapela jantzi dute, hiru jokotan nagusituta. Berriatuko aurrelaria eta Sopelako atzelaria 15-12 nagusitu dira aurreneko setean, baina aurkariek markagailua berdindu dute bigarrenean, emaitza bera lortuta, euren alde. Hirugarren jokoan, nolanahi ere, Elaia eta Ihart nagusitu dira berdinketa hausteko hirugarren eta azken setean, 5-1, eta, hala, bi pilotari bizkaitarrek eskuratu dute garaipena.
Gizonezkoen finalean, Erkiaga eta Ibarluzea bizkaitarrak izan dira nagusi, beste behin, Thomas Urrutia eta Julen del Rio mendean hartuta. Ezin hobeto moldatzen diraĀ kantxan biak, eta, gainera, ondo saihestu dute atzelari gasteiztarraren eskuin ederra (neurketako giltzarrietako bat hori izan da). Aurreneko jokoa 15-4 amaitu da, baina bigarrenean markagailua askoz ere estuago joan da, Urrutiak eta Del Riok gora egin baitute. Erkiaga eta Ibarluzea, baina, hobeto aritu dira tanto erabakigarrienetan, eta garaipena erdietsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia eta Frida, 2025eko Iron Cupeko txapeldunak!
Elaiak eta Fridak buelta eman diote Iharten eta Maialenen aurka galtzen hasi diren partidari, eta garaile atera dira finalean. Lehen seta 11-15 galdu arren, bigarrenean 15-11 nagusitu dira eta set erabakigarrian hutsean utzi dituzte aurkariak (5-0).
Erkiagak eta Gorkak jantzi dituzte 2025eko Iron Cupeko txapelak
Erkiagak eta Gorkak hirugarren setera arte itxaron behar izan dute Barandika eta Basque garaitzeko. Lehia estua izan dute bi bikoteek, baina irabazleak garaiz esnatu dira txapelak bereganatzeko (15-9, 6-15 eta 5-3).
Barandikak eta Basquek partida irauli dute Iron Cupeko finalean sartzeko
Lehen seta galdu arren, Barandikak eta Basquek finalaurrekoari buelta ematen jakin dute, eta Laduche eta Del Rio mendean hartu dituzte (14-15, 15-7 eta 5-4). Horrela, Erkiaga eta Gorka izango dituzte aurkari final handian.
Ihart eta Maialen izango dira Elaiaren eta Fridaren aurkariak Iron Cupeko finalean
Ihartek eta Maialenek finalerdi bikaina jokatu dute, eta bi setetan garaitu dituzte Maite eta Olaia (15-7 eta 15-12). Hala, Elaia eta Fridaren aurka lehiatuko dira finalean, horiek aurreko finalerdian irabazi ondoren.
Erkiaga eta Gorka finalerdi bikaina eginez pasatu dira Iron Cupeko finalera
Erkiagak eta Gorkak aise menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea Iron Cupeko finalerdietan. Lehen seta lehiatuagoa izan da, baina bigarrenean Erkiaga eta Gorka jaun eta jabe izan dira eta finalerako txartela lortu dute (15-10 eta 15-5).
Elaia eta Frida, Iron Cupeko lehen finalistak
Helena eta Maia argi eta garbi nagusitu dira finalerdiko lehen setean, baina Elaia eta Frida suspertu egin dira eta bigarrenean buelta eman diote partidari. Behin betiko setean, Elaia eta Frida finalerako sailkatu dira (8-15, 15-10, 5-3).
Barandika eta Basque Laduche eta Del Rioren aurka lehiatuko dira Iron Cupeko finalerdietan
Barandikak eta Basquek bi setetan menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea B multzoko lider gisa heltzeko finalerdietara. Hala, bigarren partidan nagusi izan diren Laduche eta Del Rio izango dituzte aurkari, horiek Olharan eta Lekerika garaituta heldu baitira finalerdietara.
Erkiaga-Gorka eta Barandika-Basque sailkatu dira Iron Cupeko finalerdietara
Iron Cup txapelketako bigarren jardunaldian, A multzoko partidan, Laduchek azken sakean egindako pasak Erkiaga eta Gorkari eman die garaipena. B multzoan, Barandikak eta Basquek bi setetan (11-15 eta 9-15) menderatu dituzte Goixerri eta Lopez.
Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan
Urreisti eta Ibarluzea bi setetan nagusitu dira (14-15 eta 11-15) Goixerri eta Lopezen aurka jokatutako lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Gorkak ere Olharan eta Lekerika menderatu dituzte bi setetan (15-8 eta 1-13).
2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute: apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilbon
Bilbon aurkeztu dute 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailan, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.