Urrutia-Del Rio eta Erika-Frida, Iron Cup txapelketako finalera
Julen Del Riok eta Thoma Urrutiak jokatuko dute Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako finala, Bilboko Deportivo frontoian jokatutako finalaurrekoan Laduche eta Manci garaituta. Emakumezkoetan, berriz, Erikak eta Fridak lortu dute finalerako txartela, Maite eta Arai menderatuta. Ā
Urrutia-Del Rio vs Laduche-Manci: 15-14 eta 15-11
Finalerdiaren lehenengo seta borrokatua izan da. Laduche eta Manci hasi dira aurretik, mutrikuarraren horma-biko bat eta txula bat tarteko. 1-3, 2-5 eta 6-9 aurreratu dira Laduche eta Manci (bikote horia), baina lehenengo setaren erdialderako, materiala bizitu ahala, Del Rio hasi da pilotari eskuinez ondo ematen. Berea izan da 9-10eko tantoa, eta jendea zutik jartzeko moduko 11-12koa. Goitik behera "pikatuta", botea eragin eta aurkariak gainetik pasatu ditu. 12-14koarekin, seta irabazteko hiru pilota izan dituzte, baina Julen Del Riok eskuina atera du, eta markagailuari buelta eman dio, lehen jokoa 15-14 irabazteko.
Bigarren jokoaren hasiera izugarria izan da. Beste behin, eskuinez nahi izan duena egin du Julenek. 8-1 aurreratu dira, baina nabarmentzekoa izan da bikote marroiaren seigarrena. Arabarrak horma-biko ikusgarria bota du atzeko koadroetatik. Ematen zuen partida horrela bukatuko zela, baina horiek tantoa egin dute, pilota aldatu dute eta piloteoan jokatu ahal izan dute, eta baita tantoak egin ere. 8-2, 10-4, 12-6, 13-10... hiru tantora hurreratu dira. Partida Donibane Garaziko aurrelariak amaitu du, Thomas Urrutiak, sake-errestora sartu eta horma-bikoz, 15-11.Ā
Erika-Frida vs Maite-Arai: 15-14 eta 15-4
Emakumeen Masterrean, Erika Mugartegi eta Frida Watkinsentzat izan da garaipena. Lehen seta justuan irabazi dute, baina bigarrena erraz. Erika eta Frida (elastiko marroidunak) aurretik hasi dira. Atzelari zumaiarrak txapa gainean moztuta egin du 2-0koa, 4-4 eta 5-5 ere berdindu dute, baina marroiak aurretik joan dira atsedenaldira (8-5). Partida oso berdinduta joan da (10-10, 12-12 eta 13-13), baina hamalaunako berdinketaren ostean, Erikak ez du barkatu, eta berak egin du 15. tantoa (15-14).
Bigarren jokoan, behera etorri dira horiak. Erika eta Frida nagusi izan dira, eta ia ez dute hutsik egin. Horren aurrean, lau tanto egin ahal izan dituzte horiek (15-4).
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia eta Frida, 2025eko Iron Cupeko txapeldunak!
Elaiak eta Fridak buelta eman diote Iharten eta Maialenen aurka galtzen hasi diren partidari, eta garaile atera dira finalean. Lehen seta 11-15 galdu arren, bigarrenean 15-11 nagusitu dira eta set erabakigarrian hutsean utzi dituzte aurkariak (5-0).
Erkiagak eta Gorkak jantzi dituzte 2025eko Iron Cupeko txapelak
Erkiagak eta Gorkak hirugarren setera arte itxaron behar izan dute Barandika eta Basque garaitzeko. Lehia estua izan dute bi bikoteek, baina irabazleak garaiz esnatu dira txapelak bereganatzeko (15-9, 6-15 eta 5-3).
Barandikak eta Basquek partida irauli dute Iron Cupeko finalean sartzeko
Lehen seta galdu arren, Barandikak eta Basquek finalaurrekoari buelta ematen jakin dute, eta Laduche eta Del Rio mendean hartu dituzte (14-15, 15-7 eta 5-4). Horrela, Erkiaga eta Gorka izango dituzte aurkari final handian.
Ihart eta Maialen izango dira Elaiaren eta Fridaren aurkariak Iron Cupeko finalean
Ihartek eta Maialenek finalerdi bikaina jokatu dute, eta bi setetan garaitu dituzte Maite eta Olaia (15-7 eta 15-12). Hala, Elaia eta Fridaren aurka lehiatuko dira finalean, horiek aurreko finalerdian irabazi ondoren.
Erkiaga eta Gorka finalerdi bikaina eginez pasatu dira Iron Cupeko finalera
Erkiagak eta Gorkak aise menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea Iron Cupeko finalerdietan. Lehen seta lehiatuagoa izan da, baina bigarrenean Erkiaga eta Gorka jaun eta jabe izan dira eta finalerako txartela lortu dute (15-10 eta 15-5).
Elaia eta Frida, Iron Cupeko lehen finalistak
Helena eta Maia argi eta garbi nagusitu dira finalerdiko lehen setean, baina Elaia eta Frida suspertu egin dira eta bigarrenean buelta eman diote partidari. Behin betiko setean, Elaia eta Frida finalerako sailkatu dira (8-15, 15-10, 5-3).
Barandika eta Basque Laduche eta Del Rioren aurka lehiatuko dira Iron Cupeko finalerdietan
Barandikak eta Basquek bi setetan menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea B multzoko lider gisa heltzeko finalerdietara. Hala, bigarren partidan nagusi izan diren Laduche eta Del Rio izango dituzte aurkari, horiek Olharan eta Lekerika garaituta heldu baitira finalerdietara.
Erkiaga-Gorka eta Barandika-Basque sailkatu dira Iron Cupeko finalerdietara
Iron Cup txapelketako bigarren jardunaldian, A multzoko partidan, Laduchek azken sakean egindako pasak Erkiaga eta Gorkari eman die garaipena. B multzoan, Barandikak eta Basquek bi setetan (11-15 eta 9-15) menderatu dituzte Goixerri eta Lopez.
Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan
Urreisti eta Ibarluzea bi setetan nagusitu dira (14-15 eta 11-15) Goixerri eta Lopezen aurka jokatutako lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Gorkak ere Olharan eta Lekerika menderatu dituzte bi setetan (15-8 eta 1-13).
2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute: apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilbon
Bilbon aurkeztu dute 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailan, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.