Erkiaga-Ibarluzea eta Elaia-Ihart, Iron Cup txapelketako lehen finalistak
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak jokatuko dute Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako finala, Bilboko Deportivo frontoian gaur jokatutako finalaurrekoan Alex Goitia eta Thibault Basque garaituta. Emakumezkoetan, berriz, Elaia Gogenolak eta Ihart Arakistainek lortu dute finalerako txartela, Helena Barrenetxea eta Maialen Mendizabal menderatuta. Ā
Gizonezkoen partida parekatuta abiatu da, baina minutuek aurrera egin ahala, aurretik jarri dira Goitia eta Basque, maila oso ona emanda, eta euren aldekoa izan da lehen jokoa: 12-15.
Alabaina, Goitiak lehen set horretan agortu ditu norgehiagoka osoan egin daitezkeen bost pasak, eta horrek ondorengo jokoak baldintzatu ditu. Hala, bigarrenean, 15-10 nagusitu dira Erkiaga eta Ibarluzea. Berdinketa hausteko jokoan ere, Erkiaga eta Ibarluzea izan dira jaun eta jabe (5-2), eta merezimendu osoz jokatuko dute final handia, ekainaren 7an.
Bigarren finalerdia datorren ostiralean jokatuko da, eta orduan jakingo dugu nortzuk izango diren Erkiagaren eta Ibarluzearen aurkariak finalean: Thomas Urrutia eta Julen del Rio edo Mikel Mancisidor eta Ludovic Laduche.
Emakumezkoen lehen finalerdian, bestalde, Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain hasieratik bukaeraraino izan dira nagusi, eta bi setetan hartu dituzte mendean Helena Barrenetxea eta Maialen Mendizabal, 15-10 eta 15-6.
Emakumeen bigarren finalerdia ere datorren ostiralean izango da: Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi izango dituzte aurkari. Lehia horretan gailentzen den bikoteak jokatuko du Iron Cup txapelketako finala Elaia eta Iharten aurka. Ā
Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketaren lehen edizioak harrera bikaina izan du. Bilboko Deportivo frontoia jendez gainezka egon da lehen finalerdian, eta dagoeneko agortuta daude finala ikusteko sarrera guztiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia eta Frida, 2025eko Iron Cupeko txapeldunak!
Elaiak eta Fridak buelta eman diote Iharten eta Maialenen aurka galtzen hasi diren partidari, eta garaile atera dira finalean. Lehen seta 11-15 galdu arren, bigarrenean 15-11 nagusitu dira eta set erabakigarrian hutsean utzi dituzte aurkariak (5-0).
Erkiagak eta Gorkak jantzi dituzte 2025eko Iron Cupeko txapelak
Erkiagak eta Gorkak hirugarren setera arte itxaron behar izan dute Barandika eta Basque garaitzeko. Lehia estua izan dute bi bikoteek, baina irabazleak garaiz esnatu dira txapelak bereganatzeko (15-9, 6-15 eta 5-3).
Barandikak eta Basquek partida irauli dute Iron Cupeko finalean sartzeko
Lehen seta galdu arren, Barandikak eta Basquek finalaurrekoari buelta ematen jakin dute, eta Laduche eta Del Rio mendean hartu dituzte (14-15, 15-7 eta 5-4). Horrela, Erkiaga eta Gorka izango dituzte aurkari final handian.
Ihart eta Maialen izango dira Elaiaren eta Fridaren aurkariak Iron Cupeko finalean
Ihartek eta Maialenek finalerdi bikaina jokatu dute, eta bi setetan garaitu dituzte Maite eta Olaia (15-7 eta 15-12). Hala, Elaia eta Fridaren aurka lehiatuko dira finalean, horiek aurreko finalerdian irabazi ondoren.
Erkiaga eta Gorka finalerdi bikaina eginez pasatu dira Iron Cupeko finalera
Erkiagak eta Gorkak aise menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea Iron Cupeko finalerdietan. Lehen seta lehiatuagoa izan da, baina bigarrenean Erkiaga eta Gorka jaun eta jabe izan dira eta finalerako txartela lortu dute (15-10 eta 15-5).
Elaia eta Frida, Iron Cupeko lehen finalistak
Helena eta Maia argi eta garbi nagusitu dira finalerdiko lehen setean, baina Elaia eta Frida suspertu egin dira eta bigarrenean buelta eman diote partidari. Behin betiko setean, Elaia eta Frida finalerako sailkatu dira (8-15, 15-10, 5-3).
Barandika eta Basque Laduche eta Del Rioren aurka lehiatuko dira Iron Cupeko finalerdietan
Barandikak eta Basquek bi setetan menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea B multzoko lider gisa heltzeko finalerdietara. Hala, bigarren partidan nagusi izan diren Laduche eta Del Rio izango dituzte aurkari, horiek Olharan eta Lekerika garaituta heldu baitira finalerdietara.
Erkiaga-Gorka eta Barandika-Basque sailkatu dira Iron Cupeko finalerdietara
Iron Cup txapelketako bigarren jardunaldian, A multzoko partidan, Laduchek azken sakean egindako pasak Erkiaga eta Gorkari eman die garaipena. B multzoan, Barandikak eta Basquek bi setetan (11-15 eta 9-15) menderatu dituzte Goixerri eta Lopez.
Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Gorka nagusitu dira Iron Cup txapelketaren estreinuan
Urreisti eta Ibarluzea bi setetan nagusitu dira (14-15 eta 11-15) Goixerri eta Lopezen aurka jokatutako lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Gorkak ere Olharan eta Lekerika menderatu dituzte bi setetan (15-8 eta 1-13).
2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute: apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilbon
Bilbon aurkeztu dute 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailan, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.