Pilota
2025/06/04 - 23:45
Euskadik Filipinak menderatu ditu (15-5, 15-5) eta Espainiaren aurka galdu du (5-15, 7-15), Nazioen Ligan
Hala, ostegunean, gizonezkoen txapelketan, Euskadik Espainia izango du aurkari, finalaurrekoetan; emakumezkoetan, Euskadi eta Espainia final handian arituko dira nor baino nor gehiago, berriro, ostiralean.
2025/06/04 - 16:48
Euskadi, finalera, Mexikoren aurkako garaipenari esker
Euskadiko emakumezkoen selekzioak Mexikokoa menderatu du bi jokotan, 15-7 eta 15-10, Jai Alaiko Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian. Estatu Batuek Espainia gainditu eta ezustekoa eman dute, eta Espainiak Frantziari aise irabazi dio.
2025/06/04 - 16:04
Ezkurra II-Juanenea 'Erremontari'ko finalerdira, Ansa II-Zubiri bikotearen aurka garaipen harrigarria lortuta
Ezkurra II.a eta Juanenea 'Erremontari' saioko finalerdira sailkatu dira, play-offean Ansa II.ari eta Zubiriri irabazi ostean. Gainera, partida modu harrigarrian irauli dute, irauli egin ere. Aldabe eta Barrenetxea IV.a izango dituzte aurkari finalerdietan.
2025/06/04 - 14:27
Jai Alaiko Nazioen Ligako 4. jardunaldiko partidak, gaur arratsaldean, EITB Median
Gizonezkoetan, bi neurketa jokatuko dituzte: Espainia-Mexiko eta Euskadi-Filipinak; emakumezkoetan, ostera, Euskadi-Espainia lehiatuko dira.
2025/06/04 - 02:53
Euskadik Mexiko menderatu du, bi jokotan, 15-7 eta 15-10, eta indartsu jarraitzen du Jai Alaiko Nazioen Ligan
Helena Barrenetxeak eta Maialen Aldazabalek eman diote Euskadiko selekzioari bigarren garaipena, asteartean, Gernika-Lumon jokatzen ari diren txapelketan; hala, Euskadik Espainiaren aurka izango du jokoan multzoko aurreneko postua, asteazkenean.
2025/06/04 - 01:34
Ezkurra II.a eta Juanenea, ia ezinezkoa zirudien garaipena lortuta, "Erremontari" saioko finalerdian dira
Finalerako txartela jokoan, Aldabe-Barrenetxea IV.a bikotea izango dute aurkari. Play-offean, Ansa II.ak eta Zubirik lehen jokoa irabazi dute, 15-10, eta bigarrenean 14-10 ari ziren gailentzen; Ezkurra II.ak eta Juaneneak hirugarren jokoa behartu dute, eta horretan oso nagusi izan dira (0-8).
2025/06/04 - 01:25
Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea ''Erremontari'' saioko play-offeko partidako azken tantoa
Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak, partida modu ikusgarrian iraulita, hiru jokotan menderatu dituzte Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, 15-10, 14-15 eta 0-8. Ezkurra II.ak eta Juaneneak partidako azken hamahiru tantoak egin dituzte, jarraian, eta finalerdian dira.
2025/06/04 - 01:25
Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea: ''Ansa II.ari eta Zubiriri mamuak agertu zaizkie''
Ezkurra II.ak eta Juaneneak finalerdirako sailkatzea lortu dute, "Erremontari" saioan, play-offean Imanol Ansa eta Aritz Zubiri mendean hartuta; ematen zuen azken horiek ia-ia eskuratuta zutela garaipena, baina garaileek partida irauli egin dute, modu ikusgarrian irauli ere.
2025/06/03 - 19:31
Eskirozek kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, 2028ra arte
Kontratu berria sinatuta, Iosu Eskirozek Baiko Pilota enpresarekin jarraituko du, gutxienez beste hiru urtez.
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2025/06/03 - 11:06
Erkiaga: ''Pozik gaude egindako lanarekin''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez izan dira nagusi Nazioen Ligako Frantziaren kontrako gizonezkoen partidan. Hau deritzote partidari eta garaipenari.
2025/06/03 - 10:55
Elaia Gogenola: ''Urduri hasi arren, garbi izan dugu zein den gure jokoa''
Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak bi jokotan hartu dute mendean Frantziako bikotea, Nazioen Ligan. Neurketa nola bizi izan duten aztertu dute elkarrizketa honetan.
2025/06/03 - 02:56
Euskadik garaipen bikoitza lortu du Frantziaren aurka, Jai Alaiko Nazioen Ligan, bere estreinaldi ofizialean
Emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Maiak bi jokotan irabazi dute, 15-3 eta 15-2; gizonezkoetan, Erkiaga eta Lopez ere bi jokotan gailendu dira, 15-6 eta 15-11.
2025/06/03 - 02:25
Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea play-offak, gaur gauean, ''Erremontari'' saioan
Bizi erremontearen ikuskizuna! Ansa II eta Zubiri bikotea Ezkurra II eta Juanenea bikotearen aurka arituko dira hil ala biziko play-offetan. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/06/03 - 01:55
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Frantzia gizonezkoen partidaren laburpena (2-0)
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek 15-6 eta 15-11 irabazi dute, Frantziaren aurka, neurketa ona eginda, B multzoan.
2025/06/03 - 01:05
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Frantzia emakumezkoen partidaren laburpena (2-0)
Elaia eta Maia izan dira Euskadiko ordezkariak, eta 2-0 gailendu dira, Oihana eta Xana Frantziako selekzioko zestalarien aurka.
2025/06/02 - 23:53
Xavier Cazaubon Nazioarteko Federazioaren presidentearen hitzaldia, osorik
Jai Alaiko Nazioen Ligako inaugurazio ekitaldian, Xavier Cazaubon Nazioarteko Federazioaren presidenteak hitzaldia eman du, kantxan, txapelketari hasiera ematea xede.
2025/06/02 - 23:46
Joxemari Mitxelena Euskadiko Federazioaren presidenteak bertso ederra bota du Nazioen Ligako inaugurazioan
Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan egindako ekitaldian, Mitxelenak modu oso berezian egin dio agurra txapelketari, bertso hunkigarria botata. Zaleek biziki txalotu dute.
2025/06/02 - 19:02
Jokin Altuna 2025eko Buruz Buruko txapeldunaren biharamuna
Jokin Altuna da 2025eko Buruz Buruko Txapelketako irabazlea. Hala, bada, Amezketakoak bigarrenez jarraian jantzi du banakako txapela, 2024an ere garaipena bereganatu baitzuen. Txapela lortu osteko egunean EITB Mediarekin hitz egin du.
2025/06/02 - 17:18
Nazioen Liga, zuzenean eitb.eus-en eta Euskal Telebistan, ekainaren 2, 4, 5 eta 6an
Astelehenean inaugurazio eitaldia eta Euskal Selekzioaren debuteko Frantziaren aurkako partidak emango ditugu; asteazkenean, Euskal Selekzioaren eta Espainiakoaren arteko lehia, besteak beste; ostegunean, gizonezkoen finalerdiak; ostiralean, aldiz, emakumezkoen eta gizonezkoen finalak.