Final-laurdenetako ligaxka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak lehen garaipena lortu dute

Aimar Olaizolak 22-5 irabazi dio Bengoetxea VI.ari eta Urrutikoetxea 22-18 nagusitu zaio Juan Martinez de Irujori, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldian.
Urrutikoetxeak garaipena lortu du Irujoren aurka. Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako lehen garaipena lortu dute larunbat honetan. Ligaxkako lehen jardunaldian garaile atera dira bi pilotari hauek. Ostiralean, Altuna III.ak ere garaipena lortu zuen.

Ezusteko nagusia Mikel Urrutikoetxeak eman du. Bilboko Bizkaia frontoian jokatu duen partidan, 22-18 irabazi dio Juan Martinez de Irujori. Iberoko pilotariak hobeto ekin dio partidari eta abantaila handiak lortu ditu hasieran, baina Zaratamokoak ez du inoiz etsi eta azkenean, aurka zuen markagailua iraultzea lortu du.

Larunbateko beste partidan, Olaizola II.ak 22-5 jipoitu du Oinatz Bengoetxea. Aimar Olaizola jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino eta Bengoetxea VI.ak ez du aukerarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X