Buruz Burukoa
2021/06/20 - 21:19
Jokin Altuna bigarrenez maisu, Buruz Burukoan
Amezketarrak aurreikuspenak bete ditu eta Beñat Rezustari gailendu zaio Bilbon jokatutako finalean (22-5)
2021/06/20 - 20:47
Buruz Buruko Finala: Rezustak Altunaren aurka egin duen 3-10eko tantoa
Beñat Rezustak Jokin Altunaren aurkako finalean tanto ikusgarria erdietsi du partidaren erdialdean.
2021/06/20 - 18:54
Iñaki Artola: "Final bat galdu dut, baina gauza asko jaso ditut"
Iñaki Artolak ezin izan du Buruz Buruko Finala jokatu sorbaldan duen lesioarengatik. Alabaina, Alegiakoa aldarte onarekin bertaratu da Bizkaia Frontoira Rezustaren eta Altunaren arteko finala ikustera
2021/06/20 - 18:19
Altunaren eta Rezustaren jarraitzaileek euren animoak igorri dituzte
Jokin Altunaren zaleek Amezketan agurtu dute euren herrikidea. Beñat Rezustaren lagunak, berriz, Bilbora bertaratu dira, nahiz eta badakiten ezingo direla frontoira sartu finala ikustera
2021/06/20 - 16:40
Beñat Rezusta, ezustekoa emateko prest
Bergarako atzelariak Binakako bi txapel dauzka baina oraingoa banakako bere lehen finala izango da. 2008tik ez da atzleririk iritsi Buruz Buruko finalera.
2021/06/20 - 16:35
Jokin Altuna, faboritoa
Amezketako pilotariak Buruz Buruko bigarren txapela irabazi nahi du, 2018an irabazitakoaren ostean.
2021/06/19 - 19:39
Rezustaren ezustekoa ekidin eta bere bigarren txapela irabazi nahi du Jokin Altunak
Amezketako aurrelariak banakako zortzi final jokatu ditu azken bost urteetan. Bergarako pilotariak, berriz, Binakako bi txapela irabazi ditu, eta 2008. urtetik finalera iristen den lehen atzelaria da.
2021/06/19 - 16:25
Rezusta vs Rezusta, bi finalisten zenbakiak
Beñat Rezustak eta Jokin Altunak Buruz Buruko finala jokatuko dute igandean. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2021/06/18 - 21:57
Buruz Buruko finalak ez du harmailetan ikuslerik izango, araudia aldatu den arren
Esku Pilotako Enpresen Ligak ETBri konfirmatutakoaren arabera, Bizkaia pilotalekuko finala ateak itxita jokatuko da, sarreren salmenta eta protokoloa antolatzeko denborarik ez dagoelako.
2021/06/18 - 17:25
Eskuz banakoa eta atzerapenak, eskutik helduta
Azken bi hamarkadetan hiru aldiz atzeratu da, lesioen ondorioz, Buruz Buruko finala: 2013an, 2011n eta 2015ean.
2021/06/17 - 16:54
Rezusta eta Altuna III.a, finala noiz iritsiko zain daude
Gaur egin dute finalerako pilota-aukeraketa Rezustak eta Altuna II.ak Bilboko Bizkaia frontoian. Biak pozik azaldu dira.
2021/06/16 - 22:47
Rezustak ez du aukera alferrik galdu nahi
Beñat Rezustak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du Jokin Altunaren aurka igande honetan (ekainak 20), Iñaki Artola ez baita sendatu eta ezingo baitu finala jokatu.
2021/06/16 - 16:53
Iñaki Artolak ezin izango du Buruz Buruko finala jokatu
Iñaki Artola Alegiako aurrelariak min hartu zuen maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski osatu izan Buruz Buruko finalean jokatzeko.
2021/06/16 - 16:01
Artola ez da sendatu eta Rezustak jokatuko du finala haren ordez
Alegiako aurrelariak min hartu zuen bizkarraldean maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski izan osatzeko.
2021/06/14 - 16:00
Jokin Altuna, maisu eta ispilu
Igande honetan jokatuko da final handia Altuna eta Artola artean. EITB Amezketan izan da pilotariaren eskola ezagutzeko.
2021/06/09 - 16:38
Jokin Altunak finala ondo prestatzea nahi du
Jokin Altunak saio gogorra egin eta gustura gelditu da. Ez dio buruari buelta handirik eman nahi zeinen kontra jokatuko duen Buruz Buruko final handia hilaren 20an.
2021/06/07 - 23:42
Iñigo Simonen esanetan, azken unera arte saiatuko dira Artolak finala joka dezan
Iñigo Simon Baiko enpresako medikuak uste du Iñaki Artolaren lesioa hain larria ez dela, finalerdietako partida bukatzeko gai izan zelako, eta azken unera arte saiatuko dira finalean egon dadin.
2021/06/06 - 22:51
Rezustak bereganatu du hirugarren postua Zabaletaren aurka (8-22)
Beñat Rezustak Buruz Buruko txapelketako hirugarren tokia eskuratu du Jose Javier Zabaletari 8-22 irabazita. Ondorioz, Bergarako atzelaria izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola ez balitz sendatuko.
2021/06/06 - 21:24
Rezusta izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola sendatzen ez bada
Bergarako atzelariak Zabaleta gainditu du Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketan.
2021/06/05 - 22:30
Peio Etxeberriak bereganatu du Promozioko txapela (22-7)
Peio Etxeberria nagusitasun osoz gailendu zaio Julen Egigureni Irunen jokatu den Promozioko Buruz Buruko Txapelketako finalean. Aspeko aurrelari nafarrak 22 eta 7 irabazi du.