Baja, 4 eta 8 aste artean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jakari perikarditisa diagnostikatu diote eta ez du Buruz Burukoa jokatuko

Egungo Buruz Buruko txapelduna den Erik Jakak ezingo du aurten titulua defendatu. Lau eta zortzi aste artean egongo da jokatu ezinda. Axier Arteagak hartuko du haren lekua txapelketan.
Erik Jaka
Erik Jaka, pilotaria. Argazkia: EITB Media

"Erik Jakari perikarditisa diagnostikatu diote", jakinarazi du Baiko Pilota enpresak astearte honetan. Pilotariaren eboluzioa ona da. Ingresatuta jarraitzen duen arren, asteazkenean jaso dezake ospitaleko alta.

Hala ere, egungo txapeldunak ezingo du aurtengo Buruz Buruko Txapelketan parte hartu, lau eta zortzi aste artean egongo baita jokatu ezinda. Ondorioz, ezingo du titulua defendatu.

Jakak ez duenez jokatuko 2021eko Buruz Buruko Txapelketa, Axier Arteagak hartuko du haren lekua. Arteaga II.ak porrota jaso zuen Artolaren aurka atariko kanporaketan, baina Buruz Burukoa jokatzeko aukera izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X