22-14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berasaluze II-Albisu bikotea, Irujoren eta Zabaletaren aurka finalean

Asegarceko bikoteak 22-14 irabazi du Aspekoen aurka jokatutako partida, eta emaitza honekin bi bikoteek lortu dute finalerako txartela.
18:00 - 20:00
Berasaluze II-Albisu eta Irujo-Zabaleta bikoteek jokatuko dute finala

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 22-14 irabazi dute Juan Martinez de Irujoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka Labriten jokatu duten partida, eta Binakako Txapelketa jokatzeko txartela lortu dute. Galdu arren, Irujo eta Zabaleta bikoteak ere lortu du finala jokatzeko txartela. Beraz, bi bikote hauek lehiatuko dira finalean.

Berasaluzek eta Albisuk sendo ekin zioten partidari (3-0), baina ondoren, Irujok eta Zabeltak emaitza irauli zuten (7-9). Aspeko bikotea nagusi izan zen partidako zati horretan, eta finalera sailkatzeko hamargarren tantoa lortu zutenean, finalerako sailkapena ziurtatu zuten. Ordutik aurrera, jaun eta jabe izan ziren Berasaluze II eta Albisu, eta garaipena lortu zuten (22-14).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X