4. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko ordutegiak

ETB-1ek eta eitb.com-ek Titin III-Merino II vs. Gonzalez-Zubieta, ostiraleko neurketa, eta Olaizola II-Zabala vs. Xala-Barriola, igandeko partida, zuzenean eskainiko dituzte.
Titin eta Merino. Argazkia: EFE

4. jardunaldia:

Ostiralean, urtarrilak 11, 22:45etik aurrera Titin II-Merino II bikotea Gonzalez-Zubietaren aurka, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, Zaldibarreko pilotalekutik.

Berasaluze VIII-Albisu sailkapeneko azkenengo bikoteak Irujoren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute, larunbatean, urtarrilaren 12an, Iruñeko Labrit pilotalekuan (18:00etan).

Igandean, urtarrilaren 13an, Olaizola II-Zabala vs. Xala-Barriola, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Eibarko Astelena pilotalekuan.

Bengoetxea VI eta Beroiz Binakako Txapelketako liderrek jardunaldia itxiko dute Arretxe II-Beginoren aurka, astelehenean, urtarrilaren 14ean, Tolosako Beotibarren (17:00etan).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X