Bidasoa
2023/11/23 - 14:04
Bidasoa Irunek Jacobo Cuetara entrenatzaileari kontratua ez diola berrituko iragarri du
Gurutz eta Julen Aginagalde, eta Gorka Wamba Bidasoa Irun eskubaloi taldeko kirol arduradunek agerraldia egin dute ostegun honetan erabakiaren berri emateko.
2023/11/22 - 22:51
Irunek hartuko du eskubaloiko Espainiako Kopako lehen edizioa, abenduaren 16an eta 17an
Txapelketak Artaleku izango du agertoki, eta Asobal Ligako lehen lau sailkatuek hartuko dute parte bertan. Hori bai, Bidasoak ziurtatuta dauka bertan izatea, txapelketaren antolatzaile gisa.
2023/08/03 - 18:17
Tito Diaz eta Marko Jevtic, Bidasoako jokalari berriak
Bidasoa Irunek beste bi fitxaketa aurkeztu ditu. Tito Diaz eta Marko Jectic postu anitzetan jokatzeko gai dira: bai defentsan, bai erasoan, baita kontraeraso azkarretan ere.
2023/07/27 - 10:36
Bidasoak ekin dio aurredenboraldiari Artalekun
Azken asteotan euren selekzioarekin ibilitako jokalariak ez beste guztiak izan dira Jacobo Cuetararen esanetara. Aurpegi berriak izango dira datorren denboraldian, lau fitxaketa egin dituzte: Esteban Salinas, Marko Jevtic, Jakub Sladkovski eta Tito Diaz. Julen Aginagalde da kirol zuzendari berria.
2023/07/11 - 22:32
Bidasoak ez du Europako Liga jokatuko 2023-24 denboraldian
Gipuzkoako taldeak laugarren postuan amaitu zuen Plenitude ASOBAL Liga 2022-23 denboraldian, eta, hortaz, ezin izan zuen Europako plaza pistan eskuratu; gonbidapena eskatu zuen, baina EHFk ez dio eman.
2023/06/06 - 21:41
Julen Aginagalde: Artalekuko pistatik, Bidasoaren bulegoetara
Aginagaldek larunbatean utzi zion eskubaloi jokalaria izateari, eta, dagoeneko, buru-belarri dabil Irungo klubaren Kirol Zuzendaritzan. EITB harekin izan da.
2023/06/03 - 22:49
Julen Aginagaldek agur esan dio Artalekuri
Bidasoak garaipen batekin agurtu du denboraldia Artalekun. Jendetza bildu da bertan Julen Aginagalderen azken partida ikusteko taldearekin. Jokalariaren 13 zenbakia betiko kenduko dute bere omenez. Bestalde, Ander Ugarte, Jon Azkue, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mititxentzat ere azken partida izan da
2023/05/31 - 18:13
Bidasoak Julen Aginagalderen kamiseta zintzilikatuko du Artalekun, larunbatean, horren azken partidan
Aginagalderen elastikoa, 13 zenbakia duena, betiko izango da Artalekuko horman zintzilik. Gainera, ekimen solidario batek dirua bilduko du, Fernando Bolea Bidasoako jokalari eta entrenatzaile ohiari laguntzeko, eta Bidasoak kamiseta berezia jantziko du.
2023/05/08 - 20:38
Eneko Furundarenak kontratua berritu du Bidasoa-Irunekin 2027ra arte
Hegalekoak Espainiako junior selekzioan jokatzen du, eta lehen taldeko jokalaria izango da ofizialki.
2023/04/26 - 18:37
Jacobo Cuetara: ''Ligako zati honetan edozer gerta daiteke''
ETB Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzailearekin egon da asteazken honetan. Asturiarra Ligako azken txanpari begira dago, Europan sartzeko helburua baitu.
2023/03/29 - 01:48
Bidasoak ezin izan dio etxean lortutako abantailari eutsi eta agur esan dio Europa Ligari (34-28)
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan dute Artalekun lortutako abantaila baliatu eta Europa Ligatik kanpo geratu dira final-zortzirenetan.
2023/03/27 - 19:06
Bidasoa, hiru goleko aldearekin, final-laurdenetarako sailkapenaren bila
Jacobo Cuetararen taldeak 30-27 irabazi zuen Artalekun. Hortaz, hiru goleko abantailarekin abiatuko da astearte honetan Lisboan jokatuko den itzulerako partida. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahalko da 20:45ean hasita.
2023/03/22 - 01:13
Bidasoak garaipena lortu du eta 3 goleko aldea atera dio Sporting Portugali (30-27)
Jacobo Cuetarak zuzendutako mutilei kosta egin zaie partidan sartzea, baina bigarren zati oso on baten ostean, garaipena lortu dute, Portugaleko taldeari 3 goleko aldea aterata.
2023/03/21 - 12:02
Sporting Portugalen aurkako kanporaketa zabalik uztea espero du Bidasoak
Neurketa zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45etik aurrera.
2023/03/08 - 20:08
Bidasoak pibotea sendotu du Jakub Sladkowski gazte poloniarrarekin
18 urteko gaztea hurrengo bi denboraldiak jokatuko ditu Bidasoan. Poloniako junior selekzioko jokalari esanguratsua da.
2023/03/02 - 17:32
Iker Serrano gipuzkoarrak eskubaloia utziko du denboraldi bukaeran
Azken bi urteak TM Benidorm taldean jokatu eta gero, 38 urteko euskaldunak erretiroa hartuko du.
2023/03/01 - 00:06
Bidasoak 29-26 irabazi dio Skanderborgi, eta Sportingen aurka jokatuko du final-zortzirenetan
Bidasoak irabazi egin du Artalekun, eta C multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du, Lisboako Sportingen aurka.
2023/02/27 - 20:12
Bidasoa, sailkatuta, hirugarren postua ziurtatzen saiatuko da Skanderborgen aurka
Jacobo Cuetararen mutilak final-zortzirenetarako sailkatuta daude jada, baina multzoko hirugarren postua ziurtatzeak, teorian, kanporaketa errazagoa ekarriko lieke. Partida ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, gaur, 20:45etik aurrera.
2023/02/21 - 23:43
Bidasoak galdu egin du Motorren aurka (33-31), baina final-zortzirenetarako sailkatu da
Jacobo Cuetararen mutilek final-zortzirenetarako txartela lortu dute Eurofarm eta Aguas Santas taldeek Fuchse eta Skadenborg taldeen aurka galdu ostean.
2023/02/21 - 11:42
Motor Zaporizhia vs Bidasoa Irun zuzenean ikusi ahalko da gaur, eitb.eus-en eta ETB4n, 18:45ean
Gipuzkoako taldea Europa Ligako final-zortzirenetarako sailkatuko da, talde ukrainarraren aurka galtzen ez badu.