Bidasoa
2025/10/22 - 01:14
Bidasoa Irunek gol bategatik galdu du Flensburg txapeldunaren aurka, Artalekun, garaipena hurbil izan ostean
Artalekuk hitzordu handien itxura izan du munduko talderik onenetako baten aurrean, Bundesligako liderra eta Europako Ligako azken bi edizioetako irabazlea.
2025/10/15 - 00:04
Bidasoa Irunek garaipena lortu du AHC Potaissa Turdaren aurka (33-34)
Irudek Bidasoa-Irunek Europako Ligako lehen garaipena eskuratu du, pista zaila eta Potaissa Turda aurkari zorrotza zen arren.
2025/09/06 - 22:37
Bidasoak Europa Liga jokatuko du, atariko kanporaketan ABC Braga garaitu baitu
Irungo taldeak bederatzi goleko errenta zuen joaneko partidatik, eta itzulikoan, Portugalen, 24-30 gailendu da.
2025/09/04 - 13:16
Julen Aginagalde: ''Argi dago irabaztera joan beharko dugula''
Joanekoan bederatzi puntuko aldea lortuta egingo dio aurre Bidasoa Irunek ABC Bragaren aurkako itzulikoari, Europa Ligan. Julen Aginagalde kirol-zuzendariak garbi dauka irabaztera kantxaratu beharko direla, aurrera egiteko.
2025/08/30 - 23:08
Bidasoa Irunek bideratuta utzi du Europa Ligara sailkatzeko kanporaketa, ABC Braga 35-26 menderatuta
Alex Mozasen taldeak partida oso ona jokatu du Artalekun, eta 9 goleko abantaila izango du Portugalen jokatuko duen itzulerako neurketa erabakigarrian.
2025/08/28 - 13:19
Bidasoa Irun, prest, EHF Europako Ligako kanporaketako Bragaren aurkako joaneko partidarako
Irudek Bidasoa Irunek ABC Bragaren kontra jokatuko du EHF Europako Ligako multzoen fasera sailkatzeko atariko kaporaketa. Joaneko partida Artalekun jokatuko da, abuztuaren 30ean; iltzulikoa, aldiz, Portugalen, irailaren 6an. Eneko Furundarena jokalariak kanporaketari buruz hitz egin du.
2025/07/24 - 23:01
Sei aurpegi berri, Irudek Bidasoa Irunen lehen entrenamenduan
Irudek Bidasoa Irunek udako lehen entrenamendua egin du. Aurten ohi baino lehenago hasi dira bidasotarrak, eta sei aurpegi berri dituzte: Iñaki Pecina, Nacho Valles, Piotr Mielczarski, Xavi Tua, Xavi Gonzalez eta Mario Nevado.
2025/07/15 - 15:15
Bidasoa Irunek Bragari aurre egin beharko dio, EHF Europa Ligako sailkapen fasean
Joanekoa etxean jokatuko du Irungo taldeak, abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan; itzulikoa, ordea, Portugalen izango da, iraileko lehen asteburuan.
2025/07/08 - 19:01
Bidasoak EHF Europako Ligan aritzeko gonbidapena jaso du, eta aurretiko kanporaketa bat gainditu beharko du
Bidasoak hilaren 15ean jakingo du zein aurkari izango duen aurreko kanporaketa horretan, eta txanda horretako partidak abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean jokatuko dituzte.
2025/07/05 - 13:21
Pol Quiroga, Bidasoa Irungo jokalari berria
20 urteko atezaina Bartzelona taldetik dator, Bidasoa taldeko atezain posturako etorkizuneko apustu gisa. Hazten eta esperientzia pilatzen jarraitzeko asmoz, Sinfin taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita.
2025/06/20 - 23:10
Mario Nevadok Bidasoa Irunen jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Denboraldi honetan, guztira 159 gol sartu ditu 30 partidatan, eta, horri esker, lehiaketako 10 golegile nagusietako bat izan da.
2025/06/14 - 17:00
Xavi Gonzalez, Bidasoa Irungo jokalari berria
Jokalari nafarrak 2028ra arteko kontratua sinatu du. Helvetia Anaitasunatik datorren 20 urteko jokalariak 93 gol sartu ditu aurreko denboraldian.
2025/06/11 - 13:45
Xavi Tuà, Bidasoa Irungo jokalari berria
Jokalari kataluniarrak inoiz baino gol gehiago sartu ditu BM Ciudad de Logroño taldean egindako denboraldian: 90, hain zuzen ere.
2025/06/07 - 01:06
Bidasoa Kopako finalerdietan izango da, Torrelavega kanporatu baitu (31-28)
Neurketa luzapenean erabaki da, arauzko denbora 26ko berdinketarekin amaitu baita. Irundarrek Ademar izango dute aurkari larunbateko finalerdian, 19:30etik aurrera, eta partida ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2025/06/06 - 14:24
Bidasoa Irun-Torrelavega, Errege Kopako final-laurdena, zuzenean, EITBn
Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6a eta 8a bitartean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du ostiral honetan final-laurdenetako kanporaketa, eta zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.
2025/06/05 - 22:47
Gorka Nieto: ''Zaila izango da, baina taldea gogotsu dago''
Gorka Nieto Bidasoa Irungo jokalariak Gipuzkoako herrian jokatuko den Errege Kopaz hitz egin du. Taldearen azken emaitzak ikusita, Kopa biziberritzeko aukera bat izan daitekela nabarmedu du.
2025/05/22 - 17:34
Asier Iribarrek eta Tao Geyk 2028ra arte berritu dute Bidasoa Irunekin
Era berean, Bidasoak jakinarazi du bi jokalariak utziko dituztela.
2025/05/12 - 15:55
Bidasoa Irunek Torrelavega izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan
Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6tik 8ra artean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa.
2025/05/09 - 16:45
Iñaki Peciña Bidasoa-Irunera itzuli da
Jokalari irundarrak datozen bi denboraldietarako sinatu du kontratua. Azken zortzi urteetan Frantziako ligan aritu da.
2025/05/07 - 19:27
Pedro Pachecok hautsita du ezker belauneko barrualdeko meniskoa
Tratamendu kontserbadoreak ez du funtzionatu, eta ebakuntza egingo diote maiatzaren 15ean. Brasildarrak ligako azken hiru partidak galduko ditu. Gainera, badirudi ez dela Errege Kopa jokatzeko prest egongo.